text
stringlengths
49
188k
timestamp
unknown
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
sequence
Berriak | Mogel Guraso Elkartea | 2 orria Artxiboa gaika: Berriak Aurten ere Ikastolako arropa salgai egongo da Askasibar dendan. Beti bezala, kamisetak, sudaderak eta frakak (mallak, piratak,…) egongo dira salgai. Euskaraz Bizi egunerako izan nahi baduzue, joan lehenbailehen zuen eskaera egitera dendara. Iaz kamiseten salmentarekin Iturburuko jolastokirako saskibaloirako saski txikiak … Irakurtzen jarraitu → Apirilaren 26an “Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala” ikastaroa hasiko da Markeskuan (apirilaren 26an, maiatzaren 3an, 10ean eta 17an, 17:00etatik 20:00etara). Prezioa 63/75/84 eurokoa da (bazkideak/langabeak/arrunta), baina Eibarko udalak erdia ordaintzen du. Zein arrisku daude Interneten gaztetxoentzat? Nola saihestu … Irakurtzen jarraitu → Posted on 2017/04/05 by gurasoelkartea Joan zen asteburutik herririk herri dabil Korrika Euskal Herri osoan zehar. Otxandion hasi da aurtengo ekitaldia, eta Iruñean amaituko da datorren domekan jaialdi handi batekin. Bitartean, herririk herri dabil, irudi zoragarriak utziz. Eibarrera datorren ostiral gauean helduko da (apirilak 7), … Irakurtzen jarraitu → “Zer egin dezakegu gure seme-alabek euskara erabil dezaten?” (Oso hitzaldi interesgarria, ostegunean Mogel Isasin) Posted on 2017/03/27 by gurasoelkartea Datorren ostegunean, martxoak 30, oso hitzaldi interesgarria izango dugu Mogel Isasi ikastetxean. Karmelo Ayestak (Zeberio, 1963) emango du hitzaldia, arratsaldeko 18.30etan. Hitzaldiaren izenburua: “Zer egin dezakegu gure seme-alabek euskaraz egin dezaten?“. Lekua: Mogel Isasi Ordua: 18.30 Hizlaria: Karmelo Ayesta Ayesta … Irakurtzen jarraitu → Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi
"2020-07-08T01:38:10"
https://mogelge.com/category/berriak/page/2/
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Euskadi, 2018ko osasun jarduera berritzaileenaren saria Euskadi, 2018ko osasun jarduera… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/49879 <img src="https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/cover_photos/49879/original/Premio_New_Medical_Economics.jpg" style="max-width:100%" alt="" /> Euskadi aukeratu du “2018ko osasun-jarduera berritzaileena duen autonomia-erkidego” gisa New Medical Economics aldizkari digitalak; aldizkariak urtero antolatzen ditu sari horiek. Madrilen jaso zuen Euskadik saria, pasa den asteazkenean, azaroaren 7an. Osakidetzari berritzaileena dela aitortu diote aldizkariaren irakurleek eta Argitalpen Kontseiluak; aldizkaria osasun-kudeaketan eta pazientearen arretan dago espezializatuta. Argitalpen digitalak sari horiek banatzen ditu, osasun-erakunde, administrazio eta farmaziako eta osasun-teknologiako konpainietako profesionalen lana aitortzeko; horien ekarpenek, biomedikuntza eta osasun-zientziak garatzen lagundu dute Espainian, 2018an. Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du euskal osasun-sistemari eginiko aintzatespen horren bidez berretsi egiten dela Osakidetza erreferentea dela, eta “euskal herritarrentzako osasun-arloko emaitza hobeak lortu ahal izateko proiektu eta ekimen berritzaileak martxan jartzen jarraitzera bultzatzen gaitu”. Aintzatespen berri horrez gainera, oraintsu beste batzuk ere jaso dira: Best In Class sariak Euskadiko Plan Onkologikoari eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Top 20 sariak Donostiako Unibertsitate Ospitalearen ospitale-kudeaketari eta bertako Nerbio-sistemaren Arlo Klinikoari. motako diabetesa duten pazienteen jarraipen farmakoterapeutikoa “2017. urteko farmaziako ekimenik onenetako”tzat jo da. 2018ko Tratamenduarekiko Atxikipenaren Proiekturik onenaren aitorpena Euskal Saileko Farmazia Zuzendaritzari. Eta Osasun Sistema Nazionalean Jardunbide Egokien II. Jardunaldian jasotako zenbait sari: AUOri kronikotasunari heltzeko moduagatik, Barrualde ESIri genero-indarkeriako kasuen aurreko osasun-jarduketengatik eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari “Osasunaren sustapenerako eta prebentziorako estrategiarik onena”gatik. Sari horiek guztiek Osakidetzaren prestigioa babesten dute, zeina historiako 35 urteotan finkatu baita, eta, Jon Darpónen hitzen arabera, “profesionalen inplikazioa eta Eusko Jaurlaritzak herritarren osasuna eta ongizatea hobetzeko egiten duen apustu irmoa islatzen duten kudeaketa eta finantzaketa” babesten dituzte. 2018ko azaroaren 9a Premio_New_Medical_Economic... 1000 KB (jpg)
"2019-12-11T13:47:44"
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/49879-euskadi-2018ko-osasun-jarduera-berritzaileenaren-saria?track=1
[ -1 ]
Arazoak sailkapen taxonomikoanAldatu "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Deuteromycota&oldid=5329063"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 28 otsaila 2016(e)an, 01:26(e)tan
"2019-09-19T08:20:11"
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Deuteromycota
[ -1 ]
Lezoko sexu erasoa gaitzetsi, eta Gipuzkoako gizarteari dei egin dio Foru Aldundiak “gaitz sozial honen aurka mobilizatu dadin” - Artikulua - ORAIN Gipuzkoa Lezoko sexu erasoa gaitzetsi, eta Gipuzkoako gizarteari dei egin dio Foru Aldundiak “gaitz sozial honen aurka mobilizatu dadin” “Pertsonen integritate fisikoa eta duintasuna eskubide urraezinak dira”, gogorarazi du Imanol Lasa foru bozeramaileak Foru Aldundiak irmoki gaitzetsi du herenegun, astelehenean, Lezon jazotako sexu erasoa, eta iragarri du parte hartuko duela erasoa salatzeko gaur 19:30ean Errenterian egingo den elkarretaratzean –bertakoa da biktima, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute jada-. Imanol Lasa bozeramaileak eta Maite Peña Politika Sozialeko diputatuak ordezkatuko dute foru erakundea bertan. “Gipuzkoako gizarte guztiari dei berezia egiten diogu, gaitz sozial hau arbuiatzeko antolatzen diren mobilizazio eta ekintzetan parte har dezan, eta eragile aktiboa bihur dadin Gipuzkoa Indarkeria Matxistarik Gabeko Lurralde bihurtzeko helburuan. Azken erasoen aurrean izandako erantzunak agerian uzten du sentsibilizazio eta inplikazio maila geroz eta handiagoa dela, eta barneratzen ari garela guztion erantzukizuna dela horrelako erasoak eta oldarraldiak saihestea modu aktiboan, baina oraindik asko dago egiteko”, azpimarratu du bozeramaileak. Lasak elkartasuna adierazi dio Aldundiaren izenean Lezoko erasoaren biktimari, eta gogorarazi du festak eta ospakizunak ezin direla “erasoak justifikatzeko erabili, ezta sexu erasoak justifikatzeko ere. Pertsonen integritate fisikoa eta duintasuna eskubide urraezinak dira, baita gau giroaren testuinguruan ere, eta eskubide horien aurka doazen jarrerak bidegabeak eta onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean. Gaur egun, oraindik ere, ozen asko jarraitzen dugu esaten, ‘Ez’ da ‘ez’, edozein egoeretan gainera”. Errepikatu du “tolerantzia izpirik” ez dela eduki behar indarkeria matxistaren aurrean: “Aurrerapauso tinkoak eman behar ditugu gure gizartea justizia sozialean hazteko. Ezin dugu onartu emakumeek eraso bat sufritzeko arrisku handiagoa pairatzen jarraitu behar izatea”. Egoera honi aurre egiteko, Aldundia Indarkeria Sexistari aurre egiteko Foru Plan berria prestatzen ari da, “udazken honetan aurkeztuko duguna. Honekin, jauzi kualitatiboa ematea espero dugu emakumeek gure Lurraldean pairatzen duten indarkeriari aurre egiteko politiketan”.
"2019-02-18T09:55:54"
https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/lezoko-sexu-erasoa-gaitzetsi-eta-gipuzkoako-gizarteari-dei-egin-dio-foru-aldundiak-gaitz-sozial-honen-aurka-mobilizatu-dadin-
[ -1 ]
maya-sweet-thing: Gentuta D&G -fake, 40 Ron Gentuta D&G -fake, 40 Ron Stare: prezinta cateva urme de purtare, aproape nesesizabile. Dimensiuni: 24cm x 23 cm.
"2018-01-20T17:08:24"
http://maya-sweet-thing.blogspot.com/2009/12/gentuta-d-replica-40-lei.html
[ -1 ]
ETB1eko 'Gailurra' saiokoak, Aizkorrin - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza ETB1eko 'Gailurra' saiokoak, Aizkorrin ETB1eko 'Gailurra' saiokoak Aizkorrin eta Zegaman egon ziren 2017ko otsailean, Aritz Aduriz futbolariarekin eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohiarekin batera Zegamatik eta Arantzazutik abiatu eta Aizkorriko gailurrerainoko (1.523 metro) bidea egin zuten 2017 hasieran Gailurra telebista saioko kideek. Eguraldia ez zuten lagun izan, baina bai bidelagun onak; izan ere, Aritz Aduriz futbolariarekin eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohiarekin batera ibili zen Andoni Aizpuru, eta mendiko eskia ere egin zuten. Irati Andak berriz, Zegama-Aizkorri mendi lasterketako antolatzaileak eta Zegamako hainbat leku ezagutzeko aprobetxatu zuen eguna.
"2020-06-01T12:00:20"
https://goierri.hitza.eus/2020/04/17/etb1ko-gailurra-saiokoak-aizkorrin/
[ -1 ]
Espainiako Koroa, absolbitua | Berria.eus Espainiako Koroa, absolbitua Cristina Borboikoak ez zuela bere senar Urdangarinen trikimailuen berri ondorioztatu du auzitegiak; 265.088 euroko isuna jarri dio. Urdangarini, berriz, sei urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra. Cristina Borboikoa eta Iñaki Urdangarin, artxiboko argazki batean. Cati Cladera, EFE 2017-02-18 / Amagoia Mujika Tolaretxipi Hamaika urteren ostean heldu da Noos auziko epaia. Lehendik ere nahiko argi zegoena berretsi du erabakiak, hau da, Cristina Borboikoak ez duela kartzelara joan beharko —265.088 euroko isuna soilik ezarri diote—. Bai, ordea, haren senar Iñaki Urdangarinek; izan ere, sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote. Urdangarinen kide Diego Torresi zortzi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri diote, eta Jaume Matas Balearretako presidente ohiari, hiru urte eta zortzi hilabetekoa. Urdangarin prebarikazioagatik, iruzurragatik, eragin trafikoagatik eta Ogasun Publikoaren kontrako bi delitugatik kondenatu dute. Sei urte baino gehiagoko kartzela zigorra izanik, espetxera joan beharko luke, baina azken erabakia auzitegiak aztertu beharko du. Iheserako arriskua badago, espetxera berehala joan beharko dute. Ez badago arriskurik, litekeena da helegiteak aztertu arte atzeratzea balizko espetxeratzea. Zortzi hilabete eman dituzte epaileek erabakia hartzen. 2006ko otsailaren 17an, komunikabideek zabaldu zutenaren arabera, PSOEko diputatu batek, Antonio Dieguezek, "baliabide publikoen erabilera oso txarra" salatu zuen. Balearretako Gobernuak Noos institutuari ordaindutako 1,2 milioi euroei buruz ari zen Dieguez. Noosen arduraduna zen Urdangarin, eta Illes Balears Forum turismo eta kirol foroa antolatzeko erabili beharreko dirua zen. Foroak bi egun iraun zuen. "Ekitaldiaren antolaketaren kostua orduko 75.000 euro da", azaldu zuen Dieguezek. Eskandalua handik bost urtera azaleratu zen. 2011ko irailean, komunikabideek kaleratu zuten Jose Castro epailea eta Pedro Horrach fiskalak dokumentazio bat jaso zutela Palma Arena belodromoari buruz, non bi fororen adjudikazio irregularra azaltzen zen. Ordurako inputatua zegoen Diego Torres, Urdangarinen bazkidea. Urte hartako azaroan Nooseko bulegoak miatu zituzten. Torresek sortu zuen Noos institutua, 1991n, baina 2003an jarri zuten martxan, Urdangarin sartu zenean. Torresen ikaslea izan zen Urdangarin. Palmako dukea zen orduan Urdangarin, eta Espainiako errege-erreginen etxeaz baliatu zen erakunde publiko eta pribatuen kontratuak eskuratzeko. Volkswagen, Telefonica, BBVA eta Repsolekin lortu zituen kontratuak, eta Balearretako eta Valentziako gobernuekin, besteak beste. Irabazi asmorik gabeko institutu gisara aurkezten zuten erakundea; Noosen esku orrian Cristina Borboikoaren eta infanten idazkari Carlos Garcia Revenga agertzen ziren zuzendaritzako kide gisa, eta idazkariak Erregearen Etxeko aholkulari izendapena zuen. Hiru urtean 17 milioi euro fakturatu zituen institutuak, eta horietatik sei milioi administrazio publikoetatik atera zituzten. Horretaz gain, institutuak ematen zituen aholkularitza zerbitzuak ez zetozen bat horregatik jasotzen zuten dirutzarekin, baina inork ez zuen azalpenik eskatu. Hori gutxi ez, eta Urdangarinek eta Torresek, enpresen trama bat antolatu zuten. Horiek Noosi egindako zerbitzu faltsuak fakturatzen zituzten, institutua husteko, eta irabaziak familiarteko sozietateetan banatzeko. Ondoren, irabaziak Beliceko paradisu fiskalera desbideratu zituzten, De Goes Center for Stakeholder eta Blossom Hill Assetsen bidez. Hizpidea. Ainhoa Oiartzabal Azketa. Zikinkeriaren zipriztinak Publizitatea AEBek eta Mexikok bilera "eraikitzailea" egingo dute Denbora amaitzen ari da AEBetan deportazioak malgutzeko eta azkartzeko plana abiatu du Trumpek Hemendik aurrera ez da delitu larririk egin beharko immigranteak kanporatzeko. «Immigrazio arauak urratzen dituen orori» eragingo dio Albiste nagusiak
"2017-02-22T12:54:13"
http://www.berria.eus/albisteak/131772/urdangarini_sei_urte_eta_hiru_hilabeteko_zigorra_jarri_diote_zerga_iruzurragatik.htm
[ -1 ]
Joseph-Jaques-Césaire Joffre - Wikipedia, entziklopedia askea. Rivesaltes, 1852ko urtarrilaren 12a Paris, 1931ko urtarrilaren 3a (78 urte) nm0423638 Joseph-Jaques-Césaire Joffre, Joseph Joffre moduan ezagunagoa (Rivesaltes, Ipar Katalunia, 1852ko urtarrilaren 12a - Paris, 1931ko urtarrilaren 3a), Frantziako mariskala izan zen. Frantses gudarosteko buruzagi nagusi izan zen Lehen Mundu Gerran eta Le Vainqueur de la Marne (Marneko garailea) izenez ezaguna da Frantzian. Parisko hiriaren defentsan jardun zuen 1870-1871 urteetan eta Indotxinan, Afrika Mendebalean eta Madagaskarren aritu zen ondoko urteetan. Frantziako armadako estatu nagusiko buruzagi hautatu zuten 1911. urtean eta Lehen Mundu Gerra hasi zenean, haren esku geratu ziren mendebaleko armada frantses-britainiarra. Marneko lehen galeraren ondoren (1914ko abuztua) asmatu zuen kontraerasoan (1914ko iraila) guztiz galarazi zien oste alemaniarrei Parisen sartzea eta Atlantikorako bidea. Frantziako armadako buruzagi nagusi izendatu zuten 1915ean eta kritika latzak jaso zituen Sommeko guduaren ondoren (1916). Izugarrizko galerak izan ziren frontearen bi aldeetan, bostehun mila gizonetik gora hil baitziren. Ondoren agintaritza nagusia utzi zuen eta mariskal izendatu zuten 1917an. Obra militar bat (1920, La Préparation de la guerre et la conduite des opérations 1914-1915; Gerraren prestaera eta erasoaldien gidaritza, 1914-1915) eta oroitzapen-liburu bat (Mémoires, 1932an argitara emana) idatzi zituen. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Joseph-Jaques-Césaire_Joffre&oldid=5866482"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 8 maiatza 2017, 09:51.
"2018-03-18T09:42:21"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseph-Jaques-C%C3%A9saire_Joffre
[ -1 ]
sekin mp3, Telecharger Youtube en Mp3-Zone Mp3 Gratuit Télécharger sekin Youtube en Mp3 - Top sekin Mp3 Convertir et telecharger Youtube en Mp3. munisa rizayeva sekin asta Муниса Ризаева Секин аста sekin fisherman village hotel resort pekan sekinchan selangor fethi sekin annesine kurtce agit turkce altyazili sekin management tool app gebaudereinigung mit qualitatssicherung cuti cuti malaysia sekin resort hotel sehit fethi sekin in annesine agidi halisdemir in babasindan sekin in ailesine taziye ziyareti kahraman polis memuru fethi sekin ruhun sad olsun kahraman sehit fethi sekin icin izmir de sehit dusen kahraman polis fethi sekin katliami onledi kahraman polis fethi sekin katliami nasil onledi katliami onleyen sehit polis fethi sekin net goruntu
"2017-09-24T00:01:10"
http://zone-mp3.com/youtubemp3/sekin.html
[ -1 ]
1Freddy Garcia-0.3-0.5-0.4-0.96.50.7$2.9 2CC Sabathia3.80.3-1.2-0.842.64.6$20.9 3Ivan Nova0.8-1.40.8-0.614.11.4$6.4 4Phil Hughes2.00.4-0.7-0.322.52.3$10.4 5Adam Warren-0.3-0.20.0-0.1-2.2-0.2($0.9) 6Andy Pettitte2.30.30.40.714.91.6$7.2 7David Phelps1.20.30.40.75.50.6$2.5 8Hiroki Kuroda5.50.71.01.735.33.7$16.7
"2014-10-02T04:42:03"
http://www.fangraphs.com/leaders.aspx?pos=all&stats=sta&lg=all&qual=0&type=6&season=2012&month=0&season1=2012&ind=0&team=9&rost=0&age=0&filter=&players=0&sort=5,a
[ -1 ]
genre_facet:"Erreferentzia-materialak" genre_facet:"Bideo didaktikoak" author_facet:"Roa, Guillermo" author_facet:"Leturia, Iñaki" author_facet:"Ochoa de Eribe, Alaitz" format:"Slide" topic_facet:"Berdintasuna" Teknopolis: Zientzia eta genero berdintasuna Teknopolis: Elkarrizketa : Nekane Balluerka Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak Generoa / Forma: Bideo didaktikoak Egilea: Roa, Guillermo Egilea: Leturia, Iñaki Egilea: Ochoa de Eribe, Alaitz Formatua: Bideoa Proposatutako gaia: Berdintasuna Berdintasuna 2 Teknologia 2 Zientzialariak 1 Materia 1 Robotak 2 Carton Virto, Eider 2 Elhuyar Kultur Elkartea 2 Euskal Irrati Telebista 2 Jauregi, Oihana Leturia, Iñaki Ochoa de Eribe, Alaitz Gehiago ... 2 Rementeria Argote, Nagore Roa, Guillermo 2 Zubia, Bego 2 Álvarez, Inma Guztiak ikusi ... gutxiago ...
"2020-01-21T02:59:26"
http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?view=grid&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Erreferentzia-materialak%22&filter%5B%5D=genre_facet%3A%22Bideo+didaktikoak%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Roa%2C+Guillermo%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Leturia%2C+I%C3%B1aki%22&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Ochoa+de+Eribe%2C+Alaitz%22&filter%5B%5D=format%3A%22Slide%22&filter%5B%5D=topic_facet%3A%22Berdintasuna%22&type=AllFields
[ -1 ]
Sexu indarkeria, berriz, desira ustez ezin eutsizko batzuen barruan sartu ohi dugu. Erokeria, kontrolik eza, gainezkaldia edota antzeko zerbait begitantzen zaigu. Zuribide psikopatologikoren baten bila jo ohi dugu, geure kontzientziak lasaitzearren, geure erantzukizuna apaltzearren, «indultuaren ilusioa» sentiaraztearren geure buruari. Nire etxean berdintasuna praktikatzen dugu, berdintasunean hezten ditugu etxekoak. Zenbat bider entzungo ote genituen halako esaldiak. Matxismoaren ondorioetatik salbu sentiarazten gaituzte. Haserrarazi egiten gaitu norbaitek gure jarreran ezaugarri matxistaren bat nabarmentzen baldin badigu. Funtsean, zera gertatzen zaigu: geure burua zalantzan jarria ikusten dugu, eta geure baitan iltzatzen eta giltzatzen gara. Geure praktikak babesten ditugu, baina, agian, geure praktiketatik babestu beharko genuke geure burua. Jokabide diskriminatzaileak naturaltzat harrarazten digu gizarte inposizioak, norbere praktika desberdin horretaz haragokorik ez bereizteraino. Hau da, kontzientziatze bat gertatzen da, praktika hori sexu jakin baterantz bideratzen baldin bada; baina, ohituraren ohituraz, praktika hori normaldu egiten da. Horrek eredu sexistak gararazten dizkigu, oharkabean. Hala eta guztiz ere, ziur nago jende askok feminismoa praktikatzen duela, ezjakinean. Matxismorik gabeko bizitza bat nahi dugu, baina gero moduren bat bilatu beharra daukagu aldaketarako borondate hori burutan ateratzeko. Zera pentsatzen dugu, «tira, ez da hain garrantzitsua ere», zerbait hautatu beharko bagenu bezala, edota diskriminazioaren alderdi bati aurre egiteak bateraezin bihurtuko balu bezala beste hainbat alderdi diskriminatzaileri aurre egitea. Bai, indarkeriarik basatienaren kontra borrokatu beharra dago, baina txorakeria bat da hizkera barneratzailea. Desberdintasunak gutxiesteko joerak berekin dakar horiekiko tolerantzia. Erradikalak izan beharra daukagu, sexismoa errotik erauzi behar dugu geure burutik eta egintzetatik. Matxismoaren erroraino jota baino ez dugu lortuko berdintasunerako espazioak sortzea. Bizi garen jokalekuak aldatu egin dira, baina gutxi aldatu dira joko arauak. Ezin bereizi ditugu gure egintzak eta haien gertaleku den harreman esparrua, zeina desberdintasunezkoa baita oraindik ere. Harremanen esparrua aldatu egin da, baina ez halako tasunez «gabetzeko» lain. Gure haurtzaroko iruditeria kolektiboak, Disneyk sustatua izaki, heroien eta printzesen mundura garamatza, eta, hor, kasu bakan batzuetan baino ez dira desegiten estereotipo zaharkituak; aitzitik, oro har, indartu baino ez dira egiten genero rol tradiziozkoak. Oraindik ere, printzesen gisa jantzi ohi ditugu gure neskatoak, eta horrek mugatu egiten die esploraziorako eremua; are okerrago, geure printzesa izan daitezen nahi dugu, eta esan egiten diegu, behin eta berriz berresten. Ideia, aurreiritzi eta kode horiek guztiak beste usadio eta ohitura batzuekin batera bizi dira, elkarren bazka dira, sexismoa «egokiro» barneratu dadin. Mapa emozionalak sortzen dituzte maitasunerako, «benetako maitasuna» bizi izateko modu bakar eta esklusibo bat. Eragozpenez, minez, sufrimenduz, jaieraz eta sakrifizioz betetakoa, eta bizi osorako maitasun gartsu bat izango duena ordainsari. Borrokaldi bihurtzen dugu maitasuna, maitasunez hiltzera behartzen gaituen borrokaleku. Non gizonek emakumeak konkistatu behar baitituzte, eta emakumeek, hasierako erresistentziaren ostean, erabat meneko izan behar baitute, gizonezkoen borroka saritzearren eta haien bizia zentzuz betetzearren. Gainera, Espainiako Estatua, zoritxarrez, monarkikoa da, eta erakusteko moduan gaude errege-erreginen familiek ondorio kaltegarriak dakarzkiotela egiazko emakumeen munduari eta ikusezin bihurtzen dituztela. Egunen batean, emakume —hala baldin bazara—, joango zara lanera, eta baliteke entzun behar izatea ezinago ederra zarela, baina ez zeure lanbidean ezinago baliotsua. Egunen batean, erakusleiho baten aurrean geratuko zara, eta, hari begira zaudela, berehala jakingo duzu zer oinetako dagozkizun —emakumea baldin bazara—, eta barneratu egingo duzu pinpirinaren mina; edo, gizona baldin bazara, ondo bezain eroso ibili beharra. Egunen batean, morrosko bulartsuen gisara txaloka hasiko gara, gure heroi partikularrek egindako futbol balentriak direla eta. Egunen batean, emakumez josita ikusiko dituzu telebistak, haien gorputza kontsumo pizgarri, edo ez dakit zer produkturen sustagarri, eta edozeinek esango luke emakumeen gorputza bera dagoela salgai. Egunen batean, emakumeen kontrako indarkeriara bultzatzen duten kantak kantatu eta dantzatuko ditugu. Egunen batean, jostailu berberekin —hori bai, sofistikatuagoekin— jostatuko gara, panpinak ere hainbat beharrizan «fisiologikoak» izaten hasiak baitira. Eta are okerrago: egunen batean, normala irudituko zaigu hori guztia. Beldurra ematen digu hainbat iruditeria aldatzeak, askoz erosoagoa baita ezaguna zaigun horretan goxo egotea. Aldatzeak berekin dakar kontzientziatzea, hainbat erantzukizun hartzea eta prest egotea gizartearen jarrerari eta tradizionalisten erresistentziei aurre egiteko. Berdintasun maila gehiago konkistatzeak askotariko erantzunak eragin ohi ditu: indarkeria gaiztotzea, hainbat lege aldatzea (abortatzeko eskubidea), emakumeei ospea galaraztea (salaketa faltsuak), desberdintasuna ukatzea eta, are arriskutsuago, pentsatzea dena egina dagoela. Ukazioa mekanismo bat da ez jarduteko, pasibo izateko edo aldaketari kontra egiteko. Berdintasunaren aldeko aktibista izateak berekin dakar, ezinbestean, jakitea zein jokalekutan izango diren zilegi harreman berdintasunezkoagoak. Horiek nekez izango baitira zilegi ez baldin badugu desegiten emakumezkoen kontuak eta gizonezkoen kontuak bereizi egin behar direlako ideia. Eta inor baldin bada sinesten duenik hori gainditua dagoela, doala bateko eta besteko zinema aretoetara, dendetara, parkeetara, ikastetxeetako patioetara; ikus dezala telebista; entzun ditzala irrati tertuliak; eta abar. Egunen batean, bizitzaz hitz egingo diegu gure neska-mutikoei, bizitzako arriskuez; baina gai izango al gara gure neska-mutikoak sexismotik babesteko eta sexismorik gabeko bizitza libre batean hezteko? Hartara, agian, egunen batean, beste ikuspegi batetik begiratuko diogu munduari, eta ez zaigu normala begitanduko matxismoa. A veces nos extrañamos de que persistan las conductas masculinas violentas contra las mujeres. No entendemos como hombres, aparentemente normales, son capaces de asesinar a quién supuestamente amaban. La violencia sexual la enmarcamos dentro de supuestos deseos irrefrenables. Se nos hace una suerte de locura, de descontrol, de arrebato. Solemos buscar un razonamiento psicopatológico, para calmar nuestras conciencias, nuestra responsabilidad, para sentirnos en la “ilusión del indulto”. En mi casa practicamos la igualdad, educamos igualitariamente, todo se hace al 50%. Tantas veces hemos escuchado estas frases. Nos hacen sentirnos a salvo de los efectos del machismo. Tendemos a sentirnos indignadas/os si alguien nos señala algún aspecto machista en nuestras actitudes. En el fondo lo que nos pasa es que nos sentimos cuestionadas/os y nos cerramos en banda. Defendiendo nuestras propias prácticas cuando quizás lo que habría que hacer es defendernos de nuestras prácticas. La imposición social nos conduce a la naturalidad de comportamientos discriminatorios, sin discernir más allá de la propia práctica desigual. Es decir, hay un acto de conciencia cuando se orienta esa práctica hacía un sexo concreto pero hay una normalización, por hábito, de esa práctica. Lo que nos lleva a desarrollar patrones sexistas sin reconocerlos. Ahora bien, estoy segura de que muchas personas practican el feminismo sin saberlo. Deseamos una vida sin machismo pero aunque el deseo es una parte esencial del compromiso vital luego debemos de buscar el cómo llevar adelante esa voluntad de cambio. Pensamos, bah eso no es tan importante como si hubiera que elegir o la confrontación de una parte de la discriminación hiciera incompatible enfrentar otros aspectos discriminatorios. Sí, hay que luchar contra la violencia más salvaje pero el lenguaje inclusivo es una tontería. La tendencia a infravalorar las desigualdades entraña una tolerancia hacia las mismas. “No hay que ponerse así, no hay que ser radicales”. Pues, me temo que sí, que hay que ser radicales, debemos erradicar de nuestras mentes y de nuestros actos el sexismo. Sólo hundiéndonos en la raíz del machismo conseguiremos crear espacios para la igualdad. Los escenarios en los que vivimos cambian pero las reglas del juego han cambiado tímidamente. No podemos separar nuestras acciones del marco relacional en el que se producen y este sigue siendo de desigualdad. El marco relacional se ha modificado pero no tanto como para conseguir “descolgarlo”. Nuestro imaginario infantil colectivo, promovido por Disney, nos lleva al mundo de héroes y de princesas, que excepcionalmente rompen con viejos estereotipos pero que de manera general refuerzan los roles de género tradicionales. Seguimos vistiendo a nuestras niñas como princesas lo que limita su campo de exploración y peor aún, queremos que sea nuestra princesa, se lo decimos, lo reforzamos cada noche y cada día. Todas estas ideas, prejuicios, códigos cohabitan con hábitos y costumbres que se retroalimentan para una “adecuada” internalización del sexismo. Crean mapas emocionales para el amor, manera única y exclusiva de vivir “el amor verdadero”. Lleno de obstáculos, dolor, sufrimiento, entrega y sacrificio que serán recompensados con un amor apasionado para toda la vida. Convertimos el amor en una batalla, en una guerra en la que hay que morir de amor. Donde los hombres deben de conquistar a las mujeres y éstas, después de la inicial resistencia, entregarse por completo para recompensar la lucha del varón y dotar de sentido su vida. Alguien debería decirles a nuestras niñas que significado real tiene ser princesa. Además el estado español, por desgracia, es monárquico y podemos mostrar los efectos nocivos de la realeza para el mundo y la invisibilidad de las mujeres “reales”. En un día cualquiera, si es usted mujer, puede ir al trabajo y escuchar continuamente lo guapa que es y no su valía profesional. En un día cualquiera se parará a mirar un escaparate y sabrá que calzado le corresponde si es mujer, para estar guapa hay que sufrir, o si es hombre, la comodidad ante todo. En un día cualquiera aplaudiremos las remontadas del futbol que hacen nuestros héroes particulares como verdaderos machotes. En un día cualquiera verá la televisión plagada de cuerpos de mujeres incitando al consumo o promoviendo no se sabe que producto pues más bien parece que es el cuerpo de las mujeres el que está en venta. En un día cualquiera cantaremos y bailaremos canciones que incitan a la violencia contra las mujeres. En un día cualquiera jugaremos a los mismos juguetes, más sofisticados eso sí, las muñecas ya tienen necesidades “fisiológicas” varias. Y lo peor de todo es que ese día cualquiera nos parecerá normal. Nos asusta cambiar imaginarios porque es mucho más cómodo quedarse en lo conocido. Seguir reproduciendo patrones tradicionales. Cambiar implica una toma de conciencia, asumir responsabilidades y estar preparada/o para la exposición social y las resistencias de los/as tradicionalistas. Las reacciones ante la conquista de más cotas de igualdad adquieren formatos diversos; recrudecimiento de la violencia, cambio de leyes (derecho al aborto),descrédito de las mujeres (denuncias falsas), negación de la desigualdad y algo que es mucho más peligroso que es el hecho de pensar que ya todo está hecho. Negar es un mecanismo de no actuación, de pasividad o incluso peor, de resistencia al cambio. Ser activista de la igualdad implica necesariamente saber cuál es el escenario en el que se pueden producir relaciones más igualitarias. Que difícilmente se producirán si no rompemos con la idea de cosas de mujeres y cosas de hombres. Quién crea que eso ya está superado que se dé una vuelta por los cines, por las tiendas, por los parques, los patios de los colegios, que vea televisión, oiga tertulias, etc. En un día cualquiera les hablaremos a nuestras niñas/os de la vida, de sus riesgos, les diremos cómo cruzar la acera, cómo superar obstáculos ¿pero seremos capaces de educarles y protegerlos de una vida libre de sexismo? Así, quizás, en un día cualquiera miraremos el mundo con otra lente y no nos parecerá normal el machismo. Sab Jun 08 JESÚS POBRE-ALICANTE Mie Jun 19
"2019-05-26T17:06:40"
http://autodefensafeminista.com/index.php?option=com_content&amp;view=article&amp;id=189%3Aegunen-batean&amp;catid=6%3Aarticulos&amp;Itemid=5&amp;lang=es
[ -1 ]
Smithy: AIZTONDO, "AINHOA" BIDEA, 110 m, 5c (2015/09/20) ' : ''; var trtd = ' AIZTONDO, "AINHOA" BIDEA, 110 m, 5c (2015/09/20) Larunbatean Ataungo gandorra eskalatzen ederki gozatu ondoren, igandean eskalada eskola eta estiloaz aldatzea erabaki eta hormako eskalada egiteko asmoz, Iker, Leku eta hiruok Uharte Arakilen dagoen Aiztondo eskalada eskolara hurbildu ginen. Aiztondoko eskalada eskola izan zen eskaladan lehen pausuak eman nituen lekua. Hemen ikusi nituen lehen aldiz "torloju" batzuk harkaitzean sartuta, eskalatzaile "mozorroa" lehen aldiz jantzi nuen eta hemen ere lehen aldiz oinen azpian amildegia izatea zer den sentitu nuen. Eskola ederra da, hainbat luzeetako eskaladan hasteko aproposa. Kirol eskaladarako dituen bideak ere ederrak eta zailtasun ezberdinetakoak dira. Eskarmentu handiko eskalatzaileen artean eskola honetako gradua "merkea" dagoela esaten da eta egia da hemengo "kintoek" beste eskola batzuetako "kintoen" gogortasunarekin (Eginoko monolitoak, Etxauri, Atxarte...) zerikusi gutxi dutela, baina neretzat "kinto" guztiek berea dute, eskarmentuko eskalatzailea ez naizelako izango da jejejeje. Aiztondok hiru eskalada sektore ditu: Makurketa, Irripe eta Aiztondo. Azkeneko honetan hainbat luze eta zailtasuna duten 9 bide eskalatzeko aukera dugu. Eskola honen inguruko informazioa eta bide batez Nafarroako eskalada eskolen informaziorik zabalena SUA Edizioak argitaratutako Carlos Velazquezen "Escalada en Navarra: Guía Completa" gidaliburuan topatuko duzue. Gidaliburu hau euskal eskalatzaile guztien liburutegian egon beharko litzatekeela uste dut. Gure kasuan, helburua luzeetako eskaladarekin jarraitu eta zailtasuna pixkat igotzea zenez, Aiztondoko hormaren ezkerretik doan "Ainhoa" bidea aukeratu genuen, nire ustez "Clásica Sur" bidearekin batera hormaren biderik errazena. Gainera, progresio moduan eskalatzeko aukera ematen du, luzeak egiten ditugun ehinean zailtasuna igotzen doa eta. Aiztondoko eskola eta bertako sektoreak. Etxegarateko mendatetik bagoaz, A-1 errepidea jarraitu eta Altsasun A-10 errepidea hartu beharko duzue Iruñako norabidean. A-10 errepidea 12garren irteeran ("Uharte-Arakil") utziko dugu (Irurtzundik etorrita ere, A-10 errepidea uzten den irteera 12garrena da). Irteeraren ondoren dagoen biribilgunean laugarren irteera hartu eta A-10 errepidearen gaineko zubia zeharkatu ondoren bigarren biribilgune batera iritsiko gara. Hemen NA-2410 errepidea hartzen duen irteera hartuko dugu. Eskuinera doan bihurgunearen ondoren bidegurutze batera iritsi eta ezkerrera hartuko dugu (NA-2410 errepidea jarraituz). Errekaren ondoko makaldian dagoen atseden lekua pasa eta zementuzko eraikin baten ondoan ezkerrera doan pista jarraituz aparkaleku batera iritsiko gara. Aparkalekua oso txikia da eta hiru-lau kotxe gehienez sartuko dira. Aparkaleku hontatik horma aldera joan eta bi basoen arteko zabalunea jarraitu beharko dugu (goi-tentsioko zutabeak daude). 5 minutu inguruan ezkerrean dugun basora bidexka bat sartzen dela ikusiko dugu. Bidexka hau jarraituz beste bost minutu inguruan hormaren azpira iritsiko gara Kotxea uzteko beste aukera bat badago: atseden lekua atzean utzi ondoren kotxearekin aurrera jarraitu eta Aralarko San Miguelera doan zementuzko pista hartuko dugu. 150-200 metro ingurura gure eskuinean, pistatik kanpo, kotxea uzteko leku batzuk azalduko dira. Hemendik hormaren azpiraino ere 10-15 minutu pasako ditugu haritzen artean doan bidexka jarraituz. Kotxea hemen uzten badugu kontutan izan ezin dela zementuzko pista zapaldu. Behin baino gehiagotan polizia aritzen da pistan dauden kotxeei isunak jartzen. Bidearen oinara iristeko krokisa, urdinez kotxez egiten dena eta gorriz oinez egiten dena. Kotxea uzteko hiru leku adierazita daude. Atseden lekua utzi ondoren, zementuzko eraikinaren ondoan dagoen bidegurutzea: urdinez, aparkalekura joateko eta gorriz San Miguelera joateko. Goitik egindako argazki honetan aparkalekura iristeko bidea (urdinez) ere ikusi daiteke. Gorriz San Miguelera igotzeko bidea. "Joñooooo!!! Frexko itteik" esan zuen Lekuk kotxearen berotasunetik kaleko 8 graduetara irten ginenean. Kotxetik traste guztiak azkar-azkar hartu eta, gorputza ahalik eta azkarren berotzeko asmoz, martxan jarri ginen. Lekuren lehen aldia zen Aiztondon eta hormaren azpira iritsi ginenean aho-zabalik gelditu zen alde batera eta bestera begira. Material guztia atera, eskalatzailez mozorrotu eta Iker prest zegoenean denbora luzerik galdu gabe eskalatzen hasi nintzen. Aiztondora hurbiltzen. Horma azpitik ikusita ikusgarria da benetan. Lehen luzea, 30 metro, 4b. Lehen luze hau diagonalean ezkerrera eskalatuz egiten da. Lehen metroetan esku nahiz oinentzat helduleku paregabeak dituen plaka etzan bat eskalatuko dugu, hestuasunik pasa gabe, aseguruak gertu izateak ematen duen lasaitasunaz. Ongi etorri zitzaizkidan lehen metro hauek gorputza berotzen hasi eta eskalatzen izaten dudan pake sentsazioa sentitzen hasteko. Lehen luzearen hasiera, helduleku onak dituen plaka etzana. Iker eta Leku prest... ... Baita ni ere. Bilgunera iritsi baino lehen plaka tentetu eta heldulekuak gutxitzen dira, itsasgarritasunezko plaka bihurtuz. Azken plakatxo hau da luzeari zailtasuna ematen diona. Hala ere, azken metro hauetan "tranpa" egin daiteke plakaren eskuinetik eskalatzen badugu. Nire kasuan, konfidantza osoa oinetan jarriz plaka zuzen eskalatu nuen, lasai, eta mugimendu bat egin baino lehen oinak eta eskuak non jarriko nituen ongi pentsatuz. Plaka eskalatu ondoren bilgunea dagoen erlaitz erosora zailtasunik gabe iritsi nintzen. Talkietik Leku eta Ikerri prest nengoela esan eta behiak jezten arituko banintz bezala soka batetik nahiz bestea jasotzen hasi nintzen. Soka jasotzen nuena baino azkarrago eskalatuz (konfidantza handiarekin ari zirenaren seinale) konturatzerako nire ondoan nituen: "Politte luzea" Lekuk, "bai" erantzun nion "gorputze berotzen hasteko etzeok gaizki". Iker itsasgarritasunezko plakatik ateratzen. Bigarren luzea nork ireki eta boluntariorik ez zegoela ikusita, beraiek jasotako materiala soinean jarri eta eskalatzen hasi nintzen. Lehen bilgunean, atzean Berain mendiaren ipar aurpegia. Bigarren luzea, 25 metro, 5a. Eskalatzen hasi aurretik gainean eta ezkerrean ditugun bi zuhaixkak erreferentzi bezala hartuko ditugu, bidea zuhaixka hauen ezkerretik doa eta. Honetarako lehenik bi zuhaixkak orekan dauden hormaren azpitik ezker-eskuin zeharkaldi diagonal bat egin beharko dugu. Zeharkaldiak zailtasun handirik ez dauka esku nahiz oinentzat helduleku oso onak ditu eta. Zeharkaldia bigarren zuhaixkaren azpian amaitzen da. Puntu honetan kontu handiz ibili behar da bi zuhaixken artean Irrintzi bidea doa eta (parabolta zaharrak daude). Guk zuhaixkaren ezkerrean dauden paraboltak jarraituko ditugu plaka bertikal bat eskalatuz. Plaka honetan dago luzearen zailtasuna. Plakak helduleko onak ditu baina, lehenengo luzean egin daitekeen bezala, plakaren eskuinetik eskalatzen badugu, helduleku hobeak topatu eta plaka errazago eskalatuko dugu. Dena den, aukera hau hartzen badugu litekeena da zuhaixkaren adarrek traba egitea. Plaka bertikalaren azpira iritsi eta Ikerri badaezpada prest egoteko esan nion. Orain arteko eskalada etzanaren ondoren hasieran pixkat kosta egiten da bertikala den horma eskalatzea. Dena den, aseguruak ongi jarrita daudenez, arnasa sakon pare bat hartu eta burua animatuz gora hasi nintzen plaka uste baino errazago eskalatuz. Plaka eskalatu eta zuhaixkak atzean utzi ondoren, ezkerrera diagonalean metro batzuk eskalatu eta bilgunera iritsi nintzen. Bigarren bilgunearen kokalekua ez da erosoa, bi eskalatzaile nahiko lan dute bertan egoteko eta hiru zer esanik ez. Honegatik, Ikerri (bietatik aurretik zihoana) bilguneraino eskalatzeko eta Lekuri bilgunea iritsi aurreko aseguruan dagoen erlaitzean gelditzeko eskatu nien. Beharbada azken aseguru hontako erlaitza, nahiz eta oso handia ez izan, leku aproposagoa izan daiteke bilgunerako. Iker plaka bertikala eskalatu ondoren, azpian zuhaixkak ikusi daitezke. Hiruok elkarrekin ez geundenez, Ikerrek jasotako material guztia pasatu eta hirugarren luzea nik ere irekiko nuela adostu genuen, denon erosotasunerako. Hirugarren luzea, 30 metro, 5b. Luze honetan, gure gainean eta ezkerrean ikusten den haritza (artea hobe esanda) erreferentzi bezala hartuko dugu luzea haritz honetara eramaten gaitu eta. Bilgunearen ezkerretik atera eta bertikala den plaka bat eskalatzen hasiko gara (nire ustez plaka honetan dago luzearen zailtasunik handiena). Plaka honetan helduleku onak daude baina, orain arte ez bezala, besoetatik nahi baino gehiago tira egin eta ordurate eramandako pake eta kontzentrazioa galdu nuen. Erdi-arnasestuan plaka bertikalaren amaierara iritsi nintzen: "Ostiaaa!!!" Oihukatu nien "kontzentrazioa galdu ta hanketan dardarizokin nau". Honelakoetan egiten dudan bezala, horman eroso jarri, arreta osoa arnasketan jarri eta, bere onera itzuli zenean eskalatzen jarraitu nuen. Iker bilgunean eta Leku bigarren luzeko azken asegurua dagoen erlaitzean. Haritzara iristeko plakaren ondoren ezkerra diagonalean doan helduleku oneko erlaitz hestu bat eskalatzen da. Haritza. Argazkian ikusten den aseguruan "txapatu" ondoren ezkerrera doan erlaitz hestua hartu beharko dugu. Behin haritzera iritsitakoan gainean dugun plaka bertikala zuzen eskalatu beharko dugu. Plaka honetako helduleku onak aurkituz inongo zailtasunik gabe bilgunera iritsi nintzen. Bilgune hau ere ez da oso erosoa hiru eskalatzaile egoteko eta hirurak hala nola jarri ginen, Ikerren kasuan (oraingoan atzetik zetorren) bilgunearen ondoko harkaitz zubi batetik zinta bat pasatu eta bertan aseguratuz. Hirugarren bilgunetik bigarrenera egindako argazkia. Eguzkiak jotzen duen lekuan erlaitz hestua dagoen zeharkaldia nolabait ikusi daiteke. Iker eta Leku bigarren bilgunean. "Bueno, zeinek emango ziok azken luzeari?" Galdetu nien. "Bestek irikita azkenekoa eztiau ba guk ingo, ez?" Bota zidan Lekuk irrifar maltzur batekin, "hola hik luze guztik de primero bukaukoittuk". Ikerri begiratu eta honek ere azken luzea irekitzeko asmo handirik ez zuela ikusita gora begiratu, arnasa sakon hartu eta eskalatzen hasi nintzen, Leku eta Ikerrek azaldutako "ausardia" eta "lankidetzari" erreferentzia eginez noski jejejejeje. Laugarren luzea, 25 metro, 5c. Bidearen zailtasunik handiena luze honetan dugu. Bide hau "garbi" eta "askean" behin bakarrik egina nuen eta pentsamentu honek ezin izan nuen burutik kendu bilgunetik irtetzear nintzenean. Honegatik, noiz erokiko nintzen pentsamentuarekin "konfidantza osoz" (jejeje) eskalatzen hasi nintzen. Bilgunearen gainean sabai txiki bat dago. Sabai honen azpiraino zuzen eskalatu eta bertan dagoen aseguruan "txapatu" ondoren ezkerrera pasako gara plaka fin eta bertikal bat eskalatuz. Heldulekuak orokorrean ez dira txarrak, baina nire uste apalean pausu finaren bat egin beharko dugu. Nik plaka honi nion beldurrik handiena, duela urte batzuk hemen ezusteko desatsegin bat izan nuen eta, baina oraingoan, eskuentzat baino oinentzat heldulekuak aukeratuz, uste baino errazago eskalatu nuen, nire lasaitasun eta konfidantzarako. Sabai txikia (argazkian ikusi daiteke) eskalatu ondoren. Plaka bertikal honen amaieran dagoen asegurutik hurrengo asegurura tarte luzea dago, baina irteera ezik, zailtasuna asko jaisten da, plaka etzan egiten da eta. Plaka etzana erraz eskalatuz luzeari zailtasuna ematen dion sabaiaren azpira iritsiko gara. Sabaia igotzeko oinak non jarriko diren ongi begiratu behar da eta ezinbestean besoetatik tira egin beharko dugu. Dena den, oso ongi babestua dago eta inongo momentuan minik hartzeko arriskurik ez dago (beti ere aseguratzaiea arretatsu badago, jejeje). Sabaiaren azpira iritsi nintzenean banekien errazago igotzeko trukoren bat bazuela. Pausua babesteko dagoen asegurua "txapatu", mila aldiz oinak non jarriko nituen begiratu, eskuentzat goian dituen heldulekuei heldu eta "Baaaa Lekuuuuu!!!" Baten ondoren gorputza sabaiatik gora altsatu nuen. Burua sabaiaren gainetik atera nuenean ezkerrera begiratu eta azken asegurua ikusi nuen. Aseguru hau azpitik ez da ikusten eta bat-batean bidea egin nuen azkeneko aldian pausu hau aseguruaren azpitik errazago eskalatzen zela gogoratu nintzen. Baina ordurako besoetako giharrak marmarrean nituen eta indarrak erabat galdu aurretik Lekuri heusteko esan eta asegurutik zintzilik gelditu nintzen. Besoak gutxi gora behera bere onera itzuli zirenean, izkutuan zegoen asegurua non zegoela jakinda bigarren saiakera egin nuen. Asegurutik express zinta pasa eta soka jasotzen hasi nintzenean besoak berriro ere dardarrean hasi ziren. Bitan pentsatu gabe express zintari heldu, soka mosketoiatik pasatu eta pausua A0-n egin nuen bilgunera arnasestuan iritsiz. Laugarren bilgunean, bidea eskalatu ondoren. Pausua artifizialean egiteagatik oraindik amorratuta sokak bildu eta Iker eta Leku eskalatzen hasi ziren. Biek sabaiaren pausua oso erraz egin zuten pausua zuzen eskalatuz, izkutuan dagoen aseguruaren azpitik zuzen igo gabe, kontutan izango dut luze hau errepikatzen dudanerako. Iker sabai txikia eskalatu ondoren. Sabaia azpitik ikusita. Iker sabaiatik ateratzen... ...Oinentzat lekua bilatu... ...Eta azken esfortzua. Azpian ikusten den bordaren ondoan dago kotxeak uzteko aparkalekua. "Ostia Xabi ona luzea, merittu handikoa" esan zidan Lekuk. "Bai, baña azken hontan tranpa ittek amorratu zitek" erantzun nion. "Halare earra izan dik" erantzun zidan. "Ta expresai heltzeagatik ez apurau, azpiko bati nik ere heutsiot" esan zidan anaiak. Behin hiruok batera eskaladaren nondik-norakoak aztertzen joan ginen, bakoitzak estuasunik handiena non pasa zuen konpartituz Iker eta Leku laugarren bilgunean. Sokak jaso eta rapelatzeko prestatu ginen. Dirudienez, goitik ateratzen bagara badago oinez hormaren azpira jaistea baina hemengo bideak guk beti rapelatu izan ditugu. Gainera bi rapel eginaz hormaren azpira iristen denez, horman zintzilik denbora gutxi pasako genuela uste genuen. Lehenengo rapela bigarren bilguneraino egin genuen. Rapelekin normalean izaten ditugun arazoetarako oso rapel garbi deta azkarra izan zen. Sokak bildu, bigarren rapela prestatu eta sokak behera bota genituen. Eta bat-batean munduan inork azaldu ez dezaken fenomeno hori gertatu zen: ongi jasoak zeuden sokak ados jarri eta erabat korapilatu ziren. Soka "Potroiloraino" rapelatu eta korapiloa askatzen hasi nintzen: soka hemendik pasa, handik sartu, hemendik tira egin... Soka pixkanaka askatzen joan nintzen zentimetroz-zentimetro rapelatuz. Hasieran batean gauzak lasai hartu nituen baina denborak aurrera zihoan ehinean desesperatzen hasi nintzen. Momentu batean labana atera eta soka mozteko puntuan ere izan nintzen jejejeje. Gutxienez, eskerrak Shunt aparatua nuela, bi eskuak libre izanda korapiloa errazago askatzeko aukera ematen zidan eta. Amaigabeak iruditu zitzaizkidan minutuen ondoren, azkenean juramentuen artean lurra berriro ere zapaldu nuen, inguruko eskalatzaileen begiradapean. Behin soka aske utzitakoan, Iker eta Leku di-da batean rapelatu zuten. Eskalatzaile mozorroa kendu, zapatilak jantzi eta hormari "Beste bat arte" esan ondoen trasteak jaso eta kotxera itzuli ginen. Nork argitaratua: Xabi "Smithy" Mujika ordua: 13:14 Etiketak: aiztondo, arakil, eskalada, uharte, uharte arakil
"2020-07-15T17:35:12"
http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/aiztondo-izenik-gabeko-bidea-100-m-5c.html
[ -1 ]
DRUMOIKADAK (I) — Gaztezulo DRUMOIKADAK (I) DRUMOIKADAK (I) Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drumoikadak-i https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png Argazkia eta testua: Galder Izagirre @drumoi @diapositivisme_studio Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste! MIKEL ABREGO ‘PINTZA’ (Andoain, 1970) Bap!, Negu Gorriak, Parafünk, -gailu, Deskribatu jo orduko sentsazioa, zer sentitzen duzu bateriaren aurrean zaudenean? Komunikatzeko beste modu bat bezala ulertzen dut: alaitasuna eta tristura, maitasuna eta haserrea, esker ona... mila emozio instrumentu bakarrarekin! Instrumentu hau jotzera bultzatu zintuen bateria-jotzaile erreferenterik ba al duzu? Nire aitonak, Teodoro Txopeitiak, jazzbana jotzen zuen. Hala esaten zuen behintzat amona Pantxikak aitonaren bateriaren bonboan Jazzband jartzen zuelako. Ziurrenik uste dudana baino gehiago zor diot. Gaur egun deskubritu duzun beste bat? Orain dela gutxi Donostiako Kursaalean Borja Barrueta jotzen ikusi nuen. Adierazteko bere modu askeak liluratuta utzi ninduen. Lehen diskoa eta azkena alderatzen baditugu, zertan da desberdina zure jotzeko modua? Eta zure lehen eta azkeneko kontzertuan? Nire hastapenak punk, hardcore eta postHxC estiloekin estuki lotuta daude: Earl Hudson, John Wright, D. H. Peligro eta Brendan Canty erreferenteak ziren zalantzarik gabe eta nire lehen grabaketetan eragina nabaria dela uste dut. Denborarekin, jasotakoa barneratu eta zure berezko adierazteko modua garatzen saiatzen zara. Orain Anarirekin baino ez naiz aritzen eta desberdintasun handiena, estilistikoaz gain, abiadura dela esango nuke –barreak–. Zatitu portzentaietan, ematen diozun garrantziaren arabera, bateria oso batek behar dituen osagaiak. Autodidakta nahiz eta nahiko alferra ere bai. Galdera honi erantzutea kosta egiten zait. Noiz agortzen da bateria-jotzaile baten aroa? Nire kasuan, adiskideek jotzen jarraitzen duten bitartean iraungo dudala suposatzen dut. Lagun handiekin jotzera ohitu nahiz. Egia esan, plan hoberik ba al da?
"2020-05-26T12:32:33"
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drumoikadak-i
[ -1 ]
Free chat Comuna Copalnic Mănăştur. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Comuna Copalnic Mănăştur tik. Free chat Comuna Copalnic Mănăştur Ongi etorri Chatroulette Comuna Copalnic MănăşturEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Comuna Copalnic Mănăştur dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Comuna Copalnic Mănăştur doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'. Comuna Copalnic Mănăştur hirien zerrenda:
"2017-06-26T20:58:55"
https://eu.meetingroulette.com/errumaniako/comuna-copalnic-manastur
[ -1 ]
Gaur 2020-04-01, Ricardo Diez-Hochtleiner heriotza jakinarazten dizuegu – Grupo Vasco del Capítulo Español del Club de Roma HasieraGaur 2020-04-01, Ricardo Diez-Hochtleiner heriotza jakinarazten dizuegu Gaur, sentimendu handirekin, Ricardo Diez-Hochtleineren heriotza jakinarazi behar dugu Gehiago jakiteko, erderaz aukeratu, mesedez.. #ErromakoKluba#ErromakoKlubarenEuskalTaldea
"2020-05-25T23:10:08"
https://www.clubderomagv.org/eu/gaur-2020-04-01-ricardo-diez-hochtleiner-heriotza-jakinarazten-dizuegu/
[ -1 ]
"Euskaraz Bizi" manifestazioa Donostian © cc-by-sa Bittor Hidalgo - Donostia ¦ 2012-03-20 ¦ 14:24 ¦ hizkuntza-eskubideak Joan den larunbat arratsean, maiatzak 17, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolaturiko manifestazioan izan nintzen Donostian. Jende gutxi, nik espero nuenerako. Itxuraz, ezker abertzale oraindik ilegalizatuaren ingurukoa-edo batez ere. Bakarrik nindoan, eta aukera izan nuen manifestazioan aurrerago eta atzerago ibiltzeko. Soziologo jarri-eta, manifestazioko gutxi gorabeherako euskara erabilera neurketa egin nuen. Erdia edo. Hori ere ez, beharbada. Guztia irakurri ¦ 20 erantzun Abian da Bikain 2012! © cc-by-sa Bikain, Idazkaritza Teknikoa ¦ 2012-03-19 ¦ 11:36 ¦ hizkuntza-eskubideak Zabalik da epea BIKAIN kanpo-ebaluazioa eskatu nahi duten enpresentzat, bai prestakuntza-saioetan parte hartuz, ebaluazioren batean parte hartu nahi duten ebaluatzaileentzat. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren bitartez euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzen da erakunde jakin batean. Informazio guztia hemen. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen adierazpena, Osakidetzan zerbitzu eta langile elebidunak identifikatzeko proiektuari buruz © cc-by-sa OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea ¦ 2012-03-16 ¦ 11:11 ¦ hizkuntza-eskubideak Berriki prentsan argitaratu da Osakidetzak eskuetan baduela sistema integral bat eskaintzen dituen zerbitzu elebidunak herritar euskaldunen aurrean identifikatzeko, bai langile bakoitzari dagokionez bai unitatearen mailan. Sistema horren helburua litzateke herritarrari osasun-arreta euskaraz jasotzeko bidea erraztea, herritarrak begirada batez jakingo bailuke euskaraz zein unitatek eta langilek artatu ahal duen, haztamuka edo galdezka ibili gabe. Era berean, proiektuak berarekin darama kanpainen bidez herritarrei ezagutaraztea euskara erabiltzeko aukera duela nola jakin, eta erabiltzera animatu ere egiten ditu. Martxoak 31 Deiadar manifestazioa, denok Baionara! © cc-by-sa kontseilua ¦ 2012-03-11 ¦ 12:08 ¦ hizkuntza-eskubideak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazio-deialdia egin du datorren martxoaren 31rako. Hauxe da Deiadar manifestaziorako egin den spota: Lodosa-Sartagudako Ikastolaren alde: dirua... eta askoz gehiago © cc-by-sa Arizmendi Ikastola - Debagoiena ¦ 2012-03-10 ¦ 10:15 ¦ hizkuntza-eskubideak Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolaren alde otsailaren 24an Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan antolatu genuen ekimena arrakastatsua izan zen benetan. Dirutan, 12.200€ inguru bildu dira Ibaialdekoen alde. Kopuru garrantzitsua da, baina ez da hori ekimen honek utzi duen emaitza bakarra. © cc-by-sa Karrikiri elkartea, Iruñea ¦ 2012-03-09 ¦ 08:13 ¦ hizkuntza-eskubideak Martxoko Karrisolasa saio berrian Kontseiluak sortu duen azken txostena izango dugu hizpide. © cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-02-28 ¦ 09:04 ¦ hizkuntza-eskubideak Nazionalismo linguistikoa: Karrikirin izandako saioaren kronika © cc-by-sa Karrikiri, Iruñea ¦ 2012-02-26 ¦ 12:32 ¦ hizkuntza-eskubideak Sustatun bertan iragarri genuen bezala, otsailaren 15ean Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, Nazionalismo linguistikoaren gaiari helduz. Juan Carlos Moreno Cabrera Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleari Administrazioa Euskaraz aldizkarian eginiko elkarrizketa hartuko dugu oinarri: "Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa". Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAN topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Aukeratu genuen testuak haria ematen zuen horretarako. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako. Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? © cc-by-sa Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa ¦ 2012-02-22 ¦ 10:02 ¦ hizkuntza-eskubideak Debagoieneko Arizmendi Ikastolak Lodosako Ibaialde ikastolari elkartasuna adieraziko dio datorren ostiralean, hilaren 24an, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako plazetan egingo diren ekitaldietan. "Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez?" © cc-by-sa Kontseilua ¦ 2012-02-15 ¦ 15:48 ¦ hizkuntza-eskubideak "Euskararen normalizazioak hizkuntza-politika eragingarria behar du. Administrazio ezberdinen hizkuntza-politikek errotiko lema aldaketa behar dute, izan ere, azken hamarkadotan garatu diren hizkuntza-politikek ez dute euskararen normalizazioa ekarriko. Bada, 2011 urtean nahikoak ez diren politika horiek okerrera egin dute, aurrera egin beharrean atzera egin baitute", esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao 2011ko Hizkuntza-politikaren Urtekaria aurkezteko egindako agerraldian. Karrisolasa: "Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa" © cc-by-sa Karrikiri, Iruñea ¦ 2012-02-14 ¦ 09:18 ¦ hizkuntza-eskubideak Otsailaren 15ean berriro helduko diogu Karrisolasaren beste saio bati eta oraingoan Juan Carlos Moreno Cabrera Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakasleari Administrazioa Euskaraz aldizkarian eginiko elkarrizketa hartuko dugu oinarri: "Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa". EITBko kazetariek euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko eskatzea normaltzat jo du Jaurlaritzak © cc-by-sa Luistxo Fernandez, CodeSyntax ¦ 2012-02-10 ¦ 10:50 ¦ hizkuntza-eskubideak Lankide bati gertaturikoak aspaldiko kontu bat piztu zuen sarean, eta horren harira galdera iritsi da gaur Eusko Legebiltzarrera. Aralarreko Mikel Basabek egin dio Blanca Urgell Kultura sailburuari: ea ETBko kazetarien ohitura hori, euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko eskatzekoa, ezabatu daitekeen, eta euskara agerikoagoa izan daitekeen horrela ETB2n. Urgellek erantzun dio ados dagoela euskararen bisibilitatearen kontuarekin, zentzuzkoa dela euskaldunen hitzak behin esan eta bi kateetan agertzea, baina gehitu du gauzak horrela egitea, "normaltasunaren" seinale diela, eta gainera hala omen dago adostua eta arautua: elebidunei bi aldiz eskatzea gauza. Guztia irakurri ¦ 26 erantzun
"2020-08-08T12:55:43"
http://www.ondarenet.kultura.ejgv.euskadi.eus:8085/wayback/es/20120413131635/http:/sustatu.com/gaia/hizkuntza-eskubideak
[ -1 ]
Iñaki eta Tomas lemoaztarrak gogoan, etxeratzearen aldeko ekimenak Lemoako jaietan #kalera – Igorre sarean Iñaki eta Tomas lemoaztarrak gogoan, etxeratzearen aldeko ekimenak Lemoako jaietan #kalera igorresarean ARRATIA NEWS,BUZOIAN AURKITUA 2018/07/11 0 Minutes Bide batez, aipatu deuskue hilabete honetan ez dala presoen aldeko mobilizazinorik egongo azkenengo barikuan. Uztailaren 27an Lemoan egingo dan kalejirara joateko deia egin dabe. tomas linaza Argitaratuta 2018/07/11 Previous Post Gaztelekua berrantolatzeko prozesu parte-hartzailearen batzarra bihar #Igorre Next Post Toronton aurkeztuko da Igorreko Bizi taldearen esperientzia
"2019-01-17T10:53:17"
https://igorresarean.wordpress.com/2018/07/11/inaki-eta-tomas-lemoaztarrak-gogoan-etxeratzearen-aldeko-ekimenak-lemoako-jaietan-kalera/
[ -1 ]
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2020an dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntza horiek arautzen dituena. - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus Hurrenkera-zk.: 5876 4. artikulua Laguntzak emateko prozedura eta diru-zenbatekoaren zehaztapena. 5. artikulua Eskabideak aurkezteko epea eta eskabideak nola aurkeztu eta egin. 6. artikulua Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. 7. artikulua Eskabideetako akatsak zuzentzea. 8. artikulua Hautaketa eta Jarraipen Batzordea. 10. artikulua Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitateko prozedura. 12. artikulua Erakunde onuradunen betebeharrak. 13. artikulua Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea. 14. artikulua Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea. 15. artikulua Baldintzak ez betetzea. 16. artikulua Dirua itzultzeko prozedura. Emakumeen aurkako indarkeriak giza eskubideak eta emakumeen funtsezko askatasunak urratzen ditu. Horrek galarazten du emakumeek gizartean osotasunez partea hartzea eta gizaki legez duen ahalmena gauzatzea. Era berean, indarkeria horren tamainak eta izaera ikusezinak horren aldeko gizarte-tolerantzia maila garrantzitsu bat izatea indartzen du, eta hori oinarritzat hartzen du, baita indarkeriazko portaerei eusten dieten balio eta jarreren iraupena ere. Gizonen eta emakumeen berdintasuna lortzeko eta emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzeko, gizarte-portaera jakin batzuk aldatu behar dira, eta hori ez da gertatuko ez badira balioak, jarrerak eta usteak aldatzen. Oro har, balio-aldaketa hori kontzientzia kolektiboan kokatu behar da, laneko eta etxeko eremuetan esleitutako zereginetan, baita helduaroan nahiz haurtzaroko eta nerabezaroko hezkuntzan berdintasunean hazitako pertsona proaktiboen sustapenean ere. Horregatik, beharrezkoa da herritarren informazioa eta sentsibilizazioa lantzea, batez ere pertsona, gizarte, familia eta lan arloko esparru guztietan berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko neurri eta problematikei loturik. Ildo horretan, funtsezkoa da sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza ekintzekin jarraitzea, emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinak ikusi ahal izateko eta hori emakumeek jasaten duten desberdintasun- eta diskriminazio-egoera abiapuntutzat hartuz azaldu ahal izateko, egoera horien guztien prebentzioa sustatuz. Xede horrekin, ezinbestekoa da erantzun integrala eta diziplina anitzekoa ematea emakumearen aurkako indarkeriaren aurrean; erantzun horretan, gizarte-eragile guztien jardunak bateratu behar dira, koordinatuta. Emakumeen aurkako indarkeriazko portaerez sentsibilizatzeko eta halakoak prebenitzeko abian jarritako programak, erakunde publikoek ez ezik, arlo honetan diharduten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek ere gauzatzen dituzte. Hortaz, egoki da indarkeria horri buruz sentsibilizatzeko eta hura prebenitzeko proiektuak, programak, ekintzak edo estrategiak abiarazten dituzten erakundeei laguntzea. Gainera, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 24.3 artikuluak EAEko herri-administrazioei eskatzen die susta ditzatela emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak egiten dituzten elkarteak, baita emakumearen autonomia bultzatu eta emakumeen estatus soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea helburu dutenak ere. Ikuspegi horrekin, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 2.2.q) artikuluak aurreikusten du, erakunde horren funtzioetako bat bezala, «nolako xedeak edo eginkizunak dituzten kontuan hartuta, Emakunderen helburuak lortzen lagundu dezaketen elkarte, fundazio eta enteekin harremanak ezartzea, bai eta haiekin lankidetzan aritzeko bideak ere». Hori guztia dela medio, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, ebazpen honen bitartez, honako helburua duten dirulaguntzak arautu eta euretarako deialdia egiten du: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizazioa sustatzeko egintzak garatzea. Bestetik, deialdi hau 2018ko urriaren 31n onartutako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren babespean egiten da (2019ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bidez aldatua). Era berean, dirulaguntzetarako honako hauetan araututako araubideari lotuta dago: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, eta lege horren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan. Ebazpen honen helburua hauxe da: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beherago zehazten diren erakunde, elkarte eta fundazioei irabazte-asmorik bakoak badira emateko dirulaguntzak arautzea eta euretarako deialdia egitea: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo egintza konkretuak gauzatzea, 2020. urtean zehar; betiere, aurrekontuan kontsignatutako kredituek ezartzen dituzten mugen barruan, eta Erakundearen xede eta helburuekin bat etorriz; bestek beste: EAEko, bizitza politiko, ekonomiko eta sozialaren arloetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egiazkoa eta eragingarria lortzea; sexuen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea; berdintasuna osotasuna egitez eta zuzenbidez galarazten duten eragozpenak ezeztatzea, eta Euskadin emakumearekiko diskriminazio-era guztiak kentzea. Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira halaber emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 50. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Ez dira diruz laguntzekoak izango genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzea xedetzat duten proiektu, programa eta jarduerak. Aurreko artikuluan aurreikusitako xedeetara bideratutako baliabide ekonomikoak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira, esleitu den guztizko zenbatekoa berrehun eta berrogei mila (240.000) euro izanik. Ebazpen honetan araututako dirulaguntzak honako erakunde, elkarte eta fundazioek irabazte-asmorik bakoak badira eska dezakete: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatutako betekizunak betetzen dituztenak, EAEn egoitza soziala izanik, euren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen dutenak, eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legeren aplikazio-eremukoak diren fundazioak. Euren izaera juridikoa edozein delarik ere, eskabidea egiten duen orok izan behar du, bere jarduera edo helburuen artean, Erakundearen xede edo helburuetarikoren bat (Ebazpen honen 1.1 artikuluan jasotakoak). Ez dira erakunde onuradun izango xede partikularrak dituzten federazio, erakunde eta elkarteak, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 5. artikuluan ezarritako sailkapenarekin bat etorriz. Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakunde eskatzaileak ezin izango dira deialdi honetan araututako laguntzetara bildu, eta ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da dirulaguntzak emateko eta horiek ordaindu ahal izateko. Laguntzen esleipena behingoan egingo da, egintza bakarrean, eta norgehiagokaren lehiaketa-teknika erabiliko da. Ildo horretan, onartutako proiektutik ondorioztatzen den zenbatekoari dirulaguntzaren kalkulua aplikatuko zaio, artikulu honetan 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskabideak behar bezala baloratu ondoren, eskaera horien lehentasuna ezarri ondoren, laguntzak esleituko dira puntuazio-ordenaren arabera, ebazpen honen 2. artikuluan adierazitako zuzkidura ekonomikoa agortu arte, betiere proiektuen balioespen-prozesuan dirulaguntza jasotzeko gutxieneko puntuazioa lortu bada, hau da, 50 puntu edo gehiago. Bi erakundek edo gehiagok proiektuen balioespen-fasean puntuazio berdina lortu badute, eta betiere dirulaguntzaren onuradun izateko gutxieneko puntuazioa gainditu bada eta erakunde guztientzako aurrekontu-krediturik ez badago, eskabide horiek aurkeztu diren dataren araberako lehentasun-ordenari jarraituko zaio. Aurkeztutako aurrekontua onartzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: Dirulaguntza kalkulatzeko erreferentziatzat hartuko den zenbateko maximoa 12.000 eurokoa izango da proiektuko; edozein delarik proiektuaren guztizko kostua, edo Emakunderi eskatutako zenbatekoa kopuru hartatik gorakoa bada ere. Honako gastu hauek lagun daitezke diruz: aurrekontuaren exekuzioari ezinbestean loturik izanik, entitate eskatzaileak aurkeztu proiektuko aurrekontu zehaztu eta banakatuan jasotzen diren gastu arruntak, baldin eta hura garatzeari argiro lotuak badira. Halakoak dira, esate baterako: materialak, prestakuntza, inprimatze-lana, zabalkundea, laguntza teknikoa, joan-etorriak, aretoen alokairua, diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura duen telefonoa. Hau da, ez dira aintzat hartuko erakunde eskatzailearen funtzionamendu arruntetik eratorritako gastuak, esaterako: argiaren, gasaren eta telefonoaren kontsumoa, altzariak, ordenagailuak, etab. Gastu horiek ezingo dute gainditu proiektuko aurrekontuaren edo 12.000 euroko gehienekoaren % 10, proiektu bakoitzaren guztizko zenbatekoa kopuru hori baino handiagoa izan arren. Dietak zehazteko garaian, kontuan hartuko da otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua, Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa. Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira zerbitzuak (profesionalak, independenteak...) azpikontratatzekoak, baldin eta proiektuko aurrekontuaren edo 12.000 euroko gehienekoaren % 20 gainditzen ez badute, proiektu bakoitzaren guztizko zenbatekoa kopuru hori baino handiagoa izan arren. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan, artikulu honen arabera diruz lagundu ezinak diren gastuak agertzen badira, Hautaketa eta Jarraipen Batzordeak ez ditu zenbatuko diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontua zehazterakoan; izan ere, aurrekontu hori hartuko da kontuan ebazpen-proposamenean dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko. Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa, dagokion proiektuaren onartutako aurrekontuari lortu den puntuazioa aplikatzetik ondorioztatzen dena izango da, harik eta aurrekontua agortu arte. Ebazpen-proposamenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da, eta erakunde bakoitzari diruz lagunduko zaizkion proiektuak eta bakoitzari emandako zenbatekoak zehaztuko dira. Horrez gain, ordezko erakunde eskatzaileen zerrenda jasoko da, hurrenkeran, onuradunen batek uko egiten badu ere, betiere balorazioan 50 puntu edo gehiago lortu badituzte. Erakunde horiei dagokienez, ordezkotza-ordenaren arabera zerrendatuta, proiektuak identifikatuko dira, eta uko eginez gero laguntzak izango duen gehieneko zenbatekoa adieraziko da, zeina ez den inola ere uko egin duen erakunde onuradunari esleitutakoa baino handiagoa izango, ezta hautaketa-fasean lortutako puntuazio-irizpidearen aplikazioz eta deialdian behar adinako zuzkidura ekonomikoa izanez gero esleituko zitzaiona baino handiagoa ere. Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne). Eskabideak baliabide elektronikoak erabiliz bakarrik aurkeztu beharko dira, eskabide-ereduaren arabera, oso-osorik beteta, eta hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioa erantsita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezartzen denez. Hortaz, eskabideak euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan aurkeztu beharko dira: http://www.euskadi.eus/2020/elkarteak-vg/web01-tramite/eu edo www.euskadi.eus/zerbitzuak/0082907 Bide elektronikoz egindako eskabidearen ondorengo izapideak, helbide honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta Erakundeek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera. Eskabidearekin batera, erakunde interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Proiektuaren datuak, I. eranskinaren arabera. 2020ko abenduaren 31 bano lehen egin behar diren jardueren proiektua eta programa. Baremazioa egiteko 9. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak egiaztatzeko aukera ematen duen beste edozein dokumentazio. Gehienez ere bi proiektu edo bi programa ezberdin aurkeztu ahal izango ditu entitate bakoitzak. Laguntza eskatzen duen erakundeak, ondoren zehazten diren betebeharrak betetzen dituela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpena baliatu ahal izango du, eskabidean bertan ageri den ereduaren arabera: Entitate eskatzailea beste administrazio publiko batetik edo entitate pribaturen batetik xede edo helburu bererako laguntzaren bat jasotzen ari ote den eta/edo halakorik eskatu duen eta onartu zaion, edo eskabidea artean ebatzi gabe dagoen. Erakunde eskatzaileak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko. Erakunde eskatzailea ez dagoela itzulketa-edo zehapen-prozeduraren baten baitan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzei dagokienez, artean prozedura izapidetzen ari dela. Egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako agirietan jasotako datuak, eta deialdi honetan onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzen dituela. Eskatzaileak honako hauetarako baimena ematen diola deialdi hau kudeatzen duen organoari: nortasun-datuak eta Datuen alta/Hirugarren Interesdunaren datuak administrazio eskudunean bide elektronikoen bitartez edo aukeran dauden baliabideen bitartez begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko baimena, hain zuzen ere. Aurreko paragrafoko a) atalean bilduta dagoen erantzukizunpeko adierazpenean biltzen diren puntuen egiazkotasuna, kasu horietan, dokumentazio ordezkatua aurkeztuta egiaztatu beharko da, eta hori kasuan kasuko laguntza edo dirulaguntza emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehenago egin beharko dute entitate onuradun gisa aurkezten direnek. Dirulaguntza mota honi buruzko aurreko deialdietan parte hartu ez duten erakundeek edo aurkeztu ziren azken deialdiaz geroztik erakundean aldaketak izan dituztenek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte: Egiaztagiria, dagokion foru ogasunak egina, entitate eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko. Eusko Jaurlaritzan dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera. Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, benetakoa dela egiaztatzeko. Hautaketa eta segimendu batzordeak egoki deritzon informazio osagarria eska dezake, hain justu ere entitate eskatzaileek aurkeztutako datuak egiaztatu eta konprobatzeko. Laguntzen erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrean bete beharrekoak betetzen dituzten automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, eta erakundeek onarpena eman beharrik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz. Dirulaguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 6. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio interesdunari, eta, horretarako, hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio interesdunari; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Hautaketa eta Jarraipen Batzordea osatuko da aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko eta emandako dirulaguntzen jarraipena egiteko. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du batzordeak, eta ondoren, esleipen-proposamen arrazoitua aurkeztuko dio Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, laguntzak emateko ebazpena hartzeko; gero, justifikazioari dagokion jarraipena egingo du. ª Socorro Álvarez Fernández andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko arduraduna. Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio eta Zerbitzuen Arloko arduraduna. Sorne Mirari Etxebarria Arrien andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko teknikaria. Batzorde horrek erabakiak gehiengo soilez hartuko ditu, ebazpen honen 9. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/1992 Legeko 17. artikuluan xedatua kontuan izanik. Hautaketa eta Jarraipen Batzordeko kideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak izendatuko ditu, eta izendapen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, emate-ebazpena gauzatu aurretik. Proiektu bakoitzak lor dezakeen gehieneko balorazioa ehun (100) puntu dira, ondoren aipatzen diren irizpideen arabera banatzen direnak: Proiektuaren kalitate teknikoa. 45 puntu, gehienez; honako era honetan banatuta: Intersekzionalitatearen ikuspegia: 5 puntu gehienez. Helburuak zehaztea, helburu horiek argi azaltzea eta helburuak egin nahi diren jarduerekin bat etortzea. 5 puntu gehienez. Proiektua egiteko eta jarduerak ebaluatzeko erabiliko den metodologia. 5 puntu gehienez. Proiektua garatu edo/eta inplementetzearen bideragarritasuna: egutegia, aurrekontua. 5 puntu gehienez. Proiektuaren originaltasuna eta kreatibitatea. 5 puntu gehienez. Giza eskubideen alde egindako bidea: 5 puntu gehienez. Beste problematika batzuk ere badituzten emakumeekin lan egiten izandako esperientzia: 5 puntu gehienez. Entitate eskatzaileen egitura eta kudeatze-gaitasuna, kontuan hartuta baliabide teknikoak, pertsonalak (jarduerak egingo dituen taldeak genero-ikuspegiaz duen prestakuntza teorikoa eta lanbide-profila) eta materialak. 5 puntu gehienez. Programako kolektibo onuradunak, askotariko bereizkeria duten kolektiboen artean: 5 puntu gehienez. Proiektuaren onura soziala. 50 puntu gehienez; honako era honetan banatuta: Emakumeen kontrako indarkeria modu guztien biktimen elkarteek aurkeztutako proiektuak: 15 puntu gehienez. 21 urtetik beherako edo 65 urtetik gorako emakumeek gauzatutako proiektuak: 5 puntu gehienez. Hartzaileak (kopurua eta kolektiboa), lurralde-eremua eta gauzatzeko egutegia: 5 puntu gehienez. Kolektibo hartzaile zehatzean espero den oihartzun-maila: 5 puntu gehienez. Etorkizunean programarekin jarraitzearen egokitasuna: 5 puntu, gehienez. Beste elkarte/erakunde/fundazio batzuekin sarean lan egitea: 5 puntu gehienez. Proiektuaren aurrekariak eta kolektibo hartzailean izango duen eragina: 5 puntu gehienez. Hedapen-tresnak: 5 puntu gehienez. Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek berrogeita hamar (50) puntu lortu behar dituzte, gutxienez. Deialdian aurkeztutako eskaerak prozedura bakar baten bitartez izapidetuko dira, prozedura horren ebazpena Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokio, Hautaketa eta Jarraipen Batzordearen proposamenaren arabera, eta interesdunek proposatutako arazo guztiak erabakiko dira bertan. Hartzen den ebazpenean, laguntza eman den edo ez zehaztuko da, hala gertatzen den kasuan, eta eman denean, laguntza jaso duen erakundearen izena edo izen soziala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundutako jardun-proiektua zehaztuko dira. Ukatutako eskabideen kasuan, ukatze horren arrazoiak ere adieraziko dira. Ebazpenean, bestalde, entitateen erreserba-zerrenda jaso da, puntuazioko ordena korrelatiboaren arabera, eta kontuan izanik 4.7 artikuluan aurreikusitakoa. Ebazpena argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, eta iragarki-taula horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, publikotasun-ondorioak izan ditzan. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, dagokion laguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan ebazpenik adierazten ez bada, dirulaguntza eskabideari ezezkoa eman zaiola ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte: Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi hau da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu egin dutela esan nahiko du. Dirulaguntza onartuz, Ebazpen honetan ezarritako arau guztiak onartzen dira, baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako erlazio-bermeak eta itzulera eta zehapenen erregimena ere. Dirulaguntza eman izanaren oinarrian dauden jarduerak (proiektuaren eduki nagusia osatzen dutenak) kudeatu eta egitea, deialdi honetan ezarritako modua, baldintzak eta epea betez, dituzten ezaugarriak direla-eta azpikontratatu egin behar direnak izan ezik. Azpikontratatutako gastuek, betiere, ez dute diruz lagundutako proiektuaren kostu osoaren 100eko 20 gaindituko. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jaso direla xede bereko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Diruz lagundutako jarduera egin dela justifikatzea, jardueraren memoria xehatua aurkeztuz, eta horri diru-sarreren eta gastuen egikaritutako aurrekontua gaineratuz, ebazpen honen hurrengo artikuluak adierazten duen bezala. Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela eskatzen duten informazioa ematea deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzei buruz. Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, idatziz jakinarazi beharko dute, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka instituzionala agerraraztea diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan marka inprimatu edo agerrarazi daitekeen guztietan-, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan deskribatutakoaren arabera (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.). Marka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik ateratzen den dokumentuan. Jardueraren edukiak bere gain hartzen dituena elkarte, federazio edo fundazioa dela adierazi behar da jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan. Dirulaguntzaren helburu diren proiektuek giza baliabideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte; ondorioz, proiektu horiek ezingo dute herritarrentzat iraingarria den, haien duintasunari kalte egiten dion edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duen ikur edo elementurik erabili. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dirulaguntza eskatu duten erakundeek aurkeztutako memoria, proiektu eta gainerako testu idatzietan hizkera ez-sexista erabiliko da. Orobat, bazter utzi beharko dituzte genero-estereotipoak, eta aktiboki sustatu emakumeen eta gizonen berdintasuna, egiten dituzten irudi, jakinarazpen, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan. EAEko bi hizkuntza ofizialetan egin beharko dute diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 39.2 eta 38.2 artikuluetan. Dirulaguntzaren ordainketa zatika egingo da; dirulaguntzaren ehuneko hirurogeita hamabosta 12.d) artikuluan adierazitako epea igaro ondoren ez bada ukorik egin, Elkarteen edo Fundazioen erregistroan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Gainerako ehuneko hogeita bosta, diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko zaie 2021eko ekitaldiko erakunde onuradunei, betiere 2021eko martxoaren 1era bitartean honako dokumentazio hau aurkezten badute: Jasotako funts publikoak zertan erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda. Halaber, onuradunen kopurua sexuaren arabera xehakatuta jasoko da: zuzenekoak (elkartekoak, federaziokoak edo fundaziokoak direnak eta bertan lan egiten dutenak), bitartekoak (proiektua gauzatzeko kontratatu direnak edo proiektua aurrera eramateko kontratatu den entitate edo enpresakoak direnak eta bertan lanean daudenak) eta azkenak (eginiko proiektuaren onurak jasoko dituztenak) (II. eranskina). Diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoa, kontuan izanik diruz lagundu daitezkeen gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituztela. Egindako gastutzat joko da erakunde eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean benetan ordaindu duena. Diruz lagundu den gastua benetan egin dela egiaztatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak. Fakturetako edo agirietako gastuaren data 2020ko abenduaren 31 izango da, gehien jota. Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen eta ez beste ezertan diharduten pertsonen soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak justifikatzeko agiriak. Funtzionamendu-gastu arrunten egiaztagiriak; gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertu behar dira, eta jardueraren garapenari lotuak egon behar dute ezbairik gabe. Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarte, erakunde edo fundazioek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten frogagiriak. Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionalaren minorazioa egingo da dirulaguntzaren guztizko zenbatekoan. Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzaren bat aldatzen bada, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira (betiere, dirulaguntzaren helburua bete bada) eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk aldi berean laguntzarik edo dirulaguntzarik eman badu. Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko apartatuan aipatutakoa jaso ondoren, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako dirulaguntza aldatu eta/edo likidatuko du; horrez gainera, hala badagokio, dirulaguntzen zenbatekoak egokituko ditu, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko du, eta, hartarako, dirua itzultzeko 15 eguneko epea emango du. Entitate onuradunak, salbuespen gisa, diruz lagundutako jardueraren edukia aldatzeko eska dezakete, baita jarduera gauzatzeko eta dagozkion gastuak justifikatzeko modua eta epeak ere, jardueraren garapena aldatu eta zailtzen dituzten gorabeherak azaltzen direnean, eta aldaketa horiek baimendu egin ahal izango dira, hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira. Diruz lagundutako jarduera exekutatzeko epea aldatzeari buruzkoa bada eskatutako aldaketa, aldaketa hori baimendu egingo da, baldin eta exekuziorako epe berria 2020ko ekitaldiaren barruan sartuz gero. Aldaketa egiteko eskaeretan behar beste arrazoitu beharko da zergatik aldatzen edo zailtzen den jardueraren garapena, eta eskaera horiek Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio, aldaketa justifikatzen duten arrazoiak agertu eta berehala eta, betiere, proiektua gauzatzeko epea bukatu baino lehen. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak aldaketa baimentzea bidezkoa den ala ez ebatziko du, eskabidea erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan; epe hori igarota ez bada esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi, eskabidea ezetsitzat joko da. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskadiko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan zehaztutakoaz gain, hauek izango dira ez-betetzeak: Jasotako dirulaguntza hasierako proiektuan azaltzen zen jarduerarako barik beste baterako erabiltzea osorik edo partez. Aurkeztutako proiektuan aldaketak sartzea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak baimendutako aldaketen kasuan izan ezik, aurreko artikuluan ezarritakoa dela bide. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzak onartutako kopurua osorik justifikatuta ez egotea. Aurkeztutako eskaeran edo agirietan jaso eta dirulaguntza emateko balio izan duten datuak benetakoak ez izatea. Dirulaguntzaren onuradunak dirulaguntzak emateko ebazpenean edo ebazpen honetan ezarritako baldintzaren bat bete ezean, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako ez-betetzeren bat izan dela egiaztatzen bada, prozedura-izapide egokiak bideratu ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea guztiz edo partzialki galduko du, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak itzuli beharko dizkio, berandutze interesekin, bidezkoak izan daitezkeen gainerako egintzen kalterik gabe. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautu, eta, era berean, dirulaguntzon kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintza, araubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Deialdian jasotako betebeharrak partez bakarrik betetzen badira, eta konpromisoak betetzera bideratu badira, jasotako zenbatekoen zati bat itzuli behar izango da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.n) eta 37.2 artikuluekin bat etorriz. Graduazio-irizpide gisa ezartzen dira ondoren jasotako baldintza osagarrien ez-betetzeak; izan ere, emandako zenbateko osoaren % 20rainoko gutxitzea ekar dezakete, proportzionaltasun printzipioa errespetatuz, betiere: Diruz lagundutako jardueretan egin nahi den edozein bariazio edo aldaketa ez jakinaraztea idatziz. Diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza ez adieraztea (Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka jarrita). Hizkuntza ez-sexista erabiltzea. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio alegazioak aurkezteko. Oinarri hauetan aurreikusi ez diren prozedura-alderdi guztietan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa aplikatuko da. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
"2020-04-04T06:19:45"
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eli/es-pv/res/2019/12/18/(1)/dof/eus/html/
[ -1 ]
Mendikat :: Txelaitxoko kaskoa (1026 m) :: Hito cimero con Mendaur y Auza destacando al fondo Txelaitxoko kaskoa (1026 m) : Hito cimero con Mendaur y Auza destacando al fondo 353159183
"2020-07-02T20:10:50"
https://www.mendikat.net/com/image/68955
[ -1 ]
Scaun auto Kidfix II XP Britax-Romer Ocean blue | www.bebe-mic.ro - Magazin online pentru bebelusi. Distribuitor si importator articole copii Scaun auto Kidfix II XP Britax-Romer Ocean blue Cod : 2000022038 Specificatii Scaun auto Kidfix II XP Britax-Romer Ocean blue Comentarii produs Scaun auto Kidfix II XP Britax-Romer Ocean blue Nu exista comentarii pentru Scaun auto Kidfix II XP Britax-Romer Ocean blue
"2019-06-27T10:27:35"
http://www.bebe-mic.ro/scaune-auto-copii/scaune-auto-cu-fixare-in-isofix/scaun-auto-kidfix-ii-xp-britaxromer-ocean-blue/
[ -1 ]
 CONTACTAR - EGIGURENARGAZKIAK Tipo de evento * (Seleccionar) EZKONTZA - Boda JAUNARTZEA - Comunión HAURRAK - Bebés JARDUNALDIA - Eventos PUBLIZITATEA - Publicidad INDUSTRIALA - Industrial BIDAIAK - Viajes
"2019-05-26T09:02:45"
https://www.egigurenargazkiak.com/lang/es/contactar
[ -1 ]
Gizartea eta kontsumoa | Consumer - Part 13 Kotiloi segurua izateko arauak (Ostirala, 2012ko abenduaren 28a) Lokalak lizentzia duela, edukiera ez dela gainditu eta larrialdiko irteerek ez dutela trabarik izan ziurtatu ahal izango dute kotiloi batek Irakurri Kutxazaina eta bere irtenbideak erabiltzean arazoak (Asteartea, 2012ko abenduaren 25a) Kutxazain bat erabiltzen ari den bitartean arazo bat sortzen bada, bezeroak, araudiak eskatzen duen bezala, arazoak izateko telefono-zenbaki bat izango du Irakurri Nola gastatu gutxiago Gabonetan (Astelehena, 2012ko abenduaren 24a) Gabonetan, erosketak aurreratu, opari erabilgarriak eta marka zuriak aukeratu eta, batez ere, prezioak alderatu, diru-kopuru handia aurrezteko balio dezake. Irakurri Gabonetako erosketak egiteko zazpi aholku (Osteguna, 2012ko abenduaren 06a) Adelantar las compras, guardar los tiques y comparar precios, tanto en tiendas físicas como en Internet, son normas básicas a la hora de adquirir los regalos navideños Irakurri Bigarren eskuko erosketak. Itzuli egin daitezke? (Asteartea, 2012ko abenduaren 04a) Si los artículos de segunda mano tienen desperfectos, el consumidor puede cambiarlos o pedir que le reintegren el dinero Irakurri Zer da burofax bat? (Larunbata, 2012ko azaroaren 03a) Burofaxak dokumentu baten edukia, bidalketa-data, bidaltzailea eta hartzailea egiaztatzen ditu. Irakurri Nola atera berankorren zerrenda batetik (Larunbata, 2012ko urriaren 20a) Berankorren zerrenda batetik ateratzeko ez da beti nahikoa zorra ordaindu nahi izatea, baizik eta modu egokian formalizatu beharreko prozesu farragoso bati jarraitu behar zaio Irakurri Mugaz haraindiko erosketetan erreklamazioak egitea (Ostirala, 2012ko urriaren 12a) Europako enpresa baten aurka erreklamatzeko, kexa aurkeztu behar da Kontsumitzailearen Europako Zentroan, Espainian, eta Kontsumitzailea Babesteko Nazioarteko Sarean, Erkidegoz kanpokoa bada. Irakurri Bizikleta-aseguruak (Osteguna, 2012ko urriaren 04a) Bizikleten aseguruek, beste zerbitzu batzuen artean, bidaiako laguntza, istripu baten ondoren gidaria erreskatatzea, ibilgailua etxera bidaltzea, lapurreta eta hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen dituzte Irakurri Aseguru bat nola eta noiz baliogabetu (Osteguna, 2012ko irailaren 27a) Aseguru bat baliogabetzeak 300 eta 1.000 euro artean aurreztea ekar dezake urtean, eta hurrengo ordainketaren mugaegunean gutxienez bi hilabete lehenago egin behar da Irakurri Produktu bat enkargatu nuen iraila baino lehen, zer BEZ ordainduko dut? (Asteartea, 2012ko abuztuaren 28a) Kasu askotan ezingo da BEZaren igoera zozketatu, ezta kontsumoa abuztuan egiten bada ere. Irakurri Eskolara itzuli, aurrezkia ezarri (Astelehena, 2012ko abuztuaren 27a) Eskolarako itzuliaren erosketa aurreratzea funtsezkoa izango da aurten BEZaren igoera saihesteko. Igoera hori irailaren 1ean sartuko da indarrean. Irakurri
"2019-11-14T03:27:55"
https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/sociedad-consumo-eu?page=13
[ -1 ]
Energia berriztagarriak Camp de Turiaen Energia berriztagarriak en Camp de Turia Beirategiak Ostatua Publizitatea Diseinu grafikoa Animaliak babesteko elkarteak Albaitari-klinikak Garraioak Cateringa Energia berriztagarriak Bulegoko materiala Ikastetxeak Logopedak Enbalatzea Txakurren heziketa Gourmet Lorezaintza Taberna eta kafetegiak Bizikletak Tapizeriak Jatetxeak Bidaia-agentziak Dantzalekuak eta pubak
"2019-10-22T08:49:52"
https://campdeturia.portaldetuciudad.com/eu-es/energia-berriztagarriak/campdeturia-001_5_9.html
[ -1 ]
Penascal Sociedad Cooperativa: Nuestra escuela Tolosako Peñascal Kooperatiba Irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundea da Peñascal Kooperatiba, 1986az geroztik onura publikotzat aitortua. Hainbat arrazoi pertsonal, akademiko edo sozialengatik gizartean bazterturik edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea du helburu. Horretarako, haien prestakuntza eta kalifikazio profesionala, lan aktibazioa eta enpleguaren sorrera lantzen dituzte, elkartasunezko eta herritartasunezko jarrerak eta balioak sustatuz eta motibazioa aurkitzen lagunduz, pertsonak gizarteko protagonista aktiboak izan daitezen. Horrez gain, DBHko titulua bukatu ezinean daudenentzako Tolosaldean aurkitzen den irtenbide bakarra ere bada. «Ikasi lanean» esamoldea erabiltzen dute lema moduan. Metodo pedagogiko berritzailea garatzen dute, praktiketan oinarritutakoa, eta beraientzat ezinbestekoa da familiekin harreman zuzena eta etengabea izatea. Benetako tailerretan eta guneetan ikasten dute, klase praktikoei garrantzi berezia emanez. Metal artolan esaterako, galdaragintza lantzen da, benetako lanak burutuz. Eta sukaldaritzan berriz, Leaburuko Ostatu jatetxean jorratzen da praktikaldia, eguneko menuarekin. Oinarrizko maila eskaintzen da Peñascal-en eta bi ikasketa lerro dituzte: Elementu metalikoen fabrikazioa eta, sukaldaritza eta jatetxe-arloak. Prestakuntzaren arloko jarduerak izateaz gain, enpleguarekin konprometituta dago Peñascal; bitartekari lanak egiten dituzte enplegu zerbitzuekin eta enpresekin, eta gizarteratze enpresak sortu eta kudeatzen dituzte. www.grupopenascal.com
"2020-05-31T15:24:13"
http://www.xn--peascaltolosa-jkb.com/gure-ikastetxea/
[ -1 ]
Si vis pacem, para bellum | alter eta ego Posted by alteretaego ⋅ 2014/01/07 ⋅ Utzi iruzkina Argazkia: Egia biribila Neurria: 1854×2250 px (4:5) Sortze data: 2013/12/25 Esposizio denbora: 30″ Informazioaren gizartean bizi garen garaiotan, eta paradoxa bat dirudien arren, nahikoa da pendrive bat inoiz bizitzeko gai izango ez garen bider hamar bizi bertan gordetzeko. Oso bestelakoak iruditzen zaizkigu orain Kepler-ek camera obscura delakoaren funtzionamendua azaldu zizkiguneko sasoiak. Orduan, benetako injinerutza zen beharrezkoa kutxa ilun bati zulotxo bat egin eta, esposizio luzeak tarteko, errealitatearen isla bat harrapatzeko. Horrexegatik harritzen gaitu horrenbeste, orain, esperimentu hori egiteko nahikoa asti hartu duen artistak bueltatzen digun irudiak. Internet edo kamera digitalak tarteko, berehalakotasuna da bilatzen duguna. Dagoena kolpez atzeman nahi dugu; dagoenarekin zerbait eraikitzeko beharrezkoa den denbora garestiegia iruditzen zaigu, nonbait. Eta hori, bizitzako bestelako arloetara estrapolatuz ere, antzerakoa da bilatzen ari garen emaitza. Garai bateko gizakiak, zegoenarekin moldatzeko xedearekin, aurre egiten zion bizitzari eskura zituen tresnez baliatuz. Gaur egun, tresnak dira bilatzen ari garenaren arabera moldatzen ditugunak. Zenbait zentzutan, gertatzear dena aurrez kontrolatu nahia da galtzen gaituena. Urte berria estreinatzen gabiltzan egun hauek dira horren adibide. Mundu guztia dabil hasi berri dugun 2014ari gauzak eskatu eta eskatu, Olentzeroren zain dagoen ume baten pare. Nik, bada, ez diot ezer eskatu nahi 2014ari: nahiago dut 2014a eraikitzeko lanari ekin. Hortaz, ez diot urte berriari ezer eskatuko. Ez dut merkatuen edo ekonomiaren susperraldirik eskatuko, ez dut langabetuentzat lanik eskatuko, ez dut mundu guztiko umeentzat egunean hiru janari izateko aukerarik eskatuko, ez dut liskarretan dabiltzan herrialdeentzat bakerik eskatuko… Ez dut euskararen normalizaziorik eskatuko, ez dut errugabeentzat justiziarik eskatuko, ez dut errudunentzat justiziarik eskatuko, ez dut eskubiderik duinenen urraketak epaituak izan daitezen eskatuko… Ez dut Antonio Flores zenaren No dudaría kantuaren erritmora grabatutako ETAren armagabetzearen inguruko lipdub tankerako adierazpenik eskatuko, ez dut datorren larunbatean Bilbo elkartasunaren aldeko itsaso bat bihur dadin eskatuko, ez dut presoen aldetik pausu gehiago eman daitezen eskatuko, ez dut biktimen kolektiboek euren diskurtsoaren tonua zenbait dezibeliotan jaitsi dezaten eskatuko, ez diet alderdi politikoei erantzukizunez joka dezaten eskatuko… Ez dut etxeko suaren beroa piztuta manten dadin eskatuko, ez dut lanean eskatuta dudan lekualdatzea gauza dadin eskatuko, ez dut gaixo dauden senide edo lagunak senda daitezen eskatuko, ez dut primitibarik tokatzerik eskatuko, ez dut hipoteka likidatuta geratu dela jakinaraziko didan banketxeko zuzendariaren deirik eskatuko, ez dut La Voz telebistako parrilatik eror dadin eskatuko… Ezer eskatu ordez, desafioa botako diot 2014ari: jar ditzala nire bidean nahi duen adina oztopo, eta gera dadila zain, eurotako bakoitza nola gainditzen dudan begira, hala nahi badu… edo horretarako adina potro (edo obario) badu! « Esan gabe geratu direnak (eta III) Kritik(o)aren kritika »
"2018-08-20T21:55:26"
https://alteretaego.wordpress.com/2014/01/07/si-vis-pacem-para-bellum/
[ -1 ]
Odol-zirkulazioko arazoak arrazoi askorengatik sor daitezke: E bitamina falta, sodio gehiegi, potasio gutxiegi, janari azido gehiegi, zuntz gutxi jateagatik, kolesterol altua, deshidratazioa, … Flabonoideak odol-zirkulazioa hobetzen dute, kapilareetako permeabilitatea mantentzen dute eta antihemorragikoak, antibarikosoak eta antiflebitikoak dira. Zirkulazioarekin loturarik handiena duen flabonoidea errutina da eta errutina presente dago polenean. Polenaren efektu kardio-baskularraren arrazoia da dituen hainbat osagaien arteko konbinazioa: flabonoideak, magnesioa, selenioa, potasioa, E bitamina edo sodio gutxi izatea. B6 eta B9 bitamina asko du polenak zeintzuek hemozisteina plasmatikoa metionina bihurtzen laguntzen duten eta ondorioz arteriosklerosia gutxitu egiten da. a) Hipertentsioa pixka bat erregulatzen du polenak, baina ez du eragin oso nabarmenik. Laguntza bat da, kontraindikaziorik gabea. Hipotentsore arin bat dela esan daiteke. b) Odol-hodien hauskortasuna asko hobetzen du, flabonoideekin mintza egonkortzen die eta. Arteriosklerositik babesten du. Daukan errutina edo P bitamina kopuruagatik, kapilarrak, benak eta arteriak sendotu eta zabaldu egiten ditu eta, horregatik, arterien gogortze-prozesua berandutu egiten du eta baita hobetze-prozesua hasi ere. Oso gomendagarria da polena hartzea 40 urtetik aurrera, adin horretan hasten delako sistema kardiobaskularra era nabarmenagoan hondatzen. c) Polenak kolesterolemia gutxitzen du eta LDL kolesterolaren (“kolesterol txarra”) eraginez arterietako hormetako inflamazio endoteliala gutxitzen du polenak, ateroma-plakaren (arterien butxaketa sortzen duena) sorkuntza ekidinez. d) Polenak eragin antioxidantea du eta gorputzean erradikal askeen sintesia gutxitzen du eta, ondorioz, arteriosklerosiarekin loturiko gaixotasunetatik babesten gaitu. e) Errutina (flabonoidea, polenaren pigmentu bat) bihotzaren inguruko odol-koaguloen garapena prebenitzen du. f) Selenioan elikagairik aberatsena polena da, % 517 du EEAn (Eguneko Ekarpen Aholkatua). Selenioari aitortzen zaio bere eragina minbizi, gaixotasun kardio-baskularrak eta gaixotasun inflamatorioak (Prostatitisa, besteen artean) prebenitzeko. Polenak aktuatzen du selenioaren kofaktore bezala glutation-peroxidasa entzimaren aurrean, zeinak zelulen zahartze bizkorraren kontra eragiten duen erradikal askeak eta ur oxigenatua eliminatuz. Sinergia bat dago selenioaren aktibitate antioxidatzailea eta E, A eta C bitaminen artean.
"2018-12-19T04:31:24"
http://erleak.net/erle-produktuak/polena/polena-eta-osasuna/zirkulazioa
[ -1 ]
Ander Méndez - Hola Platera - Getxo Elika | Alimentación Saludable Prev Ainhoa Prat – Mikrobiotan espezializatutako elikadura28 June 2019Next Fátima Líbano – Hasteko07 September 2019 Jardunbide egokia Berrikuntza Harremana https://platohola.com/ Kausadun errebeldea 24 urte bete berri ditu, eta mundua aldatu nahi du: “Etorkizuneko elikadura iraunkorra izango da edo ez da izango” Ander motibatzen du mundua modu positiboan aldatuko duen mugimendu orokor batekoa izateak, goizero jaiki eta egin daitekeela sentitzeak, aldatzeko eta berritzeko asko dagoela pentsatzeak, eta horretarako funtsezko sektoreetariko bat elikadura da. urtean, munduko biztanleria bikoiztuko dugu, eta datozen bost urtetan elikadura-eredu iraunkorrak eta osasungarriak aurkitu behar dira. Etorkizuna horretan doakigu, eta pertsonak gero eta kontzienteagoak gara. Duela urte pare bat osasungarria eta iraunkorra zena etiketan zegoen, eta orain produktuan bertan egotea eskatzen da. Anderri ez dio balio epe luzerako asmoen aitorpenak; izan ere, aldaketak erabatekoa izan behar du, eta, era horretan, modu disruptiboan berritzea du helburu. Egia da duela bi urtetik hona industria mugitzen ari dela, baina oso motel ari da, motelegi. Nola sortu zen Hola platera? urtean, EHUko Ingeniarien Eskolak proposamen bat eskatu zien ikerketa-proiektu bat garatzeko, eta doitasun motorren edo makineriaren gainean egin ordez, elikadura osasungarria izaten lagun zezaketen teknologia berrien alde egin zuten. Lehenik eta behin, dieta ezin hobea bilatu zuten; horrela, ikertzen, arakatzen, dietista eta nutrizionistekin hitz egiten ibili ziren eta, azkenean aurkitu egin zuten. 2 hilabeteko denboraldian, 20 pertsona jarri zituzten dieta hori egiten, eta emaitzak oso pozgarriak izan ziren. Dieta jarraitutako pertsonak oso pozik zeuden, pisua jaitsi eta bikain aurkitzen baitziren. Arrakasta izan zuen. Handik hilabete batera, dietarekin nola zebiltzan galdetu zieten: inork ez zuen jarraitzen eta betiko ohituretara itzulita zeuden, baina zergatik? Arrazoia oso sinplea zen: jateak zoriontsu egiten zituen, eta ezin zioten jateak ematen duen plazerrari uko egin. Beraz, beste irtenbide bat bilatu behar zen. Prototipo askoren ondoren, erantzuna itsaso azpian aurkitu zuten, zehazki itsas belakietan; hain zuzen ere, geldirik egoten dira itsasoko uretan disolbaturiko partikula organiko txikiak haien poroetan jartzeko zain, eta, horrela, elikagaia iragazki-mekanismoaren bitartez hautatzen dute: “Geldirik egoten dira eta ura eta oxigenoa poroetan eta haien egiturako kanaletan barrena iragaziaz elikatzen dira”. Hortik aurrera, materialak eta diseinuak esperimentatu zituzten, jateko gure ohiko modua aztertzearekin batera. Modu horretan, plater bat sortu eta patentatu zuten; platerak 1.000 zulo txiki baino gehiago ditu Japoniako kulturako kamon patroietan inspiratzen direnak platerako koipeak eta olioak hartzeko. “Kamonak siluetek osatutako intsignia monokromatikoak dira, eta horien proportzioek Japoniako diseinuaren funtsa irudikatzen dute”. Horrela, jateko gure modura egokitu behar izan zuten: “Janaria plateraren kanpoko ertzetara eraman ohi dugu; hori dela-eta, zulorik sakonenak zona horretan daude, eta, horren forma, materialak eta egitura medio, lipido gehiago hartzeko gai dira. “Ez aldatu zure janaria, zure platera baizik” goiburuarekin Hola Platera diseinatu eta komertzializatu dute, platereko lipidoen %30era bitarte hartzera iritsi daitekeena. Plater argi hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan diseinatu dute; bertan, Hola Sistema ikertu, garatu eta patentatu dute sortzaileek. Baina Anderrek ezin du imajinatu nola izango den elikaduraren mundua hemendik 10 urtera. Haren ustez, Big Data, Adimen Artifiziala (AA) eta blokchain-a (enkriptatzea) erabakigarriak izango dira kontsumo-eredu berrietan, baina horren barruan elikadura gero eta osasungarriagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa izango da, elikadura kontzienteagoa. Funtsean, Ander ameslaria da, utopia bilatzen baitu, kausadun errebeldea dela esan daiteke. Berez ikusbera izanik, bidaiatzea du gustuko, baina ez edonola, baizik eta ezagutzeko, pertsonei erreparatzeko, nola elkarreragiten duten, zer erosten duten, nola egiten duten, e.a. ikusteko bidea bezala. Anderrek aitortzen du gai dela supermerkatu batean orduak igarotzeko eta begira egoteko. Begiratu debekatutako sarrailaren zulotik, gauzak egiteko modu berriak erakusten dizkizun erdi irekitako atetik, beste prozesuetan nola aplika daitekeen aurkitzeko, azken finean berritzeko. Hori egiten du baita hainbeste gustatzen zaion kirolean ere. Kalistenia praktikatzen du; hau da, kirola praktikatzeko modua, gimnasioa mundua izanik. Zeren mundua Ander bezalako pertsonena da, ametsen aurretik joateko gai direnena.
"2020-05-30T21:11:28"
https://www.getxoelika.eus/eu/ander-mendez-hola-platera/
[ -1 ]
Deustuko Hizkuntza Eskoleak 50 urte egin ditu - Bizkaie! - Uriola.eus Bizkaie! 2020-02-03 14:38 Hezkuntza Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Deustuko Hizkuntza Eskolea omendu dau, milaka personari hizkuntzak erakusten egin dauen ibilbide profesional luzeagaitik. 82 irakaslek, lanean nahiz erretiratuta dagozanek jaso dabe omenaldi hunkigarria. Deustuko Hizkuntza Eskolea 1969ko irailaren 30ean sortu zan, alemana, frantsesa eta ingelesa erakutsi, zabaldu eta sustatzeko helburuagaz. Gerora, gainerako hizkuntzak sartu ziran, orain dagozan zortziak egon arte: euskerea, gaztelania atzerriko hizkuntzea, errusierea, italierea eta, azkenik, portugesa. Bilboko Udalak Deustuko Hizkuntza Eskola omendu dau, haren 50. urteurrena dan honetan. Ekitaldian, erakunde honek milaka personari hizkuntzak erakusten egin dauen ibilbide profesional aberatsa azpimarratu nahi izan dau Udalak, eta Bilbon erreferentziazko erakundea dala adierazo. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur harrera egin deutse Arabiar Aretoan Deustuko Hizkuntza Eskolako 82 irakasleri, irakaskuntzako ibilbide profesional luzean egin daben lan handia eskertzeko. Irakasleek egiten daben esfortzu garrantzitsua balorau gura izan da, eta milaka personari hizkuntzak erakusten egindako lan sakona saritu. Deustuko Hizkuntza Eskoleak 1969ko irailaren 30ean edegi zituan ateak lehenengo aldiz. Ordutik hona, etenbarik jardun dau hizkuntzak erakusten. Erakunde honek beti emon deutse lehentasuna hizkuntzen erabilereari eta ahozko transmisinoari. Hasiera-hasieratik, alemana, frantsesa eta ingelesa izan ziran erakutitako lehenengo hizkuntzak. Aurrerago, gainerako hizkuntzak sartu ziran, orain dagozan zortziak egon arte: euskerea, gaztelania atzerriko hizkuntzea, errusierea, italierea eta, azkenik, portugesa.
"2020-08-10T22:39:45"
https://uriola.eus/komunitatea/bizkaie/1580737231812-deustuko-hizkuntza-eskoleak-50-urte-egin-ditu
[ -1 ]
Kontziliazioaren alde ehun proposamen GipuzkoanHirukide | Hirukide Kontziliazioaren alde ehun proposamen Gipuzkoan Albisteak | 08 March 2017 EL DIARIO VASCO. 120 gipuzkoarren artean berdintasunari eta erantzukidetasunari buruz egindako eztabaidaren ondorioak hil batzuen buruan aurkeztuko den foru-planean jasoko dira. Atzokoa ezohikoa izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ehun herritar baino gehiago foro batean bildu ziren kafea hartzeko eta, bitartean, gai bakarraren gainean hitz egiteko: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta erantzukidetasuna. http://hirukide.com/eu/cien-propuestas-por-la-conciliacion-en-gipuzkoa/http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/foto-arrate2.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/foto-arrate2-300x300.jpg2017-03-08T14:58:34+00:00HirukideAlbisteakEL DIARIO VASCO. 120 gipuzkoarren artean berdintasunari eta erantzukidetasunari buruz egindako eztabaidaren ondorioak hil batzuen buruan aurkeztuko den foru-planean jasoko dira. Atzokoa ezohikoa izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ehun herritar baino gehiago foro batean bildu ziren kafea hartzeko eta, bitartean, gai bakarraren gainean hitz egiteko: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna...Hirukide
"2017-04-30T05:13:04"
http://hirukide.com/eu/cien-propuestas-por-la-conciliacion-en-gipuzkoa/
[ -1 ]
Aeronautika - Wikipedia, entziklopedia askea. Atlantis espazio anezka, anezkak garraiatzeko hegazkinean. Aeronautika (antzinako grezieratik: ὰήρ, āēr, «aire» eta ναυτική, nautikē, «nabigazio»; hau da, «aireko nabigazioa») airean hegan egiteko gai diren makinen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa lantzen dituen zientzia edo artea da. Hegazkinak eta suziriak atmosferan barrena jardun dezaten erabiltzen diren teknikak ere hartzen ditu bere barnean. Hasiera batean, aeronautika terminoak hegazkin bat gidatzeari bakarrik egiten zion erreferentzia, baina geroztik hegazkinen inguruko beste gai batzuk ere hartu ditu bere barnean, hala nola: teknologia, negozioak, eta abar. Batzuetan abiazio terminoa erabiltzen da aeronautika hitzaren sinonimo gisa. Hala ere, aeronautikak bere barnean hartzen ditu airea baino arinagoak diren gasekin jarduten duen ibilgailuak —hala nola baloi gidatuak— eta balistikan oinarritutako ibilgailuak ere; eta abiazioak, ordea, ez. Zientzia aeronautikoaren atal garrantzitsu bat da aerodinamika: dinamikaren adar bat, airearen mugimendua eta horrek mugitzen diren objektuekin —adibidez, hegazkin batekin— topo egitean duen portaera aztertzen dituena. 1.1 Lehen ideiak 1.2 Cayley eta aeronautika modernoaren sorrera 1.3 XIX. mendea 2.1 Abiazioa 2.2 Zientzia aeronautikoa 2.3 Ingeniaritza aeronautikoa 2.3.1 Aerodinamika 2.4 Suziriak Lehen ideiak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Leonardo da Vinciren makina hegalarien diseinuak, 1490 ingurukoak. Antzinatik, hegan egiteko saiakera asko egin dira aeronautikaren benetako ezagutzarik gabe. Hegalen antzeko tramankuluak eraiki eta dorre altuetatik salto eginez frogatzen ziren emaitzak. Elbarritu eta hildako ugari izan ziren saiakera horien ondorio. Ikerlari jakintsuagoek, ulermen arrazionalago baten bila, txorien hegaldia ikertu zuten. Adibide goiztiarrak Egiptoko testu zaharretan aurki daitezke. Gerora, zientzialari Islamikoek ere antzeko ikerketak egin zituzten. Aeronautika garaikidearen sortzaileek, Leonardo da Vinci-k Errenazimenduan eta Cayley-k 1799. urtean, txorien hegaldiaren behaketaren bidez ekin zieten beren ikerketei. Uste da Antzinako Txinan bazituztela gizakiak garraiatzeko ahalmena zuten kometak. Hala deskribatu zituen 1282. urtean txinatar teknikak Marco Polo esploratzaileak. Aire beroko globoak, linternak eta hegal birakarizko jostailuak ere txinatarrek eraiki zituzten. Roger Bacon izan zen lehen Europarretako bat hegan egiteari buruzko argudio zientifikoak ematen, eta airea baino arinagoak diren baloiak eta hego eragiledun ornitopteroak maneiatzeko funtsak deskribatu zituen. XV. mende bukaeran, Leonardo da Vinci-ren txorien hegaldiaren azterketaren ondotik, haren lehen makina hegalarien diseinuak etorri ziren. Nahiz eta diseinu haiek arrazionalak izan, ez zuten zientzia zehatzik oinarritzat, eta diseinu askok arazo ugari dituzte. Gutxienez, objektu batek aireari jartzen dion erresistentzia aireak objektuari ezartzen dionaren adinakoa dela ulertu zuen (Newton-ek ez zuen bere mozioaren hirugarren legea 1687. urtera arte argitaratu). Bere ikerketek argi utzi zuten giza indar hutsa ez zela gai hegaldi jarrai bat lortzeko, eta bere geroagoko diseinuek indar-iturri mekanikoren bat hartzen zuten kontuan, hala nola, malguki bat. Italiarraren lana galdu egin zen haren heriotzaren ondoren, eta ez zen lan horren berri izan George Cayley-k jarraipena eman zion arte. Cayley eta aeronautika modernoaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea] Sir George Cayley (1773-1857) aeronautika modernoaren sortzaile kontsideratzen da. 1846-ean, "hegazkinaren aita" ezizenarekin egin zen ezaguna. Bera izan zen lan bat argitaratzen zuen lehen benetako aire-zientzia ikerlaria. Bertan, lehen aldiz, hegaldiaren atzean dauden indar eta funtsak barneratu ziren. 1809. urtean "On Aerial Navigation" izeneko lanaren argitarapenari ekin zion, non arazoaren lehen adierazpen zientifikoa idatzi zuen. Bertan, arazoa gainazal bati emandako pisua aireak ezartzen zuen erresistentzia indarra erabiliz altxatzea zela adierazi zuen. Era berean, hegazkin batean eragiten duten lau indar bektoreak identifikatu zituen: bultzada, igoera, arrastea eta pisua eta egonkortasuna eta kontrola bereizi zituen bere diseinuetan. Berak garatu zuen hegazkin garaikideen diseinua, gainazal horizontal eta bertikalak dituen isats egonkortzaile batekin. Cayley-k beso birakorreko proba-polipastoaren erabilera aurkeztu zuen hegaldien aerodinamika ikertzeko, eta gainazal kurbatuko hegalek, gainazal laukoekin alderatuta, zituzten abantailak ezagutzeko erabili zituen. Metodo honen bidez, dihedralaren, errefortzu diagonalen eta arraste erredukzioaren garrantzia ikusi ziren eta ornitopteroen eta paraxuteen ulermen eta diseinuan lagundu zuen. Beste asmakizun garrantzitsu bat erradiodun gurpila izan zen, lur-hartze sistemarentzako gurpil sendo eta arin bat garatzeko asmoz diseinatu zuena. XIX. mendean zehar Cayley-ren ideiak findu, frogatu eta garatu ziren. Lan honetan ibili ziren ikerlarien artean, aipatzekoak dira Otto Lilienthal eta Horatio Phillips. Eurofighter Typhoon eiza-hegazkina. Aeronautika hiru adar nagusitan banatu daiteke: Abiazioa, Zientzia aeronautikoa eta Ingeniaritza aeronautikoa. Abiazioa aeronautikaren praktika edo artea da. Historikoki abiazio terminoa airea baino astunagoak diren objektu hegalarientzat gordetzen zen, baina, gaur egun, baloi aerostatiko eta gidatuentzat ere hartzen ditu bere baitan. Antonov An-225 Mriya, inoiz eraikitako hegazkinik handiena. Zientzia aeronautikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Zientzia aeronautikoak abiazioaren eta aeronautikaren teoria praktikoa biltzen ditu, hauetan jarduteko modua, nabigazioa, aire-segurtasuna eta giza-faktoreak barne. Hegazkin gidari izan nahi dutenek zientzia aeronautikoan titulu bat lortzeko ikasi ohi dute. Ingeniaritza aeronautikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Ingeniaritza aeronautikoak hegaz egiteko gai diren makinen diseinua eta fabrikazioa barneratzen ditu, nola ematen zaien ibiltzeko indarra, nola erabiltzen diren eta segurtasunez nola gidatzen diren barne. Ingeniaritza aeronautikoaren atal nagusienetarikoa aerodinamika da, airean zehar ibiltzearen zientzia. Espazioan zeharreko hegaldien ugaritzearekin batera, gaur egun, aeronautika eta astronautika sarritan bateratu egiten dira ingeniaritza aeroespazial izenpean. Aerodinamika[aldatu | aldatu iturburu kodea] Aerodinamikaren zientzia airearen mugimendua eta mugimenduan dauden objektuekin duen interakzioa aztertzen du, hala nola, hegazkinekin. Aerodinamikaren ikerketa hiru atal nagusietan banatzen da: Fluxu konprimaezina, airea soilki objektuak saihesteko mugitzen denean gertatzen da, orokorrean soinuaren abiadura baino txikiagoa denean. Fluxu konprimagarria, airea konprimatzen den lekuetan talka-uhinak daudenean agertzen da, orokorrena soinuaren abiadura baino handiagoa denean. Fluxu transonikoa soinuaren abiadureraren inguruan gertatzen da, non aire fluxuaren abiadura puntu batean soinuaren abiaduraren azpikoa eta beste batean gainekoa izan daiteke. Suziriak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Apollo 15 Saturn V suziriaren jaurtiketa: T-30, T+40 tartean. Suziria edozein misil, espazio-ontzi, hegazkin edo beste edozein ibilgailu da, zein bultzada motor-suziri batetik lortzen duen. Suziri guztietan, bultzada hau ibilgailuak erabileraren aurretik daraman erregaiarekin lortzen da. Suziri motorrak akzio-erreakzio printzipioarekin egiten dute lan. Erregaiaren erreketa beste norabidean zuzenduz motor hauek suziriei bultza egiten diete. Suzirien erabilera militarra eta dibertimendurako XIII. mendekoa da gutxienez, Txinan. XX. mendera arte, ordea, ez ziren gertatu garrantzizko aurrerapenik arlo zientifiko, industrial edo interplanetarioan, non suziriak izan ziren Aro Espazialaren giltza teknologikoa eta gizakia ilargira iristea ahalbidetu zuten. Suzirien erabileren artean su artifizialak, armak, eserleku eiektagarriak, ibilgailu jaurtigarriak satelite artifizialentzat eta ibilgailu espazialak daude batik bat. Abiadura txikientzat eraginkorra ez den arren, oso arinak eta indartsuak dira, azelerazio oso altuak eta abiadura oso handiak lortzeko ahalmenarekin, zentzuzko eraginkortasun bat mantentzen dutelarik. Suziri kimikoak dira suziri mota arruntenak eta, orokorrean, suzirientzako erregaia erabiliz sortzen dute bultzada. Suziri kimikoek erraz askatu daitekeen energia kantitate handiak biltzeko gaitasuna dute, arriskutsua izan daitekeena. Hala ere, diseinu, proba, eraikuntza eta erabilera zainduek arrisku hauek murrizten dituzte. Aeronautika ingeniarien Espainiako eskola ofiziala. Ingalaterrako Espazio Erakundea Aeronatikako eta Astronautikako Purdue Unibertsitatea Aeronatikaren eta Astronautikaren Amerikako Institutua ESA,Europako Espazio Agentzia NASA AEBetako aeronautika- eta espazio-agentziaren orria Datuak: Q8421 AAT: 300138817 GEA: 256 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aeronautika&oldid=7455591"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 20 abendua 2019, 19:07.
"2020-06-05T23:14:01"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Aeronautika
[ -1 ]
Motete - Wikipedia, entziklopedia askea. Jean Moutonen Celeste beneficium motetea. Motetea Erdi Aroko eta Berpizkundeko musika polifoniko mota nagusia izan zen. Iraun zuen bostehun urteetan (1220-1570 inguru) hainbat aldi izan zituen eta horregatik zaila da definizio zehatz eta bakarra ematea, baina korurako idatzitzako musika lana da, musika tresnaz lagundu gabea eta latineko testu sakratuetan oinarritua. Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Motete&oldid=5902903"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 9 ekaina 2017, 08:58.
"2019-11-14T06:02:49"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Motete
[ -1 ]
Udako koktela — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Udako koktela
"2019-09-20T11:36:21"
https://eibar.org/blogak/orakulua/udako-koktela
[ -1 ]
Google Loon — Gaztezulo Google Loon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-loon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-loon/@@download/image/sarezulo-globoa_1421055313.jpg Testuak: Egoitz gonzalez @aldakur ‘Google’ eta ‘proiektu’ hitzak esaldi berean idatzita agertzen direnean... argi ibili! Internet munduko txoko guztietara eramatea du helburu Mountain View-ko erraldoiaren proiektu berriak. Googlen egoitza nagusian arbel batzuk dituzte. Arbel horietan enpresak garatu beharko lituzkeen proiektuetarako ideiak idazten dituzte langileek. Ideia horietatik abiatuta, Interneteko bilatzailearen zerbitzua ematetik, Gmail zerbitzua eskaintzera, sistema eragile propioa izatera edota kotxe autonomoak egitera pasa da Google. Google Loon izeneko proiektua ere arbel horretan idatzitako ‘erokeri’ interesgarri horietako bat da. Proiektuaren helburua zera da: Interneterako sarbiderik ez duten lekuetara sarea eramatea; hau da, isolatuta dauden herrietan, garatzeko bidean dauden herrialdeetan edota hondamendi bat jasan duten lurraldeetan, adibidez, Internetera sartzeko aukera izan dezaten bermatzea. Kasu honetan bitxia dena da Googlek aipatutako leku horietara Interneterako konexioa nola eraman nahi duen, izan ere, globo aerostatikoak baliatu nahi ditu. Globoak estratosferan kokatuko ditu, lurretik hogei kilometrotara, eta LTE teknologia erabilita, Internetera sarbidea eskainiko die 40 kilometroko diametroan daudenei. Proiektua 2013an abiatu zuten, eta momentuz egindako frogek emaitza onak eman dituzte. Facebooken erantzuna Google Loon ez da, ordea, helburu hori duen proiektu bakarra. Facebookeko buru Mark Zuckerbergek ere denbora darama mundu osora Internet zabaltzeko asmoa duela esanez. Horretarako, baina, ez ditu globoak erabiliko, droneak baizik. Dagoeneko diru asko inbertitu du droneak garatzen dituen enpresa bat erosten, eta NASAren kolaborazioa ere lotu du. Konexioa globoek egingo duten antzera ahalbidetuko dute droneek, baina badago, momentuz, ezberdintasun bat: droneek autonomia handiagoa izango dute estratosferan denbora gehiagoz egoteko. Diotenez, eguzkiaren energia baliatuz hilabeteak zein urteak igaro ahal izango dituzte droneek lurreratu gabe. Googlen globoek, aldiz, gehienez ere, 100 bat eguneko autonomia izango dute. Crowdfunding kanpaina baten bitartez lortu zuen arrakasta proiektu honek. Gure Smartphone-rako botoi sinple bat den arren, ehunka gauza egin daitezke horri esker. Barre egiteko hamaika arrazoi eta kuriositate topatuko dituzu. Argazki bat ateratzen dugunean, bere datuak gordetzen dira. Ateratako lekua, kamera mota... Datu horiek ezabatzeko web orrialdea.
"2018-10-22T14:05:46"
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-loon
[ -1 ]
Bienvenue Hirigintza Herriarteko THP Herriarteko Tokiko Hirigintza Plana 2015ko abenduaren 17ko erabakiaren arabera, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak bere Herriarteko Tokiko Hirigintza Planaren sortzea agintzen zuen eta elkar aditze baldintzak finkatzen zituen. Zein garapen nahi dugu ? Nun eraiki? Bihar, zein lurralde laborantzarendako ? Besteak beste galdera hauei arrapostu eman beharko die hTHPak. Bere rola funtsezkoa da. Lanketa honen bidez, Herri Elkargoak proiektu estrategiko bat ukan nahi du bere eremuarendako. hTHPak lurraldearen antolaketa eta garapena gidatuko ditu ondoko 10 urteendako eta ondorioz lurraren erabilpen baldintza orokorrak finkatuko. Erronkak garrantzizkoak dira: hirigintza eta lurralde antolaketa mailan, bizitegi, laborantza, ingurumen, garapen ekonomiko eta mugimendu mailan... Herritarrekin elkar aditze bilkurak Lurraldearen diagnostikoaren eta Antolamendu eta Garapen Iraunkorreko proiektuaren lehen elementuak aurkezteko, Hazparneko Lurraldeak elkar aditze bilkura publikoak antolatu ditu. Herri Elkargoko leku ezberdinetan iragan dira ahal bezainbat jendek parte har dezan : • Azaroaren 28an, 20:30tan, LEKORNEn, Hodi Aldean gelan; • Abenduaren 1an, 18:00tan, HAZPARNEn, Herri Elkargoko egoitzan, Francis Jammes karrikako 54an ; • Abenduaren 1an, 20:30an, BASTIDAn, Herriko Etxean. Bilkuretan aurkeztua izan den dokumentua HEMEN duzue. Oroitarazia da elkar aditze txosten bat eta adierazpen erregistro bat publikoaren esku utziak direla herri Elkargoko egoitzan eta kide diren 11 Herriko Etxeetan. 2015/09/29ko deliberoa 2015/12/17ko deliberoa Antolaketa eta garapen iraunkorreko proiektua (AGIP) (eus) AGIP-ri lotutako eztabaidak (fr) Beskoitzeko THP Bastidako THP Aiherrako THP Aiherrako BEE Hazparneko THP
"2018-06-20T22:41:37"
http://www.hazparnekolurraldea.com/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=145&Itemid=200&lang=eu
[ -1 ]
Urrezko Adarra - Wikipedia, entziklopedia askea. 41° 01′ 45″ N, 28° 57′ 40″ E / 41.029166666667°N,28.961111111111°E / 41.029166666667; 28.961111111111Koordenatuak: 41° 01′ 45″ N, 28° 57′ 40″ E / 41.029166666667°N,28.961111111111°E / 41.029166666667; 28.961111111111 Q1226625 Urrezko Adarra[1] (turkieraz: Haliç; grezieraz: Χρυσοκερας, Khrusokeras) Bosforo itsasartean amaitzen den itsasadarra da, Istanbulen. Historian garrantzi handia izan du, mendeetan zehar greziarren, erromatarren, bizantziarren eta otomandarren itsasontzien portua izan baita. Urrezko Adarraren itsasoratzearen eta Marmara itsasoaren artean penintsula bat eratzen da, Istanbul zaharraren sorrera lekua (antzinako Bizantzio eta Konstantinopolis). Euskarazko eta grezierazko izenak esanahi berdina dute; turkierazkoak ordea estuario esan nahi du. Urrezko Adarra 7,5 km luze da eta, puntu zabalenena 750m zabal. Sakonera handiena, Bosforora itsasoratzen den gunean, 35 metro da. Egun lau zubi ditu: Haliç zubia (Urrezko Adarreko zubia), Eski Galata zubia (Galata zubi zaharra), Atatürk (Unkapanı) zubia eta Galata zubia. Berez, Urrezko Adarra itsasoak bereganatutako historiaurreko estuario bat da. Bizantziar Inperioak bertan zituen ontziola nagusiak eta ertzak harresiz hornituak zeuden itsas-erasoetatik babesteko. Behiala, adarraren ahoan kate bat zegoen, Konstantinopolisetik Galata dorre zaharreraino (grezieraz Megàlos Pyrgos, "Dorre handia"), baimenik ez zuten ontzien sarrera eragozteko. Dorre hau Laugarren Gurutzadan suntsitu zuten, baina genovatarrek beste bat eraiki zuten ondoan, Galata dorre ezaguna (1348), behiala Christea Turris ("Kristoren dorrea") Katea hirutan hautsi edo saihestu zuten: X. mendean, Kieveko Rusak itsasontziak Bosforotik Urrezko Adarrera lehorretik eraman zituen, Galata atzealdetik. Bizantziarrek su grekoa erabiliz garaitu zituzten. 1204an, Laugarren Gurutzadan, veneziar ontziek katea hautsi zuten ahari-buru bat erabiliz. 1453an, Mehmet II.aren otomandarrek Kieveko Rusaren taktika berrerabili zuten hiria setiatzean: ontziak lehorretik eraman zituzten itsasadarrean uretaratzeko. 1502an, Leonardo da Vincik itsasadarra igarotzeko zubi baten marrazkia egin zuen, Bayezid II.a sultanarentzako. Zubiak 240 m luzeko hutsarte bakarra zuen, baina ez zen inoiz eraiki. Urrezko Adarraren ikuspegia Galata dorretik Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrezko Adarra "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Urrezko_Adarra&oldid=6632144"(e)tik eskuratuta Istanbulgo geografia Orriaren azken aldaketa: 14 otsaila 2019, 21:00.
"2019-09-21T01:39:57"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Urrezko_Adarra
[ -1 ]
IRAKURRI ZERTARAKO? ULERTZEKO. ULERMENEZKO IRAKURKETA GARATZEN. LMHko 2 eta 3. zikloa. | Ikastolen Elkartea IRAKURRI ZERTARAKO? ULERTZEKO. ULERMENEZKO IRAKURKETA GARATZEN. LMHko 2 eta 3. zikloa. Ikastaro zerrendara itzuli Izen emate data: Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Asteartea, 2016, Uztaila 12-raIraupena: 12 orduSaioak: Asteazkena, 2016, Iraila 28 - 09:30-tik 12:30-raAsteazkena, 2016, Azaroa 23 - 09:30-tik 12:30-raAsteazkena, 2017, Urtarrila 25 - 09:30-tik 12:30-raAsteazkena, 2017, Martxoa 22 - 09:30-tik 12:30-raOharrak: Kokapena: IKASTOLEN ETXEA Ikastaroaren formatua: MintegiaTokia: Euskal Herriko IkastolakHelburuak: Irakurle konpetenteak lortzea irakurketaren azpi gaitasunak landuz. Edukiak: Irakurketaren azpi gaitasunak, identifikatu, interpretatu, baloratu eta antolatu Irakurketa momentu ezberdinak, irakurri aurretik, bitartean eta ondoren. Metodologia: Teoria eta praktika uztartuko da testu tipologia desberdinak landuz. Txanelako azalpen testuak, testu narratiboak, etenak… Emaileak: Belen Baztarrika Juanes Nora Uribeetxeberria Iriarte Uxue Lazkano Maiza Hartzaile mota: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko irakasleakHartzaile kopuru minimoa: 10Hartzaile kopuru maximoa: 30Leku libreak: 2 leku libre daudePrezioa: Ikastaro zerrendara itzuli bilatzailea « » A A A O O L I 1 2EKI 4 EUSKARA ETA LITERATURA. DONOSTIA 2017/05/02 - 09:30-tik 14:30-ra 3EKI 4 FISIKA-KIMIKA. BILBO2017/05/03 - 09:30-tik 14:30-raIRUDIEN GARAPENA2017/05/03 - 09:30-tik 13:30-ra 4EKI 4 LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA. DONOSTIA2017/05/04 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA. BILBO2017/05/04 - 09:30-tik 14:30-ra 524.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK. MAIATZAK 5. ERALDAKETA GELAN ETA IKASTOLAN LAN JARDUNA.2017/05/05 - 09:15-tik 15:00-raHOCUS & LOTUS 1&2 2017/05/05 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 ENGLISH. DONOSTIA2017/05/05 - 09:30-tik 14:30-ra 624.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK. MAIATZAK 6. ERALDAKETA ESPAZIOETAN.2017/05/06 - 09:45-tik 14:00-ra 7 8EKI 4 FISIKA-KIMIKA. DONOSTIA2017/05/08 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 ENGLISH. BILBO2017/05/08 - 09:30-tik 14:30-ra 9IKASTOLETAKO ADMINISTRARIENTZAKO MINTEGIA 2017/05/09 - 09:30-tik 12:30-raEKI 4 EUSKARA ETA LITERATURA. BILBO2017/05/09 - 09:30-tik 14:30-ra 10STORY PROJECTS 22017/05/10 - 09:30-tik 14:30-raKUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA:PRAKTIKA ONEN TRUKAKETA (EFQM)2017/05/10 - 09:30-tik 13:30-raIKT DINAMIZATZAILEEN MINTEGIA. IKT ZERBITZUAK ETA IKAS-IRAKASKUNTZA ATALAK.2017/05/10 - 09:30-tik 13:30-ra 11EKI 4 LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA. BILBO2017/05/11 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA. DONOSTIA2017/05/11 - 09:30-tik 14:30-raPLASTIKA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA 2017/05/11 - 09:30-tik 13:30-ra 12LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIEN MINTEGIA2017/05/12 - 09:00-tik 11:30-raREADY FOR A STORY 1&2 OINARRIZKO PRESTAKUNTZA 2017/05/12 - 09:30-tik 14:30-raTHE EXPLORERS 22017/05/12 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 MATEMATIKA. BILBO2017/05/12 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 SOCIAL SCIENCES. DONOSTIA2017/05/12 - 09:30-tik 14:30-ra 13 14 15EKI 4 SOCIAL SCIENCES. BILBO2017/05/15 - 09:30-tik 14:30-ra 16 17STORY PROJECTS 1 2017/05/17 - 09:30-tik 14:30-raSTORY PROJECTS 22017/05/17 - 09:30-tik 14:30-raGOOGLE EARTH ETA SKETCHUP MAKE2017/05/17 - 09:30-tik 13:30-raARDURADUN PEDAGOGIKOEN MINTEGIA. APMIN - Etapen koordinazioa eta dinamizazioa - Maiatzak 172017/05/17 - 15:00-tik 17:30-ra 18FRANTSES ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA 2017/05/18 - 09:30-tik 13:30-ra 19ZUMIN: ZUZENDARI OROKORREN MINTEGIA 2017/05/19 - 09:30-tik 13:30-raTHE EXPLORERS 12017/05/19 - 09:30-tik 14:30-raEKI 4 MATEMATIKA. DONOSTIA2017/05/19 - 09:30-tik 14:30-ra 20 21 22 23 24 25ORIENTAZIOA ETA AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA2017/05/25 - 15:00-tik 17:00-ra 26 27 28 29KUDEAKETA AURRERATUA IBAIZABAL IKASTOLAN2017/05/29 - 16:00-tik 18:30-ra 30 31 Datozenak Asteartea, 2017, Maiatza 2 IRUDIEN GARAPENA 09:30am EKI 4 FISIKA-KIMIKA. BILBO 09:30am Osteguna, 2017, Maiatza 4 EKI 4 LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA. DONOSTIA 09:30am EKI 4 BIOLOGIA-GEOLOGIA. BILBO 09:30am gehiago PUBLIZITATEA
"2017-05-01T00:25:38"
http://www.ikastola.eus/prestakuntza/16499
[ -1 ]
Euskara: Herria eta hizkuntza - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus Euskara Pirinioen mendebaleko bazterrean hitz egiten da, Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan. Espainian, Euskadiko Autonomia Erkidegoan (hots, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan) eta Nafarroako Foru Komunitatean (batera, probintzia ere baden horretan) mintzatzen da, eskualdeen arabera hizkuntzaren zabalpenean diferentzia handiak daudela. Frantzian, bere aldetik, Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako antzinako probintzietan eta Zuberoaren ondoko Biarnoko haran batzuetan hitz egiten da. Zazpi probintzia edo herrialde horiei Euskal Herria deritze euskaraz. Azken datuen arabera, 900.000 pertsona inguru gai dira Euskal Herri osoan euskaraz mintzatzeko, ez maila berean, baina. Euskadin, adibidez, non gaztelaniarekin batera ofiziala baita, euskaraz dakitela diotenak gutxi gorabehera bizilagunen %37 dira, baina erabili ohi dutenak %18tik 20ra bitarte besterik ez, hots, autonomia erkidegoak gaur egun dituen 2.172.000 bizilagunetatik 400.000 edo 430.000 pertsona. Ipar Euskal Herrian euskarak ez du inolako onarpen administratiborik eta euskaldunak bizilagunen heren bat dira (70.000 pertsona inguru). Nafarroan bakarrik iparraldean da ofiziala eta bizilagunen hamarren batek hitz egiten du (65.000 bat pertsonak). Gaur egun, ia-ia ez dago euskaldun elebakarrik, gaztelaniaz edo frantsesez ez dakiten euskaldunak euskal herritarren %1 baino gutxiago dira eta. Euskara genetikoki isolaturiko hizkuntza bat da, alegia, ez da hizkuntza familia ezagun bateko kidea. Haren kasua ez da bakarra, ez eta, zer esanik ez, bereziki deigarria ere. Munduan ehun bat hizkuntza isolatu daude. Haien artean honako hauek aipatzekoak dira: ainua, Japoniaren iparraldean; burushaskia, Pakistanen; kusunda, Nepalen; zunia, Mexiko Berrian; nihali edo nahalia, Indian; sandawea, Tanzanian; kutenaia, Kanadan eta Estatu Batuetako Idaho eta Montana estatuetan, eta koreera. Sailkatzerik ez daukaten hizkuntzekin gertatu ohi den bezala, euskararen jatorriaz ere hipotesirik bitxienak garatu izan dira historian zehar. Euskaraz idatziriko lehen testu luzeak XVI. mendekoak dira. Lehenago, glosa laburrak agertu dira (X. mendekoak), kantu batzuetako pasarteak, iruzkinak, adierazpen solteak eta beste hizkuntza batzuetan idatziriko testuetan sarturiko hiztegiak. 1545ean, Beñat Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae argitaratu zuen, euskarazko lehen liburua. Urte batzuk geroago, 1571n, Joanes Leizarragak Testamentu Berriari egin zion euskarazko itzulpena kaleratu zuen. XVI. mendeko beste testu bat (1564-1567koa) berriki aurkitu da: Joan Perez Lazarragakoren narrazio eta olerkiak biltzen dituena, hain zuzen ere. Garai hartaz geroztik, euskarak, euskalki batean edo bestean, tradizio literario etengabea landu du. Azken aldian, hizkuntza literario edo estandarra (euskara batua) sortzeko prozesuagatik beragatik abiadura dorpea hartu du. Euskaltzaindiak 1968an ezarri zituen Euskara Batuaren oinarriak. Hizkuntza estandarizatua administrazioan, hezkuntza sisteman, hedabideetan eta, oro har, literaturan erabiltzen da gaur egun. Hizkuntzaren batasuna funtsezkoa da edozein tradiziotan kultura garatzeko eta giltzarri bat izan da euskara berreskuratzeko prozesuan. Datu bat aski izan daiteke hori frogatzeko: 1968an 41 liburu argitaratu ziren euskaraz eta 2010ean 2.023 (euskara eta gaztelaniazko liburu elebidunak barne). Azken eguneratzea: 2012/12/17
"2017-08-20T04:17:08"
http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/herria_hizkuntza/eu_7397/herria_hizkuntza.html
[ 260414 ]
Ecco Herren Rugged Track Outdoor Fitnessschuhe, Schwarz (Black 2001), 46 EU € 116,19 € 170.00 Etnies SCOUT Herren Skateboardschuhe, Schwarz (979/BLACK/WHITE/GUM), 37 EU(4 UK) € 42,89 € 75.00 Puma Unisex-Erwachsene Bmw MS Future Cat Sneaker, Blau (Team Blue-White), 37 EU Timberland Classic Boat FTM 2 Eye 25077 Herren Halbschuhe braun (Rootbeer Smooth), 44 EU
"2018-09-20T13:36:18"
https://alleschuheonline.com/herrenschuhe/schnuerschuhe-sportliche-schuhe/?pid=246634
[ -1 ]
igandea, 2020(e)ko urtarrilak 26; 10:06 2019(e)ko ekainak 21 Boletin de Prensa: Eguna: 1 Boletin de Prensa: Eguna: 2 Boletin de Prensa: Eguna: 3 Boletin de Prensa: Eguna: 4 Boletin de Prensa: Eguna: 5 Boletin de Prensa: Eguna: 6 Boletin de Prensa: Eguna: 7 Boletin de Prensa: Eguna: 8 Boletin de Prensa: Eguna: 9 Boletin de Prensa: Eguna: 10 Boletin de Prensa: Eguna: 11 Boletin de Prensa: Eguna: 12 Boletin de Prensa: Eguna: 13 Boletin de Prensa: Eguna: 14 Boletin de Prensa: Eguna: 15 Boletin de Prensa: Eguna: 16 Boletin de Prensa: Eguna: 17 Boletin de Prensa: Eguna: 18 Boletin de Prensa: Eguna: 19 Boletin de Prensa: Eguna: 20 Boletin de Prensa: Eguna: 21 Boletin de Prensa: Eguna: 22 Boletin de Prensa: Eguna: 23 Boletin de Prensa: Eguna: 24 Boletin de Prensa: Eguna: 25 Boletin de Prensa: Eguna: 26 Boletin de Prensa: Eguna: 27 Boletin de Prensa: Eguna: 28 Boletin de Prensa: Eguna: 29 Boletin de Prensa: Eguna: 30 eta jokabide-kodea : https://www.norbolsa.es/avisos/codigo_conducta_eu.pdf
"2020-01-26T09:06:44"
https://www.norbolsa.es/NASApp/norline/SesionServlet?PNBFMD=html&PNBFMT=html&PNBVEW=2&PNBIDI=eu&PNBNUM=2&PNBINS=9573&PNBSTR=OSTSFR00&PNBFEC=20190621&PNBPOR=pc1a&PNBMEN=3&PNBOPE=BPNRES00
[ -1 ]
COVID-19 BANDOA - Ayuntamiento del Valle de Erro / Erroibarko Udala COVID-19k eragindako osasun-krisia eta Nafarroako Foru Komunitatean gertatzen ari diren agerraldi ugariak direla eta, gogorarazten da guztiek dutela osasun-agintarien aholkuak eta horri buruz emandako foru-aginduak betetzeko erantzukizuna. – Aglomerazio-eremuak sahiestea – 1,5 metroko distantzia mantentzea – MASKARA NAHITAEZ ERABILTZEA bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai eta erabilera publikoko espazio itxietan ere, baldin eta beste pertsona batzuekin egon badaiteke. – Eskuak maiz garbitzea. – Establezimendu bakoitzean adierazitako edukiera errespetatzea. – Debekatuta dago gauez bizikidetza- eta aisia-ekintzak (botiloiak) egitea bide publikoan 02: 00etatik aitzina. – Ostalaritzari eta jatetxe-arloari dagokionez, taldeak gehienez 10 pertsonatara mugatzen dira mahai bakoitzeko edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideak izan ezik. – Tabernak, jatetxeak eta elkarte gastronomikoak 02: 00etan itxi beharko dira, beranduenez. Bando honen bidez erantzukizuna, zuhurtzia eta sen ona eskatzen dugu. Gure osasuna eta, are gehiago, gure eta gure ingurukoen bizitza arriskuan ez jartzeko eskaera bat da, batez ere adinekoena, haiek baitira Covid-19ren aurrean ahulenak. Erroibar, 2020ko uztailaren 27a. Erantzunak desaktibatuta daude COVID-19 BANDOA sarreran ← Maskaren erabilera derrigorrezkoa BANDOA – MEDIKUAREN ETXEA ALOKAIRUAN →
"2020-08-09T10:43:20"
http://www.erro.es/eu/bando-covid-19/?utm_source=rss&utm_medium=rss&utm_campaign=bando-covid-19
[ -1 ]
Sopelako Udala - Osoko bilkura azaroaren 28an Sopela. Bizkaia. 2018ekoekainaren21a Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura azaroaren 28an Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura azaroaren 28an izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute. 1.- 2017KO URRIAREN 26AN EGINDAKO OHIKO BILKURAREN AKTA ONESTEA, HALA BALEGOKIO:- 2.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. ELECTRICIDAD MARTÍN. 138/2017 ESPTEA 3.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. (azarokoak). 138/2017 ESPTEA 4.- PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA:- 5- BERRI EMATEA:- GAIA:- SEGIDAN AGERTZEN ALKATETZA DEKRETUAK:- (A).- Berri ematea.- Gaia: Udal Aurrekontua kreditu gehigarrien bidez aldatzeko espedientea, 13. zenbakiduna. 3275/2017 ESPTA. (2017-1614 DEKRETUA). (B).- Berri ematea.- Gaia: Udal Aurrekontua kreditu‑gaikuntzaren bidez aldatzeko espedientea, 14. zenbakiduna. 3408/2017 ESPTA. (2017-1665 DEKRETUA). (C).- Berri ematea.- Gaia: Udal Aurrekontua kreditu‑transferentzien bidez aldatzeko espedientea, 15. zenbakiduna, 3410/2017 ESPTA. (2017-1714 DEKRETUA). (D).- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeko azaroaren 5eko 1750-2017 Alkatetza Dekretua. (E).- Berri ematea.- Gaia: Udal Aurrekontua kreditu gehigarrien bidez aldatzeko espedientea, 16. zenbakiduna. 3553/2017 ESPTA. (2017-1758 DEKRETUA). (F).- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeko azaroaren 9ko 1781-2017 Alkatetza Dekretua (G).- Berri amtea.- Gaia: Udal Aurrekontua kreditu gehigarrien bidez aldatzeko. espedientea, 17. zenbakiduna. 3664/2017 ESPTA. (2017-1787 DEKRETUA). 6.- ERREGUAK, GALDERAK ETA MOZIO EZ‑ERABAKIGARRIAK:- Mozio ez‑erabakigarriak Mozio ez erabakigarria, Manuela Ruiz andreak aurkeztua (atxiki gabeko zinegotzia).- Gaia: Ogasun Ministerioak Madrilgo Udalaren kontuak interbenitu ostean, Udalarekiko elkartasuna adieraztea, toki‑autonomiaren alde eginez. (B).- Mozio ez‑erabakigarria, Manuela Ruiz andreak aurkeztua (atxiki gabeko zinegotzia).- Gaia: frankismoak eragindako biktimak erreparatzea. (C).- Mozio ez‑erabakigarria, Sopelako EHBilduk aurkeztua.- Gaia: Uribeko OSI‑ESIn kendutako anbulantzia berriro jartzea. (A).- Eskaria, Manuela Ruiz andreak aurkeztua (atxiki gabeko zinegotzia).- Gaia: adineko pertsonentzako parkeak. Berri gehiago: Udaletxea Aisia eta Kultura Sopela Aisia eta Kultura Hiritarren Segurtasuna Gizarte ekintza eta berdintasuna
"2018-06-21T04:29:40"
http://www.sopelaudala.org/index.php/eu/sopela-albisteak-kultura/2202-osoko-bilkura-azaroaren-28an
[ -1 ]
EPPK - Bitartekariak | BT Currently viewing the category: "BT" [Etxerat] Urteko Balantzea 2014 2014ko urtekaria (47 orr.): Dispertsioaren mapa. Dispertsioaren ondorioak. Bizi baldintzak. Espetxealdi luzeak. Bizi osokoa. Baldintzapekoak. Ikasteko eskubideen urraketak. Borrokak. Azpimarratzeko gertakariak. Espetxeetako gertaerak. 2014ko maiatza 2014ko maiatza ale honetan: maiatza balantzea; sakabanaketa; osasun eskubidea; salbuespen neurriak; espetxeetan; senide eta lagunak; askatasunak, leku aldaketak; espetxeratzeak; leku aldatzeak; hilabeteko gaia: Dispertsioaren beste aurpegi bat: Jeromi Beaskoetxearekin elgarrizketa; Etxerat; EPPK zerrendak (475), gaixotasun larriak dituzten presoen zerrenda. Maritxu Paulus eta Alfonso Zenon abokatuek EPPK-ren ekimenaren berri eman dute gaur goizean Bilbon. Frantzia eta Espainiako gobernuetatik jasotako erantzunak azaldu eta horien gaineko balorazioak egin dituzte. Hemen: Adierazpenak osorik EU-ES, Presoen eskaera orria, Jasotako erantzunak. Gaur, martxoaren 26a, Bitartekaritzak bilera egin du Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdi politikoen eta Bildu, EH Bildu eta Amaiurren aliantza instituzionalen ordezkariekin.
"2018-09-20T17:08:52"
http://www.eppk-bt.net/category/bt/
[ -1 ]
Tortura — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Tortura Leire Narbaiza 2009/03/29 18:25 Luzaroan nabil buruan idazten post hau. Gau batean ere, ohetik jaiki, ordenagailua isiotu, eta idaztea beste erremediorik ez ez nuen izan. Ez zen nahikoa izan, hala ere; berba eta tonu egokia ez baitzaizkit etortzen. Ea oraingoan. Melitón Manzanasek torturatutako baten alaba naiz. Umetatik ikusi izan dut torturak lagatzen dizkien marka fisiko eta moralak, torturak uzten dituen zauri psikologikoak eta osasun arazoak. Torturak betiko markatuta uzten duelako, betiko gaindituta. Ikusi dut osasun arazo txiki horrek zelan gogorarazten zion jasandakoa, marka fisikoak nola lotsarazten zuen. azkenean torturak lotsa sentimendu bat lagatzen duelako torturatuarengan, agoantatzen jakin ez zuelako, edo larregi agoantatu zuelako. Torturak hor jarraitzen du betiko. Torturak pertsona markatu egiten du, beste maila batera apaldu, despertsonalizatu egiten duelako torturatua. Hau guztiau ez dut jakin torturatuaren ahotik, inoiz ez baitzidan ezer kontatu. Beste batzuek esan dizkidate gauzatxo batzuk, eurek ere bere osotasunean ez zekizkitelako. Gero, behaketak eta hausnarketak beste guztia ezagutarazi didate. Ez dago kontakizunik, torturatuak lotsaz bizi duelako tortura sasoia, eta kontakizunak berriro biziarazten diolako jasandakoa. Tortura ez omen da gurean gertaten, ordea. Isabel Coixetek "Viaje al corazón de la tortura" izeneko dokumental bat errodatu zuen, torturatuen testigantzekin, ederto. Baina denak Sarajevon, Istanbulen, Indian...Gure Mendebalde polit eta garbian, ez, ez da gurean geratzen! Zer esanik ez, estatu europar demokartiko honetan. Berdin dio NBEk salatu izana. NBEk nahi duena esan dezake, ezta? Gainera, nortzuk dira Nazio Batuak? Patxi Lopezek esan zuen, justiziak inor kondenatzen ez duen bitartean ez dagoela torturatzen den frogarik; hortaz, torturarik ez da. Euskaldun guztion lehendakaria izango ei denak dio hori! Ai, ama! Guk, baina, beste alde batera begiratzen dugu, gurekin zerikusirik ez balu bezala. Nahiz eta Unai Romanoren argazkiari ikusi, edo Martxelo Otamendiren malko arteko kontakizuna entzun, Agurtzane Juanenaren "Esan gabe neukana" irakurri, edo gure tarteko horren orbanak ikusi. Guri ez zaigulako inoiz gertatuko, beste batzuen kontua delako, edo beste garai batekoa. Batzuei gertatzen zaie; guri ez, ostera (hori da pentsatu nahi duguna). Nola ez dugu, bada, horrela pentsatuko? Gau eta egun telebistan eta filmetan justifikatzen digutenean, teleberrietan isildu, eta nolabait gauza ona litzatekeela iradokitzen digutenean? Zer egin pederasta hiltzaile batekin? Torturatu, dena aitortu arte, jakina. Fikzioan, zenbat polizia eta militar heroi eta justu agertzen zaizkigu galdeketetan biolentzia motaren bat erabiltzen, akusatuak konfesa dezan? Eta gainera sinpatikoak egiten zaizkigu pantailan, gure bizitzaren parte direlako. Horrela gertatzen dira gero, inpunitate osoz, gertatzen direnak. Epailearen aurretik guztiz desfiguratuta pasatu, baina makillajearen errua izango da, komisarian ez dago-eta torturatzeko eskubiderik. Edo epaileak, agian, atxilotuaren betiko aurpegia dela pentsatzen du? Abu Grahib-eko irudiak ikusita, asaldatuta, estatubatuarrak kritikatuko ditugu. Baita Guantanamokoaz entzutean. Hala ere, urruneko gauza denez, eta gerran gertatu zenez, ahaztu egiten ditugu. Hor dago, baina, gure ate ondoan. Eta gu ez gaude libre. Hurrengo baten, goizeko lauretan gure etxeko atea ere bota baitezakete, eta trantze horretatik pasarazi gutako edonor. Eta ez da izango esneduna, ez horixe! Erraza litzateke, bada, honekin amaitzea. Errazena eta merkeena inkomunikazioarekin amaitzea litzateke. Baina holakorik egingo ez dutenez, kamerak grabatzen jartzea, kalean dauden moduan, 24 orduz grabatzen. Eta inkomunikazioa desagertzen ez den bitartean, dagoen protokoloa (gaztelaniaz baino ez dut aurkitu) zorrotz betetzea. Horrela inork gehiagok ez du idatzi beharko bere blogean torturaren gaineko beste post bat, aitaren sufrikarioa kontatuz. Inork ez du biktima baten kalbarioa salatuko. Eta tortura desagertu arte, ez da giro izango, ez hemen, ez inon. Hemen behean torturak jasandako batzuk Wislawa Szymborska 1996ko Nobel sariaren irabazlearen "Tortura" poema irakurtzen. Ostean, Trunboik idatzitako bertsoak berari egindako torturak kontatzen. Azpian, nahi izanez gero, lotura gehiago torturaren gaineko artikuluekin baita Xabier Makazagaren "Torturadores & cía" liburua pdf-n: Ahaztu? Iñoiz bez!_ Aittatzia nahi neuke torturiarena nire kasua eta beste askorena munduak jakin deixan Españiarena ahozko demokratak baino eztirena Hogetazazpi ziran martixan urtiak on egingo al desta barruak hustiak!!! beterano nintzala ustelak ustiak nahiko meritu zekan bizixai eustiak “Arregin hiltzailiak libre libre jazak bildurgarrixak dittuk hemengo gaupasak guri sartzen diharduk porru eta azak aurki probauko dittuk torturaren jasak « Bakarra hasi jatan hankazpixak jotzen aitorpenen bat hola ete zeban lortzen luzaro jardun arren kalluak jorratzen barri zaharrak bakarrik netsazen eskeintzen Gero ginasiuan kukumixo dantzan hankak luzatuz ondo kosakuen martxan txakur kuadrillia be begiratzen han zan ni alde egiteko, berriz, esperantzan Okerrera jo zeban Murfyren legian eskuak gogor lotuz belaunen parian burdiñatik zintzilik burua han behian behin ta berriz astintzen ahalegindu zian Gaua zoragarrixa harrizko kamañan atsedena urrixa luaren tamañan berriz noiz etorriko geldi geldi zain han txitxarian zarataz esnatuko ziñan Armozuan ordaiña ginasiokua han beratu ondoren barraren jokua agindu zesten baiña nekanez nahikua bidia hartu neban kanposantukua “Qué has hecho hijo puta” orruaka jiran ostikoz barrabillak jotzen hasi ziran bizirik nenguala nekixan sikiran etsi bihako zeben pertsonak baziran Eurak bazkaldu zeben gero madrilera puerta del sol ondoko txakur hotelera hanguak egin zesten egundoko jera kura modukuakin lehengora atzera Zazpi zortzi bat gizon aurre ta atzian galdera ta txilixo batera antzian gerrixa jarri zesten maixaren ertzian ondorengo orduak gozuak etzian Honen ostian zeben gaindituko marra ezesten ba eskeini diruaren harra!!! geratu nintzanian suitean bakarra bihotz begixetatik zeridan negarra Nahiz guzur saltsa-maltsan jendia nahastu nahiz birrindutakuon imajina sastu nahiz bizitza baldintzak españiak laztu humillaziño hori ezingo da ahaztu Sinistu nahi ezbada aittatu diranak alper alperrikuak egixak dira baiña!!! esandako danak sinistu bihar leuke demokrata danak Hemen esandakua ezta ahaztekua kronikia da eta astebetekua nire moduan asko torturautakua hara hor Españia demokratikua!!! Doñua: Orioko balia 2008-10-8 Txaba Payes-en artikulua; Mattin Sarasola eta Igor Porturen tortura kontakizunak; Manex Castrorenak, eta "Torturadores & cía" Xabier Makazagaren liburua, pdf-n jaisteko moduan. etiketak: Txargainen, gorri, bideoak 2009/03/30 12:49 egokia eta hunkigarria, leire. 2009/04/06 19:46 Tortura. Aspalditik honen inguruan idazteko gogua euki dot.Nire aitta be bi aldiz egon zen 5 egun inkomunikatuta eta tortura basatiak jasan zituen.Orduan haur bat nintzen eta ez dut sekula ahaztuko nola gauez etxetik indarrez eraman zuten. Gainera, zera esan zidaten zeramatenean:´despídete de tu padre, que no le vas a volver a ver´. EZIN DUT HITZEKIN ESPLIKATU ORDUAN SENTIDU NUENA. Makina bat urte pasa dira baina burmuinean iltzatuta daukat guztia. Ondoren pasa genituen egunak, ikaragarriak izan ziren. Beldurra, ezjakina.Ezin nion negar egiteari utzi. Horregatik hemen ez dela torturatzen esaten dutenean, beraien hipokresiak sutan jartzen nau. Eta zoritxarrez, HEMEN TORTURATZEN DA, NOIZ ARTE? 2016/02/13 22:56 Dardara sortu didate zure lerroek Leire. Nik ere ezagutu nuen tortura. Nire torturatzalea Hidalgo kapitaina izan zen, bere morroiekin. Nekez ezabatzen dira torturaren markak, agian inoiz ez. Zuen testigantzak bai zirraragarriak, Marisa! Zuek jasan zenutena atzera ere inork jasan ez dezan eta zuen aitorpenaren alde egin behar du lan. Besarkada bat!
"2019-10-20T18:40:26"
https://eibar.org/blogak/leire/tortura
[ -1 ]
Ogasunari aitortu beharreko 7 gauza… eta agian ez dakizu | Consumer Ogasunari aitortu beharreko 7 gauza… eta agian ez dakizu arabera: Asteartea, 2019ko apirilaren 02a Hoy comienza la campaña de la Renta 2018, que se prolongará hasta el 1 de julio. Ha llegado el momento de declarar los ingresos, dividendos de acciones, intereses de cuentas… y algunas cosas que quizás no sepas pero que también se deben incluir en la Declaración, tal y como explicamos en este artículo. ¿Cuáles? Entre otras, hay que declarar el paro, las cuentas en el extranjero o -en algunos casos- las indemnizaciones y subvenciones recibidas. 1. Kontuak atzerrian Atzerriko herrialde batean kontuak dituztenek jakin behar dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) “mundu mailan lortzen diren etekin eta irabaziengatik tributatu behar dela, sorkuntza-herrialdea edozein dela ere”, azaldu du Fernando Jiménezek, Aureko bazkide fiskalak. Etekina beste herrialde batean ere zergapetzen bada, “muga batzuekin aplika daiteke, muga jakin batzuekin, PFEzaren kuotan nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkaria, zergapetze bikoitz hori ezabatzeko edo arintzeko”, gehitzen du. Era berean, kasu jakin batzuetan, 720 eredua aurkeztu behar da hornitu beharreko informazioari dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra. Baina “ez da ondasun-kategoria bakoitzari buruzko informazioa emateko obligaziorik izango kategoria bakoitzari dagokion ondasun multzoaren balioa 50.000 eurotik gorakoa ez denean”, zehaztu du Sincro Business Solutions-eko talde fiskalak. 2. Internet bidezko salmentak Internet bidezko salmenta-orrialdeetan ordenagailu bat saldu duzu edo zure haur-kotxetik askatu zara? Hasiera batean, bigarren eskuko produktuen online salerosketak “saltzaileak aitortu behar ditu hasierako ondasunaren salmentan irabazi garbia baldin badago”, Sincro Business Solutions-eko taldeak ziurtatzen du. Adibidez, pertsona batek ordenagailu bat erosi badu 1.300 euroren truke eta 1.900 euro saldu baditu, 600 euroko irabaziak aitortu beharko lirateke. Baina normalena da saltzen diren objektuek balioa galdu dutela, eta, beraz, printzipioz ez lukete zergarik ordainduko. “Baina irabazia badago, txikia izan arren, aitortu egin beharko litzateke”, argitu dute. Kontuz! Zerga Agentziak bere esku dituen datuak gurutzatzen ditu, Wallapip motako plataformekin edo antzekoekin zerikusia dutenak, partikularren arteko transakzioak plataforma horien bidez zaintzeko. Bereziki, partikular gisa aurkezten diren profesionalen iruzurrak aurkitzen saiatzen da, baina, egiaz, profesionalki erosten eta saltzen aritzen dira. Bigarren eskuko salmentak Internet bidez, aitortzen al dira? 3. Atzerriko lanengatiko pentsioak Atzerrian urteetan lan egin baduzu eta beste herrialde bateko pentsioa jasotzen baduzu, adi egon behar duzu. Izan ere, Ogasunak berak ordaindu ahal dizu. Zergatik? PFEZn mundu mailan lortzen diren etekin eta irabaziengatik tributatu behar da, sorterria edozein dela ere. Hala ere, pentsio bat gurea ez den beste herrialde bateko administrazio publiko batek ordaintzen badu, “herrialde horren eta Espainiaren arteko hitzarmena aztertu behar da (halakorik balego), ezarpen bikoitza saihesteko eta Espainian ezarpen hori zergapetu daitekeen egiaztatzeko”, adierazi du Fernando Jimenezek. Atzerriko pentsioek diruzko ordainketen atalean tributatu behar dute, lanaren etekin gisa Hitzarmenik ez badago, edo gure herrialdean karga hori ahalbidetzen duen kasuetarako, aztertu behar da kasuan kasuko errendimenduei PFEZren Legean araututako salbuespenetako bat aplika dakiekeen. Pentsioa ordaintzetik salbuetsita geratzen ez bada eta herrialde ordaintzaileak ere zergapetzen badu, “PFEzaren kuotan nazioarteko ezarpen bikoitzagatik kenkaria aplikatzeko aukera aztertu beharko litzateke zergapetze bikoitz hori ezabatzeko edo arintzeko”, azaldu du Aurengo zerga-aholkulariak. Garrantzitsua! Kontuan hartu behar da atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren pentsioak “printzipioz ez direla Ogasunak bidalitako zirriborroetan agertzen” Sincro Business Solutions taldeak adierazten duela. Baina argitu egiten dute atzerriko pentsioak diruzko ordainketen atalean tributatu behar dutela, lanaren etekin gisa. 4. Diru-laguntzak Arau orokor gisa, non eta legeak berariaz adierazten ez duen, jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsonek jasotako diru-laguntza edo laguntza guztiak ondare irabazitzat hartzen dira. Hori dela eta, “Errentaren gaineko Zergari lotuta daude”, azaldu dute Sincro Business Solutionsek. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek jasotzen dituztenak jardueraren errendimendu edo ondare irabazitzat har daitezke, diru-laguntzaren edo laguntzaren xedearen arabera. Ohikoenen artean, aipatzekoak dira Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programa (PIVE Plana), eskola-gastuak konpentsatzeko laguntzak, etxebizitzetan hobekuntzak egiteko (energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, etab.). eta osasuna babestearekin lotutako gastu batzuk konpentsatzeko. “Diru-laguntza edo laguntza horietako bakoitzak tratamendu desberdina izan dezake PFEZn; beraz, kasu kasuz kasu alderatu behar da”, adierazi dute adituek. 5. Kalte-ordainak Langilea kaleratu edo lana uztetik eratorritako kalte-ordainak, oro har, ordaintzetik salbuetsita daude, 180.000 euroko mugaraino. Salbuespena aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da kaleratzearen bidegabekeriaren aitorpena Bitartekotza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuan (SMAC), edo ebazpen judizial baten bidez, egitea, Aureko espezialista Fiskaletako Espezialistak zehazten du. Berdinkatzerik ez badago, kalte-ordaina erabat zergapetuta dago. Lan-araudian ezarritako gehienezko zenbatekoa gainditzen duten kalte-ordainek edo lan-harremana elkarren adostasunez suntsiaraztetik datozenek PFEZn tributatuko dute, baina %30eko murrizketa aplikatu ahal izango da. Hala ere,% 30eko murrizketa aplikatuko zaion errendimendu osoaren zenbatekoa ezin da urteko 300.000 eurotik gorakoa izan. Bestelako kalte-ordainei dagokienez (kontratu-hitzarmenetatik, ezbeharretatik eta abarretatik eratorritakoak) ), “beharrezkoa izango da bere izaera juridikoa aztertzea, PFEZren ondorioetarako izan dezakeen tributazioa zehazteko”, adierazi du Aurenen adituak. 6. Langabeziako langabezia edo sorospena Ez lan egiteagatik Deklarazioa egin behar ez izatea akatsa da. PFEzaren ikuspegitik, langabezia lanaren errendimendutzat hartzen da, eta “bere tratamendu fiskala, berriz, soldatari dagokion soldata bera izango da, nominak izango lukeen bezala. PFEZrako langabezia-prestazioa lanarengatik jasotako soldata bezalakoa da”, azaldu du Sincro Business-ek. Errenta Aitorpena egin behar dut langabezian nagoenean? 7. Loteria-sariak, lehiaketak, etab. Literatura, arte edo zientzia sari garrantzitsuak, arauz ezarritako baldintzetan, eta Asturiasko Printzesa Sariak, bere modalitate ezberdinetan, ez dira PFEZn zergapetzen. Hala ere, “gerora irabazi bat lortuko den saria bada (ustiapena edo merkaturatzea), orduan, zerga-ordainketari lotuta egon litezke”, adierazi dute Sincro Business Solutions enpresako adituek. Estatuko Loteria eta Apustuen Estatuko Sozietateak eta autonomia erkidegoek antolatutako loteria eta apustuen sariak, 10.000 euro edo gutxiagoko zenbateko osoa dutenak, zerga-ordaintzetik salbuetsita daude (2018ko uztailaren 5etik aurrera). 10.000 eurotik gorako sariak ordaintzen direnean, zerga ordaindu beharko da zenbateko hori gainditzen duen zatiaren aldean (abenduaren 27ko 16/2012 Legea). Baina, kasu honetan, Errenta Aitorpenean ez da horri buruzko ezer jakinarazi behar. Zergatik? Loteria-sarien kasuan, benetan aplikatzen dena Ogasunari dagokion tasa da. Saria kobratzeko unean, irabazleak kobratzen du Zerga Agentziaren tasa. Desconocer la ley no exime de su cumplimiento Si estás pensando que por ignorar que debes declarar ciertos ingresos no te pasará nada en caso de no incluirlos en la Declaración… ¡Ten cuidado! El desconocimiento de la ley no es una excusa para no cumplirla. Y, por supuesto, las consecuencias serán las mismas que si lo supieras y las ocultaras deliberadamente: multa o sanción por no haber declarado ante Hacienda lo que debías. errenta-aitorpena
"2020-01-25T01:48:20"
https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/ogasunari-aitortu-beharreko-7-gauza-eta-agian-ez-dakizu.html
[ -1 ]
2.363 kg. janari iritsi da Bergarara 2013n behar duten herritarren artean banatzeko admin-k Az, 2012-12-19 17:48-n bidalia Udalak eskerrak eman nahi dizkio jateko hauek gure herrira ekartzen eta berton deskargartzen lagundu zuen bolondres taldeari. Abenduaren 17an Europak eszedente duen janariaren zati bat iritsi zen Bergarara 2013an zehar beharrean dauden herritarren artean banatu ahal izateko. Guztira 2.363 kg jateko iritsi da gurera eta hauen garraioan zein deskargan boluntario talde zabal batek hartu zuen parte. Gehixago irakurri2.363 kg. janari iritsi da Bergarara 2013n behar duten herritarren artean banatzeko-ri buruz Abenduaren 22an Gabonetako kontzertua egongo da Udal pilotalekuan admin-k Az, 2012-12-19 10:38-n bidalia Datorren larunbatean, abenduaren 22an, gaueko 22:30etan, Bergarako Udal Musika Bandak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Bergarako Orfeoiak Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Sarrerak aurrez eros daitezke Kultura Etxean eta Lazkano oinetako dendan 8 euroren truke. The adventures of Baron Munchausen-Fantasia- B. Appermont Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque Gehixago irakurriAbenduaren 22an Gabonetako kontzertua egongo da Udal pilotalekuan-ri buruz admin-k Az, 2012-12-19 10:19-n bidalia 2012/12/19 Asteazkena Zine-kluba: Morir de día (L.Manresa;S.Dies). 2012/12/21 Ostirala Musika Eskolaren gabonetako kontzertua. Udal pilotalekuan, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera: 4€ / 2€ (haurrak) Ostegun honetan, abenduak 20, ate irekien ekitaldia izango da Jakiunderen Olaso Dorreko egoitza ezagutzeko admin-k Ar, 2012-12-18 16:45-n bidalia Egun honetan bertan, Bergarako Udalak herrira ongietorria emango dio JAkiunderi zeina, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ate irekien eguna antolatu du ostegun honetan, abenduak 20, erakunde honek Bergarako Olaso Dorrean ireki berri duen bulegoa bergararrei erakusteko, erakunde honek Bergaran ezarri berri baitu bere egoitza. Gehixago irakurriOstegun honetan, abenduak 20, ate irekien ekitaldia izango da Jakiunderen Olaso Dorreko egoitza ezagutzeko-ri buruz Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea otsailaren 21ean bukatzen da admin-k Ar, 2012-12-18 10:36-n bidalia 2012ko abenduaren 21tik 2013ko urtarrilarenren 21era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea. Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, 2012ko abenduaren 21etik 2013ko otsailaren 21era izango dela. Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko otsailaren 21ean. Gehixago irakurriMerkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea otsailaren 21ean bukatzen da-ri buruz Bergarako ikastetxeetako haurrek gabon kantuak abesteko kalejira egingo dute abenduaren 24an admin-k Al, 2012-12-17 16:45-n bidalia Bergarako ikastetxeetako haurrek, abestuz, kalejira egingo dute elkarrekin abenduaren 24an. Haurren segurtasunerako eta arazoak ekiditeko, ikastetxeka antolatutako kalejira bateratua prestatu da. Idazki honetan ikastetxeekin adostutako ibilbideak eta parte-hartzaileek jarraituko dituzten gidalerroak zehazten dira. Gaia: Bergarako haur eta gurasoekin kantuz OLENTZERO BATERATUA. Eguna: abenduak 24, astelehena. Ordua: elkartze gunea 11:30 Frontoian. Gehixago irakurriBergarako ikastetxeetako haurrek gabon kantuak abesteko kalejira egingo dute abenduaren 24an-ri buruz Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da hiri barruko garraio zerbitzurik egongo admin-k Or, 2012-12-14 14:59-n bidalia Bergarako Udalak jakinarazten du, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean herrian ez dela urbanorik ibiliko, gabon eguna eta urte berri eguna direla eta. Hori dela eta, eskerrak ematen zaizkizue herritarrei eta batez ere erabiltzaileei egun horietan zerbitzua ez ematea ulertuko duzuelakoan. Gehixago irakurriAbenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da hiri barruko garraio zerbitzurik egongo-ri buruz admin-k Ar, 2012-12-11 13:03-n bidalia 2012/12/12 Asteazkena Zine-kluba: Intocable (E.Toledano;O.Nakache). 2012/12/14 Ostirala Txintxaun antzerki kolektiboaren The Full Monty antzezlana. Zabalotegi aretoan, gaueko 22:00etan. 2012/12/15 Larunbata Gehixago irakurriUrtarrilean, herritarren artean erabakiko dira atez ateko bilketa sistemaren zehaztasunak-ri buruz 2010-2020 Plan Estrategikoaren jarraipenerako herritarren Talde Iraunkorraren bilera egin da admin-k Az, 2012-12-05 12:35-n bidalia Lan-saio honetan bukatzear dagoen epealdiaren balorazioa egin zuen herritarren taldeak. Bertan egindako ekarpenak funtsezkoak izango dira datorren urterako Kudeaketa Plana egiteko orduan. Gehixago irakurri2010-2020 Plan Estrategikoaren jarraipenerako herritarren Talde Iraunkorraren bilera egin da-ri buruz
"2019-08-20T18:28:12"
http://bergara.eus/eu/albisteak?page=196
[ -1 ]
Hutsuneraino betetzea | Kultura | Berria Literatura. 'Zauri Bolodia' Hutsuneraino betetzea Idazlea: Oier Guillan. Argitaletxea: Txalaparta. Galderekin amaitzen da Oier Guillanen liburua. Galderaz jositako poemek ixten dute arte pieza, baina idazketa osoan zehar nabarmentzen da ziurtasunetatik ihes egiteko saiakera, erantzunak eman beharrean galderak egitekoa. Txalaparta editorialeko kontrazalean dio «krisian dagoen aktorearen egunerokoa» dela Zauri Bolodia, krisiaren erakusgarri izanik bere buruari behin eta berriz egiten dizkion galderak. Zauri Bolodia Guillan antzezle eta idazlearen alter ego-a da, eta azken hamabi urteok biltzen dituen egunerokoan saiakera-narrazioa-poesia nahasten dira, protagonistaren barne-bidaiari loturik. Zauri Bolodia, etengabe krisian egoteaz gain, etengabe dago sentimendu intermitenteak aztertzen, handik honako itinerarium mentis-ak osatzen. Esaten da liburu bat amaitu ondoren sentitzen dela hutsune bat, istorioa amaitzean pertsonaiak hiltzen direnean bakarrik geratzen zarelako sentsazioak uzten dizun nolabaiteko hutsunea. Guillanen Zauri Bolodia irakurtzen nuen bitartean sentitzen nuen hutsune hori bera handitzen zihoakidala, nobelaren egileak egiten duen barne hustuketa ariketak ispilu efektua eragin eta irakurlearen hutsunea handituko balu bezala. Barne hustuketa inpresio hori errenkadan agertzen diren testu zatiek indartzen dute eta, agian, biluzte jarduera horretan, plazer estetikoa ezkutuan geratzen dela pentsa daiteke. Hala ere, eragin estetikoa lanean zehar errepikatzen diren irudien bidez lortzen da: hausnarrean dabilen subjektu horren gorputzak berebiziko garrantzia hartzen du lan horretan. Poetak denboraren joana sumatzen du eta, denbora horretako bizipenak ukitu egin nahiko balitu bezala, gorputzaren bidez, presente edukitzen du. Norbere buruari gorputzaz kanpotik begiratzearen ahalegin obsesiboa ezin hobeto gogoratzen dute egunerokoko kapituluen hasieran Idoia Beratarbidek irudikatutako marrazkiek; subjektu bikoiztuak, forma biribilak eta itzalak errepikatzen dituzte ilustrazioek. Ispilua ere irudi errepikakorra da narrazioan; behin eta berriz jartzen da poeta bere buruaren aurrean, bere buruari hitz egiten dio, itaundu egin nahiko balu bezala. «Gaur egun, antzerkian, patetismoa, ironia eta autoironia iruditzen zaizkit ezinbesteko lanabesak», dio Zauri Bolodiak liburuko uneren batean. Horiek aurkituko ditu, hain zuzen, liburu honetako irakurleak ere; bere kontzientzia politikoaren konbentzimenduetatik eratorritako segurtapenak kolokan jartzen ditu egileak, bere buruarekiko bizi dituen inkoherentziak bilatzen ditu eta, horrela, bere buruarekiko borroka etengabean marrazten da pertsonaia: grinen eta desioen arteko lehian. Pieza interesgarria da, zenbaitetan mina eragiten duena. Egileak bere burua ispilu aurrean jarriz irakurlea interpelatzeko duen gaitasunak indarra ematen dio irakurketari. Arteaz, kulturaz, profesionalizatzeaz hausnartzen du, baina baita gizarteratzeaz ere, sistema politikoaz, norbanakoaren eraikuntzaz...
"2020-02-17T12:55:28"
https://www.berria.eus/paperekoa/2119/037/001/2018-03-25/hutsuneraino-betetzea.htm
[ -1 ]
Eskola garraioko begiraleak: &quot;Eskatzen duguna minimoa da&quot; Eskola garraioko begiraleek greba mugagabea hasi zuten atzo ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 287 ikastetxe publikotan du eragina grebak. Langile hauek adierazi duten bezala eskatzen dutena ez da munduko beste ezer. Jantokietako langileek, 2011n sinatu zuten lan hitzarmenaren antzeko akordioa eskatzen dute bai eta lan hitzarmena gotortzea Espainiako lan erreformaren aurrean. Maite Agirrek lehen pertsonan kontatu digu sektoreko langileek dituzten arazo eta eskaerak. Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako biztanleria aktiboaren azken emaitzen arabera, langabeziak behera egin du 2013an Hego Euskal Herrian. Zehazki, iazko urte amaieran 2012koan baino 6900 langile gutxiago zeuden lanik gabe.
"2018-07-20T04:37:04"
http://www.hamaika.eus/tb/sail/11460?page=26
[ -1 ]
Gaur da Errigorako saskiak eskatzeko azken eguna - Uztarria (Azpeitia) Uztarria.eus | Besterik | Bideoa Herriko zazpi puntutan egin daitezke eskaerak: Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Urola Ikastolan, Baigeran eta Elkargunean. Internet bidez ere egin daitezke eskaerak, honako lotura honetan. Bi saski mota daude, zuria eta beltza, bakoitza produktu ezberdinekin osatuta. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu. Ordainketa eskaeraren momentuan egingo da. Kanpaina honetan lortzen den diruaren %25 Nafarroaren hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko da. Abenduaren 1ean, ostirala, banatuko dituzte saskiak,16:00etatik 20:00etara bitartean, Soreasuko Elkargunean (Sanagustinen, Elkargunean eta sarean eskatzen dutenek). Beste guztiek eskatutako lekuan jasoko dute.
"2017-11-17T17:24:26"
http://uztarria.eus/aktualitatea/1510664023
[ -1 ]
Euskadiko Osasun Politikak 2013 - 2020 - Osasuna politika guztietan - Departamento de Salud - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
"2020-04-02T10:02:31"
https://www.euskadi.eus/informazioa/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020/web01-a2salpol/eu/
[ -1 ]
Sukaldari txef gazteen topaketa Hona hemen datorren domekarako Itzartuk dakarren proposamena: Izena emateko, zatoz Berbaroren bulegora martxoaren 9a orduko. martxoa 6th, 2017 | berriak, ITZARTU | Gehiago irakurri ‘Uztaberria’ izenarekin, Errigorak gaur hasi du oliba-olioa eta kontserba-loteak eskatzeko kanpaina. Aurten prozedura berria jarri dute martxan: eskaera guztiak martxoan jasoko dituzte, eta banaketa bi txandatan; olioa apirilean jaso eta ordainduko da, eta... martxoa 1st, 2017 | berriak, deigarriak | Gehiago irakurri
"2018-01-20T18:43:06"
http://www.berbaro.eus/page/9/
[ -1 ]
REEBOK EU 6 5 85 Herren C 38 5 Club US MCC Sneaker ArAZwq |buyukcekmecekuryesi.com MCC Club Sneaker 85 C Herren 6 EU REEBOK 5 US 5 38 Deutsch Dänisch Sneaker 38 Herren 5 Club EU 5 85 US REEBOK 6 MCC C Deutsch Russisch Deutsch REEBOK 85 EU 6 5 5 Club 38 Sneaker C Herren US MCC Serbisch PARIGI0632952 Braun Ferragamo Herren Salvatore EU Mokassins qpZ6Wwt REEBOK EU 6 5 85 Herren C 38 5 Club US MCC Sneaker ArAZwq luxuriant (oder | orodLeder Herren Schwarz 2DC186SPAZZOLATOSAF Prada Mokassins EU ROx88w rampant) vegetation üppig 5 US REEBOK 38 EU Club 85 C Sneaker 6 MCC 5 Herren großzügig üppig Club MCC 6 REEBOK 85 5 Herren C US EU Sneaker 5 38 von rundlicher Körperform C EU 5 85 Sneaker Club 5 6 MCC US REEBOK Herren 38 Sneaker Herren 4e2649 nbsp;Leder Turnschuhe Prada Ha7YwTq Prada Sneaker Herren Turnschuhe 4e2529 nbsp;Leder zpS1qzr üppig wuchern (EU REEBOK Sneaker 38 C MCC Club 6 85 Herren US 5 5 oder | orod wachsen) nbsp;Leder 4E2246 Turnschuhe Herren Prada Sneaker 06Wc5qwnE Prada nbsp;Leder Herren Schuhe Business 2ee105 arqUSngZxa 85 5 C 5 38 Herren MCC EU US REEBOK Sneaker 6 Club Pink Wn's knockout Puma Ignite Cross puma White Evoknit Women's Trainer Shoe True Blue qvUwftU Trainer Ignite Cross Blue Wn's Pink Puma True Evoknit Shoe White Women's XwSPxP Cross Black Wn's puma Puma White Evoknit Puma Ignite quiet Trainer Women's Shade Shoe FqF6Iw4x 38 85 EU C 5 US Herren Sneaker Club 5 REEBOK 6 MCC
"2018-11-13T21:57:18"
http://www.buyukcekmecekuryesi.com/dad/REEBOK_EU_6_5_85_Herren_C_38_5_Club_US_MCC_Sneaker_ArAZwq-0/
[ -1 ]
Mitxelenak zentzu komuna ekarri zuen garai zail eta jori haietan. Haren auctoritas akademikoa onartu zen, eta horrek bideratu zuen batasuna. Euskararen enbor bakar eta komuna zaindu behar zen, horrek euskalkien arteko bereizketak urratuko bazituen ere. Euskalkien desberdintasuna aberastasuna izan daiteke hizkuntzarentzat, baina garai hartan batez ere hizkuntzak zuen ahuleziaren seinalea zen: “Literatura-hizkuntza osatu, ala euskalki guziak hil: hau da gure hautakizuna”, zioen Txillardegik (1968, 222). Hizkuntzaren batasunak zekarkeen (ez batasunak bakarrik, baina ezinbesteko baldintza zen hura) hizkuntzak indarra hartzea. Esan bezala, beste txosten batzuen berri eman zen, nahiz bilkuran ez ziren denak irakurri. Euskaltzaindiak berehala (1968) argitaratu zituen, batzuk osorik (hiru txosten nagusiak: Garmendia, Zatarain, Villasante), eta besteak (gainerako guztiak) laburturik. Txosten laburrak Garmendiak “Deklinazio” izeneko lana aurkeztu zuen1. Funtsean gaur egun ditugun formak proposatzen ditu. Argumentu gisa, horiek dira –dio— autore zahar eta berriek erabili dituztenak gehienetan, eta Azkuek, Lafittek eta Omaetxebarria jaunek ere gauza bera proposatzen zuten beren lanetan. Hori onartu zen, gainera, Baionan eta Ermuan egindako bilkuretan, punturen batean ageri diren eztabaidak alde batera utziz. Absolutiboari (nor) “pasiboa” deitzen dio, eta ergatiboari (nork) “aktiboa”. Instrumentalari (-z) “objetiboa” ere deitzen dio. Ablatiboa eta partitiboa baturik ematen ditu azalpenetan. Leku izenek hartu behar dituzten markez (Tours-ko vs Tours-eko), bizidunenez, a itsatsiaz, indeterminazioaz, eta abar, egiten ditu hainbeste ohar interesgarri. Zatarainek ohar andana bat egiten du hitz berrien inguruan, horretarako Mitxelenak prestatutako oinarrizko txostena eztabaida ardatz gisa hartuz. Bera ere, Mitxelena bezala, erdaretatik aspaldi hartutako hitzak euskaraz errespetatzearen alde dago: “aspaldian sarturik dagon itza kendu ta bestebat sartu nai edutea ezta pulamentuzko jokabidea, denbora ta kemenak alperrik galtzea besterik ez baita” (Mussolinik italierarekin garai batean egin nahi izan omen zuena aipatzen du puntu honetan). Eta bereizketa batzuk (konfesatu vs aitortu, esaterako) egitea proposatzen du, inguruko hizkuntzetan egiten den gisan. Egia esateko, biziki interesgarria da Zatarainen lana, hitz berrien eraketa dela eta, hainbeste hizkuntzen adibideak jartzen baititu erakutsian, ikusteko nolako zailtasunak aurkituko dituen euskarak. Bistan da, zernahi gisaz, “f” grafema ez duela batere gogoko eta, ahal dela, garbizalea dela. Baina ongi argudiatzen ditu bere arrazoiak. Villasanteren txostena da, hiru hauen artean, landuena eta eztabaidarako ideia gehien ematen duena. Handik ez luzera euskaltzainburu izango zenaren jakituria aski argi gelditzen da begien bistan lan honetan. Egia da Garmendiak ederki biltzen duela “deklinazioaren” eredua, eta aski praktikoa dela. Zatarainek ere hainbeste gai jartzen ditu mahai gainean. Baina Villasanterenak, ongi argudiatua izateaz gain, aski ongi erakusten du zein izan daitekeen urek hartu behar luketen bidea batasun kontuetan. “Antziñako euskal hitzen formaz” da lanaren izenburua, baina hori baino askoz ere gehiago ere bada (edo gutxiago, nahi bada, bestetik ikusita, hain sakonak dira ukitzen dituen gaiak). Hasierako orrialdeetan zenbait hausnarketa egiten du, nola iritsi diren hizkuntza batzuk batasunera: hiriburu bateko eredua hartuz (katalana eta Bartzelona, lekuko), edo eskualde batekoa (Toskana eta italiera, adibidez), horretan ere desberdintasunak baitaude hizkuntzen artean. Hemen, gure artean, erdialdekoa (lapurtera-gipuzkera) hartu behar litzateke oinarri gisa, desberdintasunak ez baitira hain handiak, nahiz azken orduko txokokeria anitzek euskalki hauen elkarren arteko harremanak ahultzen dituzten: lehenagoko idazkiak errazago ulertzen dira, lekuko, oraingoak baino. Berak uste du Axular aztertzea ezinbestekoa dugula euskararen batasuna egiteko, eta hiztegi bat egiten hasi beharko lukete euskaltzaleek egile horrek erabilitako hitzak kontuan izanik: berak dagoeneko landutako 1668 hitzen berri ematen du (zazpi letra), eta hortik sortzen zaizkion iradokizun guztiak jartzen ditu erakutsian maisutasun handiarekin. Lanak ez du galdu oraindik ere, esan daiteke, beti izan duen gaurkotasuna: aukeratutako gaietan, egiten dituen proposamenetan, ematen duen informazioan, eta batasuna erdiz erdi jotzen duten arazoetan. Hiru txosten nagusi hauen ondoren datoz gainerako lan guztiak, txosten laburragoetan bilduak: "Txillardegi"k batasunaren beharra, arauak ezagutaraztea eta euskaldun berriak gureganatzearen beharra aipatzen du. Gereñok euskara batua kultura bidean sartzearen beharra oroitarazten du. Lojendiok uste du batasuna gipuzkerarekin egin behar dela (“Ez gipuzkera osatu batean. Gipuzkera utsez baizik”), euskaldun gehienentzat errazena delako, eta, haren ustez, “h” letrak ez du tokirik hor. "Iratzeder"rek argi ikusten du batasunaren beharra, Laphitz, Duvoisin eta Diharasarriren lanetan oinarritua. Mokoroa, J.k ez du ikusten inondik ere euskarak hain beharrezkoa duen batasuna: euskalkien desberdintasunak ez dio kalterik egiten hizkuntzari, eta ez diogu herriari berea ez duen bidetik bultzatu behar. Eta “h” letrari dagokionez, ez da erabili behar: “elorriz eta sastrakaz josita” uzten du hizkuntza. Onaindiak batasunaren beharra ikusten du, nahiz ez duen uste hil ala bizikoa den hizkuntzarentzat. Baina askotan horren beharra aldarrikatuta ere, nork bereari eragiten dio (“…istillu geiegi darabilgu euskal idazleok, bakoitzak bere iritziari oso setati eutsi naiean”). Mitxelenaren txostenari atalez atal egiten dizkio oharrak: batzuetan bat dator, beste batzuetan ez. Ez da “h” zalea, testuinguru markatu batzuetan ez bada. Kamiñazpik euskalkien batasunean “euskalkien eriotza” ikusten du. Batasunak ez du euskara indartuko. Dena den, ezinbestekotzat hartzen badu batzarrak, batasuna gipuzkeraren gainean egin bedi. “H” letra ez da erabili behar: hori, idazlea “eragozpenez” (“difikultadez”, argitzen du berak) betetzea litzateke. Etxaide, J.ren ustez, batasuna iristeko “h” letra “honartu” (sic) behar dugun edo ez, hor dago kontua.Ortografian bederen euskaldunok bat etorri beharko genuke. Letra hau baztertuz gero ez dago batasunik, hori egitea, Iparraldeko euskaldunen “arimari zati bat erauztea” bailitzateke. Haiek beste kontu batzuetan eman badute amore, bada garaia guk puntu honetan emateko, euskera ez baita gipuzkera: garaia da “geregoikeri hau gure baitatik usatzeko”. Muruaren ustez, “h” letra erabiliz gero, euskara idaztea eta irakurtzea zailago bihurtzen da. Ez du ulertzen zergatik hartu zuten grafema hau erabiltzeko erabakia Baionan. Ez da hobe behin betiko baztertzea? Uste du “bayez” (sic). Krutwig, F.ek “h”-dun hitzen zerrenda luze bat aurkezten du: proposatzen dituen hitzetako asko ez datoz bat Mitxelenak finkatutako irizpideekin. Batez ere, grafema hori kontsonante ondoren jartzen duenean: khendu, ikhusi, nekhazale, eta abar, lapurterazko tradizio klasikoa segituz (nahiz badiren inkoherentziak: ikhasi, bekhatu, ekharri… bezalako hitz arruntak ez dira ageri). Kerexetak Garmendiaren txostena, deklinabidearen ingurukoa, kritikatzen du: ona bada ere, “argi ikusten da gipuzkerari bidea zabaltzeko asmoz egin dauana”. Eta ondoren ohar batzuk egiten ditu proposamenean biltzen diren kasu formen inguruko markez, eta aditzarekiko komunztaduraz. Santamariak euskaraz ikusten dituen hitz motak hartzen ditu: euskalki guztietan berdin ageri direnak; idazkera desberdina dutenak; hitzak desberdinak direnean, eta abar. Eta horren inguruan, horien guztien arteko batasuna egiteko erabil daitezkeen irizpide batzuk proposatzen ditu: erraztasuna, jatortasuna, edertasuna, antza… Zerrendak egitea ezinbestekoa ikusten du. Euskaltzaindiak egin argitalpenak bildutakoen artean sortu ziren eztabaiden zatiak ere biltzen ditu, hitzez hitz: “Pedro Berrondo jaunak hartu ditu magnetofonotik”, zehazten da ohar batean. Zatarain jaunaren hitzaldiaren ondoren, esaterako, eztabaida sortzen da hitz teknikoen inguruan, kulturaren hizkerak sortzen dituen beharrez, eta abar. Villasanteren hitzaldiaren ondoren berriz ere hitz zerrenda baten egin beharra aipatzen da. Mitxelenarena bukatzen denean, euskaltzainburuak berak, Manuel Lekuonak (“Lec” bezala ageri da transkribatua) hartzen du hitza: “As gaitezen bada; ea Mitxelena jauna”. Mitxelenak txostenean bildutako puntu nagusiak oroitarazten ditu, eztabaida saihets bideetara joan ez dadin. Eta hitz egiten dutenek ortografia kontuak aipatzen dituzte. Han agertzen dira berehala koine, esperanto, euskara berria bezalako hitzak, ondoko hilabete eta urteetan indarra hartuko zutenak. Batzartuak nahasten dira lez/legez, bada/ ba da, eta holako xehetasunekin, eta Mitxelenak lau urte lehenago Baionan onartutakoak ekartzen ditu gogora. Ikusten da eztabaida bizia dagoela, batzuetan nekeza ulertzeko, baina “arazoari” (ez da ikusten argi zeini) konponbide demokratiko gardena ematen dio Satrustegik, galdera hau egiten duenean: “Zer derizkiozute bada? Baionakoakin?”. Liburuak dioen bezala, denek erantzuten dute: “Bai” (eta 8 harridura marka gaineratzen dizkio hitz horri testu transkribatzaileak). Bi bide baizik ez daude batasunerako: edo H dutenak utzi, edo ez dutenak hartu. Nik, bigarren bidea hartu dut (Mitxelena, Arantzazun) Eztabaida beroak sortzen dira h-aren inguruan. Lafitte eta Xarriton hasten dira lehenik, eta ikusten da berehala hor arazoak daudela. Puntu honetan Mitxelenak honela dio, ironia pixka batekin (edo ez?), goizean Elizako hitzaldian aita Alustizak esandakoak entzun ondoren: “Ama Birjiñak bedeinkatzen ditu gure batasunerako asmoak eta ekintzak… eta goiko laguntza eta graziakin… goazen aurrera H kontu honetan”. Une horretako eztabaidan Ibon Sarasolak Refranes y Sentencias aipatzen du (baina ez da ondo entzuten zer dioen) eta grafema hori sartzeko alde ageri da: autore hoberenen eredua segitu behar da. Ikusten da, hala ere, Ama Birjinaren graziarekin edo gabe, eztabaida berotu egiten dela arratsaldeko ordu horietan. Mitxelenak uste du gipuzkoarrek eta bizkaitarrek eman behar dutela amore kontu honetan: “bi bide baizik ez daude batasunerako: edo H dutenak utzi, edo ez dutenak artu. Nik, bigarren bidea hartu dut”. Eta beroaldi horretan, argudioa indartzeko, kimikako lege bat aipatzen du, tenperatura diferenteko gasen inguruan. Euskaltzaindiari eskatzen dio h begi onez har dezan, “saio bezala”. Puntu honetan Mugikak eskatzen du “ez indioarena egiteko” eta uzteko bakean letra hori, badirela beste premia batzuk, eta h-ak ez duela garrantzirik batasunerako. Hitz hauen ondoko txalo zaparradaren ondoren Xarritonek galdetzen du nola esaten den “imperialismo”, h-rekin edo h gabe, gipuzkera osatuan. Orain beste aldekoek txalo zaparrada. Mitxelenaren eta Irigoienen artean ere sortzen da eztabaida. Alde bateko eta besteko txalo horiek ez ziren, ez, ordea, xaloak. Letra horrek hainbeste gauza ezkutatzen zuen gibeletik, eta horien artean, euskal hitzak gorpuztea, euskara idatziari ezinbesteko funtsa ematea. Eta, aldi berean, zirt edo zart (batasun idatzia hartu edo ez) egin beharreko kontu batean, sinbolo ezin hobea zen: letra horren eztabaidaren atzean batasunaren beharra bera zegoen eztabaidan. “Arantzazuko bilkuran, gauza bat garbi ikusi zen: BATASUNAREN kontra egoteak arrazoi bat bakarra duela: dela ‘h’ hori erabili ala ez erabili. Ez da besterik” (Euskaltzaindia 1969, 10). Arantzazuko bilkuran, gauza bat garbi ikusi zen: BATASUNAREN kontra egoteak arrazoi bat bakarra duela: dela ‘h’ hori erabili ala ez erabili. Ez da besterik (Euskaltzaindia) Eztabaida guztiak bukatu zirenean, euskaltzainak bakarrik bildu ziren. Eta konklusioak, aho batez onartuak, irakurri zirela dio liburuak. Liburuan bertan Manuel Lekuonaren azken hitzak ageri dira segidan, eta berak ere gauza bera esaten du: “Irakurri zaizkitzute, iru egunez izan ditugun billeraen azken-itzak, konklusioak”. Lekuonak, euskara “teorian” batu dugula, laburtu dugula, erraztu dugula, dio. “Euskera elementala sortu degu: errexago idatzi dedin, errexago irakurri dedin, errexago ikasi dedin”. Pixka bat harrigarria gertatzen da batasunaren kontzeptua holakoa izatea, egia esateko, baina lehenbiziko urratsa baizik ez dela abisatzen du: “Gu geurok gara. Euskararen gaxotasuna sendatu behar dugunak”. Hitz egitean, horretan dago euskararen bizia, esaten du azkeneko agur hitzetan. 1 adierazgarria, bide batez, jarritako izenburua bera, mugagabean. Ez dakit geroko editoreren baten lana den, edo egileak berak jarria. Nolanahi ere, bistan da hiperzuzenketa argi baten aitzinean gaudela, euskaldun guztiek, zerbait esatekotan, “deklinazioa” esango bailukete, eta ez “deklinazio”. Baina han, mugagabearekin eta mugatuarekin borrokan, erraz pasatu ziren teoriatik praktikara. Pello Salaburu, "Arantzazuko beste txosten batzuk", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
"2019-10-23T07:56:57"
http://www.ehu.eus/seg/gizt/6/4
[ -1 ]
ONOMASTIKA ELKARTEA | Sociedad Vasca de Onomástica / Société Basque d'Onomastique - FiloBlogiaFiloBlogia GARA – Ikertzaile euskaldunen sare berri bat sortzeko aukera → Data: 2016(e)ko azaroak 6 Egilea: Ricardo Gómez via Diigo https://onomastika.org Kategoria: blogak, Euskara, onomastika. Gorde lotura.
"2018-05-25T14:49:58"
http://filoblogia.blogariak.net/2016/11/onomastika-elkartea-sociedad-vasca-de-onomastica-societe-basque-donomastique/
[ -1 ]
naiz: agenda - Goizuetako festak Umeen egunarekin hasita, abuztuaren 10etik 18ra Goizuetako jaiak ospatuko dira. Jai herrikoi eta parte hartzaile batzuen adibide garbia dira Nafarroako herri honetan ospatzen diren festak. Jaiei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa Gazte Egunean botako da, abuztuaren 14an, 12:00etan. Urtero bezala, adin guztientzako ikuskizun eta ekimenak izango dira: pilota partidak, meza, gazte kuadrilen arteko paella prestaketa, kontzertuak… Goizuetako festak egitaraua
"2020-02-25T20:12:02"
https://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/goizuetako-festak-3
[ -1 ]
Txikipedia:Europako erliebea - Wikipedia, entziklopedia askea. 1 Europako mendiak 2 Europako kostaldeak Europako erliebe-unitate nagusiak. Europako erliebean mendiak, ordoki edo lautadak eta horiek zeharkatzen dituzten ibaiak bereizten dira batez ere. Erliebearen ikuspegitik begiratuta, kontinenterik lauena da Europa; batez beste, 230 metro garai da. Hala, 2.000 km-ko lautada zabal bat doa Frantziako kostalde atlantikotik Ural mendietaraino, Asiako mugaraino. Europako mendien artean, bi motatakoak bereiz daitezke: Mendiguneak: mendirik zaharrenak dira eta, horregatik, oso higatuta daude eta itxura biribildua izaten dute; gainera, ez dira oso garaiak izaten (nekez iristen dira 2000 m izatera) eta haran zabalak daude haien artean. Europako iparraldean, erdialdean eta mendebaldean daude: Britainiar uharteetako mendiak, Frantziako Erdialdeko Mendigunea, Iberiar goi-lautada eta Eskandinaviako Alpeak dira. Mendi gazteak: Lurraren historia geologikoan, garai berriagoetan sortutakoak dira; horregatik, higadura gutxiago jasan dute, zorrotzagoak izaten dira eta lurralde oso malkartsuetan egoten dira. Kontinente osoan banatuta daude, baina denak hegoaldean kokatuta daude: Alpeak, Apeninoak, Balkanak, Karpatoak, Kaukasoa eta Pirinioak. Mendi malkartsuak dira, eta, horregatik, komunikazioak zailak izan dira beti haietan zehar. Europako mendirik garaienak Elbrus (Errusia, 5.642 m), Sakkara (Georgia, 5.204 m) eta Mont Blanc (Frantzia, 4.607 m) dira. Sakontzeko, irakurri: «Txikipedia:Europako ibaiak» Europako ibairik garrantzitsuenak Alpeetan sortzen direnak dira: Rodano eta Po ibaiak Mediterraneoan itsasoratzen dira. Rhin ibaia Ipar itsasoraino iristen da. Danubio ibaia Itsaso Beltzean itsasoratzen da, Karpatoen eta Balkanen arteko pasabide estu batetik igaroz. Karpatoetan sortzen diren garrantzitsuenak, berriz, hauek dira: Vistula ibaia, Itsaso Baltikoan itsasoratzen dena. Dniester ibaia, Itsaso Beltzeraino iristen dena. Europako kostaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Europak oso kostalde luzea du, 90.000 km inguru. Nagusiki, bi kostalde ditu: Atlantikoko kostaldeak: Kantauri itsasoarena, Ipar itsasoarena, Itsaso Baltikoarena eta Norvegiako itsasoarena. Mediterraneoko kostaldea: Tirreniar itsasoarena, Adriatikoarena Itsaso Jonikoarena, Egeo itsasoarena eta Itsaso Beltzarena. Europako kostaldeen erliebea oso koskatua da, hau da, sargune eta irtengune asko dituena. Penintsula ugari ditu: Eskandinaviakoa, Bretainia (Frantzia), Jutlandia (Danimarka) eta Kola (Errusia) Atlantikoko kostaldean. Iberiar penintsula Atlantikoko kostaldearen eta Mediterraneoko kostaldearen artean. Italiar penintsula eta Balkanetakoa Mediterraneoko kostaldean. Krimeako penintsula (Ukraina) Itsaso Beltzean. Golkorik nabarmenenak Bizkaiko golkoa (Euskal Herria) eta Botniako golkoa (Finlandia-Suedia) dira. Itsasarterik garrantzitsuenak, Bosforo (Turkia), Calais (Erresuma Batua-Frantzia), Dardaneloak (Turkia), Gibraltar (Espainia-Maroko), Messina (Italia) eta Oresund (Danimarka-Suedia), besteak beste. Bestalde, Europak irla edo uharte ugari ditu; haien artean, honakoak dira garrantzitsu eta handienak: - Europako geografia - Europako itsasoak - Europako ibaiak eta Europako hidrografia. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txikipedia:Europako_erliebea&oldid=7018504"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 17 uztaila 2019, 18:25.
"2020-02-18T01:05:06"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Europako_erliebea
[ -1 ]
Action » SUN » Burkina Faso » Costa Rica » Myanmar » Ecuador » Papua New Guinea » Venezuela (Bolivarian Republic of)
"2020-01-26T17:44:10"
https://extranet.who.int/nutrition/gina/en/advanced-search?f%5B0%5D=field_topic%3A2399&f%5B1%5D=field_countries%3A2715&f%5B2%5D=field_countries%3A1569&f%5B3%5D=field_countries%3A1412&f%5B4%5D=field_countries%3A1390&f%5B5%5D=field_countries%3A1421&f%5B6%5D=field_countries%3A1525&f%5B7%5D=field_countries%3A1573&amp%3Bf%5B1%5D=field_target_group%3A348&amp%3Bamp%3Bf%5B1%5D=field_topic%3A2692&amp%3Bamp%3Bf%5B2%5D=field_topic%3A2650&amp%3Bamp%3Bf%5B3%5D=field_typical_problems%3A2404
[ -1 ]
Sarah Winnemucca - Wikipedia, entziklopedia askea. Humboldt Sink (en) , 1844 Idaho, 1891ko urriaren 17a (46/47 urte) Sarah Winnemucca Hopkins (1844 - 1891) Ameriketako Estatu Batuetako aktibista sozial, hezitzaile eta idazle bat izan zen. Amerikako jatorrizko herrietako pertsonen egoera soziala hobetzearen alde hitzaldi asko eman zituen AEBko ekialdeko kostan. Bere jaiotze data ez dago guztiz zehaztua, 1844 urte inguruan izan zen Humbold Lakuan, Mendebaldeko Nevadan. Iparraldeko Paiuteen tribukoa zen, Winnemucca eta Tuboitonie-ren alaba; Mary izeneko ahizpa helduago bat zuen eta bera baino gazteagoak ziren beste neba eta ahizpa bat, Narchez eta Elma. Aita jatorriz Xoxon herrikoa zen baina Paiuteetara batu zen ezkontzaren bidez[1]. Sarah-ren aitonak harreman onak izan zituen beraien bizilekua zen eremua aztertzen hasiak ziren Ameriketara joandako europarrekin. John C. Frémont kapitaina gidatu zuen Arro Handian barrena 1843 eta 1845 artean, mapak sortzeko espedizioan[1]. Nevadako Winnemucca herriak Sarah-ren aitarengatik du izen hori. ↑ a b (Ingelesez) C., Stewart, Omer. (1983-07-01). «Canfield: Sarah Winnemucca of the Northern Paiutes» Journal of California and Great Basin Anthropology (2) ISSN 0191-3557 . Noiz kontsultatua: 2018-03-09. Datuak: Q438194 BNF: 16622760q (data) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sarah_Winnemucca&oldid=6790129"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 22 martxoa 2019, 20:15.
"2020-07-10T20:20:50"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Sarah_Winnemucca
[ -1 ]
Premiazko laguntzak ezin dira gehiago atzeratu – abotsanitz.eus 17 apirila, 2020 Albisteak / Ekonomia / gizartea / Udala Koronabirusaren eraginez ondorio ekonomiko larriak pairatzen ari diren familia asko dago Hondarribian. Saltoki edo tabernako pertsiana jaitsi behar izan dutenak, aldi baterako lan erregulazio espedientea jaso dutenak… Diru-sarrerak izugarri murriztu zaizkien baina ohiko gastuei aurre egin behar dieten familiak dira. Familia horiek hilabete bukaerara iristeko laguntza behar dute. Udala erakunde gertuena izan beharko litzateke, baina ez da izaten ari. Duela astebete udal gobernuak merkatarientzako laguntzak onartuko zituela aurreratu zuen komunikabideen bitartez, baina oraindik ez du proposamenik aurkeztu. Badira hamar egun Abotsanitzek enpresentzako nahiz familientzako laguntza sorta bat proposatu zuela, gerora Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak edo Estatuak emango dituenen osagarri izango liratekeenak. Emergentziazko eta ez-ohiko diru-laguntzak dira proposatzen ditugunak. Era berean, udalerriko ekonomia pizteko laguntzak aztertzen hasi behar garela uste dugu, itxialdia bukatzen denean martxan jartzeko, baina orain, egun hauetan, Hondarribiko gizarte-egituraren bizirautea bermatzeko erabakiak hartu behar dira. Gainontzeko udal taldeekin eztabaidatzeko proposamenak dira, eta guk beste taldeenak ere aztertu nahi ditugu, eztabaida horretatik familia eta enpresen beharretara gehien egokitzen diren irtenbideak atera daitezen. Baina premiazko diru-laguntzak berehala onartzeko exijitzen dugu, gaur bertan, gaizki pasatzen ari diren hondarribiarrak daudelako, eta ezin ditugulako bazterrean utzi.
"2020-08-12T00:29:06"
https://abotsanitz.eus/2020/04/17/premiazko-laguntzak-ezin-dira-gehiago-atzeratu/
[ -1 ]
Sentimendu fosilak — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Sentimendu fosilak Sentimendu fosilak Oier Gorosabel 2017/01/22 20:15 Gaur kartzelan ezagututako euskal preso politiko batekin gurutzatu naiz. Ez nau ezagutu, noski: berak pila bat urte egin ditu barruan, eta nire moduko makinatxo bat ikusiko zituen bere denboran. Halere, ziur nago kasu egin izan banio adeitsuki hartuko ninduela. Zergatik ez diot ezer esan? Handik minutu batzuetara damutu egin naiz, baina beranduegi zen: bere bidean aurrera eginda, bistatik galdua nuen. Eta barruak nahastu zaizkit: zergatik geratu naiz izoztuta? Ez da gertatu zaidan lehengo aldia, gainera. “Barruan” ezagututako jendearekin behin bakarrik izan naiz, atera eta gero esan nahi dut. Porlan artean egindako lagun ugarien artean minenari zor nion begirunearengatik izan zen, nolabait esateko. Baina topaketa hori ere oso arraroa egin zitzaidan. Agian motibo berberarengatik. Orain, sentimendu hori idatziz jarrita, argitu nahiko nukeen arrazoi misteriotsu eta deserosoarengatik. Presondegiko lagunarekin topatu nintzenean sentsazio arraroak igarri banituen, lagunarengatik baino, familiarengatik izan zela uste dut. Nik oso oroitzapen garratzak ekartzen nizkiela konturatzen nintzen. Edo hori uste nuen nik, behintzat. Eta ez zitzaidan gustatzen haiei min ematea. Azken finean gure lagunak, etxera bueltatu zenean, bere bizitzarekin jarraitu zuen; txarto edo ondo, baina askatasunean bizi izandako hurrengo asteek, hilabeteek, urteek, kartzelako urte mingots haiek nolabait estaltzen ari ziren. Eta hara non agertzen naizen ni, iraganeko fosila, zer eta kartzelako urte haiek berpizteko (lagunak eta biok ez baikenuen ezer konpartitzen, espetxealdiko oroimenak baino). Gu pozik, bistan da; katxondeo pixka bat ere bagenuen; baina begi-bistakoa zen gure ingurukoei ez ziela grazia putarik egiten une haiek berriro bizitzea. Edo hori uste nuen nik. Eta sentsazio hau jasanezina zitzaidan. Kontrakoa ere gertatu zait, nirekin preso izandako laguna etxera etortzea, eta neure familiakoen begietan horrelako lainoa ikustea. Deserosoa da. Eta ez dakit egoera erreala den, ala nire barruko kondenatuaren begirada berezia. Sarrionandiak esana baita, preso egon denaren gogoa kartzelara itzultzen dela beti; eta poliziek besteei baino gehiago begiratzen diotela, pausua sosegatua ez duelako; edo sosegatuegia. Eta, hau idatzi ahala, konturatzen naiz une bortitz haiek horrelako gauzak tatuaturik utzi dizkidatela. Eta segur aski nire burutazioak baino ez diren arren, nire pausuak baldintzatzen dituztela nik sekula pentsatuko ez nuen forman... Bai. Hurrengo ikusten dudanean, eskua emango diot. Ukitu nahi dut (ikusiko dugu berak zer nahi duen, euskaldunak baikara, eta ez dut inor bortxatu nahi). Lotsa gabe hitz egin nahi diot. Zimurturik nago, baina guardasola bezala ireki nahi dut. Ez dakit metafora egokiena den, baina horixe da momentu honetan etortzen zaidan irudia: porlanezko sotoetako ziegetan lizundutako arimak astintzea, lisatzea, aireratzea, eguzkitara ateratzea. Sendatzea. Talaiatik irratsaiorako, 2017ko ilbeltzan 20xa. etiketak: bidai_aluzinantia
"2019-08-25T11:20:42"
https://eibar.org/blogak/orakulua/sentimendu-fosilak
[ -1 ]
Han hondarra eta hemen kazkabarra – Nafarroako Hitza Han hondarra eta hemen kazkabarra 2017, uztailak 21 Aisialdia, Albisteak, Gizartea, nafarroa 418 Muztioa nahi duela erran du. Ez daki zer den, inoiz ez baitu hartu, orain arte. Baina gustura edan du. Igerilekua maite du gehien, nabarmendu duenez. Kontent dela erantsi du, eta karrikara joan da, bizikleta hartuta, lagunekin jolastera. Said Mohamed Salek sahararra da, 10 urte ditu, eta lehendabiziko aldiz etorri da Nafarroara, uda pasatzera. 12 urteko Walda anaia ere herrialdean da, eta, haiekin batera, 11 urteko Brahim Alisalem. Denera, 115 gaztetxo saharar etorri dira aurten Nafarroara, udan, ANAS elkartearen bidez. Harrera familia dira Itxaso eta Amaia Antoñana ahizpak. Roberto del Cura bikotekide du azken horrek, eta beren etxean hartu dute Brahim Alisalem, Berriozarren. 2013. urtetik badute haren familiarekin harremana. Etxe dituzten kanpalekuak ere ezagutzen dituzte, hainbat aldiz joan baitira. Itxaso Antoñana izan zen bidaia egiten lehena, 2010. urtean. 16 urte bertzerik ez zuen, orduan. Ahizparekin egin zuen bide bera, gero, bertze hainbat aldiz. “Lehendabizikoz abenduan egon ginen; orduan, gogorra izan zen honat itzuli eta Eguberriak bizitzea, besta horiek duten kontsumo guztiarekin”, gogoratu du Itxaso Antoñanak. Aste Santuan ere joan izan dira Antoñana ahizpak kanpalekuetara, eta orduan ezagutu zuten, biek nabarmendu dutenez, basamortuko egunerokoa bere gordinean. “Beroa ikaragarria da; ez dago deus egiterik; ez dute deus, eta kanpoko laguntzaren menpe dira; gure egunerokoarekin alderatuta, kolpea latza da”, aitortu du Amaia Antoñanak. Haurren aurtengo bidaian gertatutakoak balio du kanpalekuen eta Nafarroaren artean dagoen aldea irudikatzeko: hondar ekaitz batek agurtu zituen haurrak; eta kazkabarrak egin zien, hemen, ongi-etorria. Ez dute deus, baina dena partekatzeko prest dira. “Guk ere familia dugu han”, nabarmendu dute Antoñana ahizpek. Udan haurrak hartzea familia harreman hori lantzen jarraitzeko aukera bat da haientzat. Izaskun Villanuevak ere horixe sentitzen du. Familia osatzen ari direla. “Aita egon izan da kanpalekuetan; aurten itzultzeko asmoa du, eta neba harekin joanen da; ni ere bai, aukera badut”, azaldu du. Said Mohamed Salek etxean du Villanuevak. Haur sahararrak abuztu bukaera bitarte egonen dira Nafarroan; denera, bi hilabete. Kanpalekuetako errealitatea gertutik ezagutu eta gero, Antoñana ahizpek argi dute udan handik ateratzeko aukera izatea “gauza handia” dela haurrontzat. “Familiek ere eskertzen dute”. Nafarroako Parlamentuak laguntza eman dio ANAS elkarteari, azken urteotan. Ekainaren 30ean, erakunde horren egoitzan egin zieten harrera, hain zuzen, haurrei eta beren harrera familiei. Berriozarren, udalak ere laguntzen duela nabarmendu dute Antoñana ahizpek eta Villanuevak. Harrera familia gabe gelditu diren hainbat haur udalak utzitako etxebizitza batean dira, adibidez, hainbat begiralek lagunduta. Said eta Walda Mohamed Salek anaien ama ere begirale lanetan ari da egunotan, Jakan (Aragoi, Espainia). “Harekin asko hitz egiteko aukera izan dugu; familientzat ez da erraza beren seme-alabak ezagutzen ez dituzten pertsonen esku uztea; lasaitua hartzen dute gurekin hitz egiteko eta gu ezagutzeko aukera dutenean”, azaldu du Villanuevak. Uda, gainera, oinarrizko mediku azterketa egiteko baliatzen dute haur sahararrek. “Pediatrarengana joateko aukera dute, gizarte segurantzaren bidez; bestalde, hainbat dentistak eta optikok ere parte hartzen dute proiektuan, eta doan egiten dituzte azterketak”, azaldu du Itxaso Antoñanak. Helburu nagusia, halere, haurrek disfrutatzea dela argi dute harrera familiek. Basamortuko eta kanpalekuetako errealitatea, tarte batez, behintzat, atzean uzteko aukera izan dezatela. Eguneroko martxa ez da beti erraza, baina merezi duela zalantzarik ez du Amaia Antoñanak: “Lehen egunak zailak dira, baina pixkanaka-pixkanaka ohitzen dira, eta kontent dira”. Hizkuntza, hasieran, oztopo bilakatzen dela aitortu dute harrera familiek. Kanpalekuetan gaztelaniaz egiten ikasten dute haurrek, baina denak ez dira berdin moldatzen. “Waldak, adibidez, Saidek baino hobeki egiten du; kontua da Said ez dela ikasten ahalegintzen, eta anaia erabiltzen du itzultzaile gisa”, erran du Villanuevak. Horregatik, nork bere harrera familia du. “Egun osoa ematen dute elkarrekin, baina nork bere etxean egiten du lo”. Hizkuntzaren mugak erraz gainditzen dituzte haurrek, dena den. “Badakite nahi dutena nola azaldu”, nabarmendu du Villanuevak. Ez dute hitz egiteko gogo handirik, baina pozik direla berretsi dute haur sahararrek. Nahiago dute elkarrekin jolastu. Aurrean ez direnean, Amaia Antoñanak aitortu du harrituta dagoela Brahim Alisalemek jaten duen fruta kopuruarekin. “Izugarri gustatzen zaio!”. Villanuevak erantsi du Said Mohamed Salekek ere biziki gustuko duela fruta. “Beti dago jateko prest!”. “Kanpalekuetan ez dutena gustura jaten dute”, erantsi du Itxaso Antoñanak. Kanpalekuetan gogorra da egunerokoa; uda amaitzen denean, halere, haur sahararrak kontent itzultzen dira. “Haurrok ez daude bakarrik; kontent itzultzen dira familiarengana”, nabarmendu du Itxaso Antoñanak. Oraindik badute igerilekuaz gozatzeko denbora. Hilabete, hondarrera itzuli arte. « Leihoa zabaldu, izarrei so egiteko Emakumeenak oholtza eta hitza »
"2018-02-20T01:47:03"
http://nafarroa.hitza.eus/2017/07/21/han-hondarra-eta-hemen-kazkabarra/
[ -1 ]
Herren Schuhe | Jackets : Damen Schuhe - Vans Damen Old Schwarz/Schwarz Skool Freude Schuhe - Farbe: FNOSTVY079 : Startseite - Damen Schuhe - Vans - Damen Schuhe - Vans Damen Old Schwarz/Schwarz Skool Freude Schuhe - Farbe: FNOSTVY079
"2018-11-19T11:41:24"
https://www.radiol-fun.de/damen-schuhe/vans/damen-schuhe-vans-damen-old-schwarzschwarz-skool-freude-schuhe-farbe-fnostvy079-806.html
[ -1 ]
Euskadiko Traineru Txapelketako txapeldunordea da Orioko emakumezkoen txalupa - Orio - Karkara.eus Karkara 2018-07-31 12:37 Orioko emakumezkoen traineruko kideak, artxiboko argazkia. Orioko emakumezkoen txalupak bigarren txandan arraunean egin du San Juan, Deusto eta Lea-Artibairekin batera. Pasai Donibaneko Batelerak lehen kaletik arraunean egin dute, bigarren kaletik aritu da Deusto, Oriok hirugarren kalean arraunean egin du, eta laugarrenetik jardun da Lea-Artibai. Estropadaren hasieratik branka erakutsi diete Oriok eta San Juanek Deustori eta Lea-Artibairi, eta estropada bitan banatu da. San Juan jarri da estropadaren buruan, Oriori traineru bateko diferentzia aterata, eta horrela jarraitu dute estropada osoan zehar. Azken luzean, Oriok olatuak aprobetxatu ditu, eta San Juanek ateratzen zion tartean murrizten saiatu dira oriotarrak. Dena dela, denboraldiko joerari jarraituz Betelerek irabazi dute Euskadiko Traineru Txapelketa 10:55 denbora eginda, eta bigarren postuan sailkatu da Orioko trainerua, zortzi segundo gehiago behar izan baitituzte oriotarrek helmugaratzeko.
"2020-08-15T19:51:59"
https://karkara.eus/orio/1533031354990-euskadiko-traineru-txapelketako-txapeldunordea-da-Orioko-emakumezkoen-txalupa
[ -1 ]
Inicio > Contenido > Lurra da etorkizuna Sinatzaileok: Mertxe González Marcos Lucia Calvo Sanchez Amaia Oca Peña Jone Fernández Zabaleta Ruth López Herrero Beatriz Arana OrtizBidasoaldeko biztanleak. Etiqueta(s):Iritzia/Opinión [1] URL de origen: http://sindominio.net/ahtez/?q=es/node/4696 Enlaces:[1] http://sindominio.net/ahtez/?q=es/taxonomy/term/23
"2016-06-30T12:42:54"
http://sindominio.net/ahtez/?q=es/print/4696
[ -1 ]
Lucas Egibar: "Neure buruarekin pozik geratu nahi dut, eta lehen 60en artean bukatu" — Gaztezulo Lucas Egibar: "Neure buruarekin pozik geratu nahi dut, eta lehen 60en artean bukatu" Lucas Egibar: "Neure buruarekin pozik geratu nahi dut, eta lehen 60en artean bukatu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lucas-egibar-quotneure-buruarekin-pozik-geratu-nahi-dut-eta-lehen-60en-artean-bukatuquot https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lucas-egibar-quotneure-buruarekin-pozik-geratu-nahi-dut-eta-lehen-60en-artean-bukatuquot/@@download/image/20111128965Lucas_egibar1.jpg Lucas Egibar donostiarra snowboardeko Munduko Txapelketan lehiatuko da Pirinioetako La Molina estazioan hilaren 17tik 21era. 16 urte dituen arren, han eta hemengo espezialistarik onenen pare ariko da. Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartutako beste donostiar baten urratsak –Iker Fernandezenak- jarraitu nahi ditu. GAZTEZULO.COMeko galderak erantzun ditu maleta prestatu eta bidaiari ekin aurretik. Ate joka dago Pirinioetako La Molina eski estazioan jokatuko den Munduko Txapelketa. Nola ikusten duzu zure burua? Oraindik egun batzuk geratzen dira Munduko Txapelketarako, eta beraz, urduritasunik ez dut sumatu oraindik. Neure buruarekin konforme geratzeaz gain, 60 onenen artean sailkatzea poztekoa litzateke, nagusien mailan lehiatuko bainaiz. Txiki-txikia nintzela eskian trebatzen hasi nintzen eta bost urte nituela amak snowboardi jakin beharrekoa irakatsi zidan. Urteak aurrera joan ahala, eskolak jaso nituen eta orain Dani Fernandez entrenatzailearekin nabil. Non entrenatzen zara? Candanchu eski estazioan entrenatu ohi naiz, baina Astunen ere trebatzen naiz. Beste donostiar batek, Iker Fernandezek, bide oparoa egin zuen kirol honetan. Haren parera iristeko asmorik bai? Jakina, Iker Fernandezek eginiko bidea nik ere egin nahiko nuke, berak hirutan parte hartu baitzuen Olinpiar Jokietan, eta ezagutzen dut, bai, Dani entrenatzailearen anaia delako. Snowboard neguko kirola da. Udaran eta oro har elurrik gabeko sasoietan beste kirol batzuetan diharduzu, ala snowboardean aritzen zara hemendik kanpora? Udaran bi hilabete eta erdi Frantziako alpeetara joaten naiz, bertako glaziar batean entrenatzera eta udazkenean Espainiako selekzioko kideekin Suitzako alpeetan aritzen naiz, Europako edo Munduko Kopa prestatzen. Gaztea izanagatik txapelketa garrantzitsu batzuetan lehiatu zara jada. Zer moduz doakizu aurtengo denboraldia? Ba bai, sona handiko proba batzuetan parte hartu izan dut. Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan, junior mailan, 21. postuan sailkatu nintzen eta denboraldi honetan Europako Kopako bi probatan izan naiz: Cortina d'Ampezzon (Italia) 12. postuan bukatu nuen eta Puy Sant Vicenten (Frantzian) 21. postuan. Sailkapen nagusiko 24. postuan nago.
"2017-08-20T15:31:37"
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lucas-egibar-quotneure-buruarekin-pozik-geratu-nahi-dut-eta-lehen-60en-artean-bukatuquot
[ -1 ]
NOLA EZABATU PAGINAZIOA WORD 2016N - HITZA - 2019 Paginazioa Microsoft Word-en kentzen dugu Pagination-en Word-en egoera askotan beharrezkoa izan daitekeen gauza oso erabilgarria da. Adibidez, dokumentua liburu bat baldin bada, ezin duzu egin gabe. Era berean, laburpen, tesinei eta ikastaro-lanei, ikerketari buruzko artikuluak eta beste hainbat dokumentu, non orri askotan eta ez dago edo, gutxienez, beharrezko edukia nabigazioa erosoa eta errazagoa izateko beharrezko edukia izan behar luke. ikasgaia: Nola sortu automatikoki edukia Word-en Beheko estekan aurkeztutako artikuluan, dagoeneko deskribatu dugu dokumentuan orrialdeko zenbakitzeak nola gehitu, azpian aurkako ekintza eztabaidatuko dugu: Microsoft Word-en orrialde-zenbakitzaileak nola kendu. Dokumentuekin lan egitea eta editatzea ere jakin behar duzu zerbait. ikasgaia: Hitz batean nola zenbatu Gai hau aztertu baino lehen, tradizionalki ohartuko gara instrukzio hau, nahiz eta Microsoft Office 2016ren adibidea erakutsiko den, produktuaren aurreko bertsio guztiei ere aplikagarria. Horrekin, Word 2010-eko orrialdeko zenbakiak eta bulego funtzio anitzeko osagai honen aurreko bertsioak ere kendu ditzakezu. Nola ezabatu paginazioa Word-en? 1. Orrialde-zenbakia Word dokumentu batean fitxan kentzeko "Home" Programaren kontrol panelean fitxa joan behar duzu "Txertatu". 2. Aurkitu talde bat "Goiburua eta orri-oina", behar dugun botoia dauka "Orrialde-zenbakiak". 3. Egin klik botoi honetan eta agertzen den leihoan, bilatu eta hautatu "Orrialde zenbakiak ezabatu". 4. Dokumentuan paginazioa desagertu egingo da. Hori da, ikus dezakezunez, Word 2003, 2007, 2012, 2016 programazioaren kentzea, programako beste edozein bertsioetan bezala, ez da zaila eta egin dezakezu klik pare batean. Orain ezagutzen duzu pixka bat gehiago, eta horrek esan nahi du modu eraginkorragoan eta azkarrago lan egin dezakezu.
"2019-09-21T02:49:05"
https://eu.termotools.com/3236-we-remove-the-pagination-in-microsoft-word.html
[ -1 ]
Wikiloc - ibilbideak Río Zadorra, en Gamarra / Zadorra ibaia, Gamarran - Gamarra Nagusia / Gamarra Mayor, País Vasco (España)- GPS track Río Zadorra, en Gamarra / Zadorra ibaia, Gamarran 24 487 11 58 Bisitak 624, kokapena 13 Vitoria-Gasteiztik doan Zadorra ibaiaren lehen tartea, Alegría ibaiarekiko elkargunetik Gamarrara artekoa, leku ezin hobea da paseatzeko. Gutxi gorabehera 10 hektareako azalera du eremu horrek, eta 2.700 metroko bideak ditu oinezkoentzat eta bizikletarientzat; horrez gain, Gamarrako kirol-gunea zeharkatuz jarrai daiteke. Proposatutako ibilbideak Zadorra ibaiaren parean bertan egokitutako uholdeen ubide berritik doa; ubide horrek eurite handiko garaietan ibaiak gainezka egiten duenean ura biltzen du, eta Gamarrako industriagunea uholdeetatik babesten du. Kaixo, zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Río Zadorra, en Gamarra / Zadorra ibaia, Gamarran https://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=8711358 Ondo izan, Wikiloc - Munduko GPS ibilbide eta interesguneak
"2017-12-18T03:17:15"
https://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=8711358
[ -1 ]
Eskala-errendimenduak – Gizapedia Eskala-errendimenduak Eskala-errendimenduen bitartez ekoizpen-faktore guztiak gehitzean ekoizpena nola aldatzen den aztertzen da. Hiru motako eskala-errendimenduak bereizten dira oinarrian, teknologia jakin baterako: eskala-errendimendu konstanteak daudenean, ekoizpen-faktore guztiak portzentajez neurri berean gehitzen badira, ekoizpena portzentaje horretan gehitzen da; eskala-errendimendu beherakorrak daudenean, ekoizpena ekoizpen-faktoreen gehikuntza baino apalago gehitzen da; eskala-errendimendu gorakorrak daudenean, ekoizpena ekoizpen-faktoreak baino gehiago gehitzen da. Adibidez, makina eta langile bana edukita 1000 pieza ekoizten badira, baina bi makina eta bi langilerekin 2200 pieza ekoizten badira, eskala-errendimendu gorakorrak ditugu: faktoreak bikoiztean ekoizpena neurri handiagoan handitu delako (bider 2.2). Eskala-errendimendu gorakorren arrazoiak Eskala-errendimendu gorakorrak faktoreen espezializazioarekin eta lanaren zatiketarekin daude loturik: adibidez, langile kopurua bikoiztean, langileak ataza espezializatuagoak egin ditzakete, eta horrela ekoizpena proportzionalki baino gehiago handitu. Kapital gehiagorekin, teknologiak produktibitate handiagorako aukera ere ematen du. Horrek eragina du kostuetan noski: eskala-errendimendu gorakorrak daudenean, kostu marjinala eta batez besteko kostua murriztu egiten dira ekoizpena handitzean, eta horrela eskala-ekonomiak sortzen dira; era berean, eskala-errendimenduak beherakorrak direnean, eskala-desekonomiak sortzen dira. Teknologia batek mota ezberdinetako eskala-errendimenduak izaten ditu horren erabilera-mailaren arabera: ekoizpen-maila txikietarako eskala-errendimendu gorakorrak dira ohikoak, baina faktoreen erabilera batetik aurrera errendimendu konstanteak izaten dira, eta gero beherakorrak. Enpresarentzat, interesgarria eskala-errendimenduak gorakorrak aprobetxatzea, ekoizpen tarte horretan ekoizpena gehitzean unitateko kostuak (batez besteko kostua) gutxitu egiten delako. Garrantzitsua da eskala-errendimenduak eta errendimendu marjinalak bereiztea, aise nahas daitezkeen konteptuak direnez; hain zuzen, eskala-errendimenduetan ekoizpen-faktore guztiak aldatuta ekoizpena nola aldatzen den jasotzen da, baina errendimendu marjinalean ekoizpen-faktore bakarra aldatuta jasotzen da ekoizpenaren aldaketa. Horregatik, ez da lotu behar errendimentu beherakorren legea eskala-errendimendu beherakorrekin, errendimentu beherakorren legean ekoizpen-faktore bakarra aldatzen baita, kapitala edo faktore finkoa konstante atxikiz, baina eskala-errendimenduetan faktore guztiak aldatzen dira proportzio berean. Eskala-errendimenduak nolakoak diren isokuantak aztertuz ere jakin daiteke: distantziakideak diren ekoizpen-mailetarako isokuantak distantzia berera daude. 329 hitz
"2018-11-13T20:35:08"
https://gizapedia.hirusta.io/eskala-errendimenduak/
[ -1 ]
Noa Hotels Oludeniz Resort 4* (��� ������ �������� ������ 4*): ��������, ����. (������, ������ - ��������) ����� ��������� ������ ����� ������ - �������������� Noa Hotels Oludeniz Resort 4*: ��������, ���� ����� Noa Hotels Oludeniz Resort 4* (��� ������ �������� ������ 4* - ������ - ��������) 4,50 ����� Noa Hotels Oludeniz Resort 4* (��� ������ �������� ������) ������ - ��������, ������: �������� ����� � ��� ������� � ������������ � �������� ����������� �����, ������������ �� ����� ������ - ���������. ����� �������� ����� Noa Hotels Oludeniz Resort 4* ����� NOA HOTELS OLUDENIZ RESORT. ����� ���������� ����� � ���������� ������ �������� ������. ���������� ����, ������ ����. ���������� ����� �������, ��� � ������, ����������, �� �����������. �������� �������, ���������������� ��������, ������������ ���-��������� � ��������. ��������� �������� ��� ��������� ������ � ��������. �������� �������: ������������ � ������� , ��� , ��� , ��������� , ������ , ����������� �������������� , �������� ���� ������������ �������� , ���� , ������� ���������, ����: �������� �������� ���������� � ������������� �����, ������ ����������� ������������ �������� ����. ������ �� ������ ������ ���, ��� ���� �������� ������ �� ��������.� �������� ���� ��������� ������ �����, ��� �������� �����, ��� � ������������ �������� �����. , ��� ����������� � �����: , ������� �������� , ������ ����� , ���� �������� (������) , ������ ($) , ����� ($) , ������� ($) ���� ����� Noa Hotels Oludeniz Resort 4* ���� ����������: ���� 2013 �. �����... 5 ������... 5 �������... 5 �����������... 5 ������������... 5 ����������... 5 ��� ��� ���� � ���� �����!!! �����, ���� ��� �������! Noa Resort Hotel Oludeniz 4 Alyona ���� ����������: ���� 2011 �. �����... 3 ������... 5 �������... 5 �����������... 4 ������������... 5 ����������... 5 ����� �������, ��������, ����, ����. �� Oludeniz ���� �� ���� ������� �����, ���� �����, �������� � ����������� ��� ��������. ������� �� �����, ��� ��������. ������� ��������, �� ����������. ����� � Noa Hotels Oludeniz Resort 4* �� �����: ��������������������� � ����� ����� � Noa Hotels Oludeniz Resort 4* ~ 3�325 � �������� ~ 5�063 � ������� ������� ~ 8�177 � ��������� �������� ~ 8�699 � ��������� ����� ������ ~ 26�216 � ��������� �����: ~ 0 � ����� Poyraz 2* ~ 174 � ����� Tropicana 3* ~ 174 � ����� Belcekiz Beach Club 5* ~ 203 � ����� Perdikia Beach 3* ~ 218 � ����� Club Sun City 5* ���������� ������ � ������� ������:
"2016-10-26T03:17:35"
http://www.votpusk.ru/hotels/hotel.asp?H=TR3422
[ -1 ]
Paul Weller ere Azkena Rocken arituko da The Jam taldeko lider izandakoa ekainaren 25ean arituko da Gasteizko Mendizabalan. Gainera, Rob Kingsleyk eta James Hunter-ek doako kontzertuak emango dituztela iragarri dute. Paul Weller 2011ko Azkena Rock jaialdian arituko dela baieztatu dute. The Jam taldeko lider izandakoa ekainaren 25ean arituko da Gasteizko Mendizabalan beste izar handi batzuekin batera, Brian Setzer eta Gregg Allmanen egun berean igoko baita taula gainera. Paul Weller musikari ingelesa rockaren historian pisu handia izan duten bi talderen sortzailea izan da, The Jam eta The Style Council taldeena. Mod mugimenduaren aitatzat daukate bera eta 90eko hamarkadan bakarkako bide arrakastatsuari ekin zion, rocka, folkarekin eta countryarekin uztartuta. Iaz kaleratutako Wake Up the Nation diskoa besapean hartuta iritsiko da Gasteizera. Gainera, Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek iragarri dute, aurreko urteetan bezala, jaialdiaren egunetan, ekainaren 23an, 24an eta 25ean, 13:30ean Ama Zuriaren enparantzan, jaialdiko hainbat artistak doako kontzertuak emango dituela. Aurten Rob Kingsley eta James Hunter arituko dira. Bestalde, ekainaren 26an, Ama Zuriaren enparantzan kontzertu oso berezia egingo dute. Bezperan Mendizabalan aritu ostean, Greg Allmanek kontzertu akustiko bat emango du bertarako bereziki prestatutako abesti-sorta taularatzeko. Gogoratu 2011ko Azkena Rock festival jaialdian arituko direla, halaber, Ozzy Osbourne, Queens Of The Stone Age, The Cult eta Rob Zomby, besteak beste. Informazio gehiago:Eitb: Paul Weller ere Azkena Rocken arituko da
"2018-11-15T19:31:37"
https://www.kaixo.com/berriak/paul-weller-ere-azkena-rocken-arituko-da
[ -1 ]
Eskozia eta erreferenduma hobeto ulertzeko 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea | Ordua Euskal Herrian 11:56:26 Eskozia. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan: Xavier Solano, Robin McAlpine, Txente Rekondo. Independentistak, 2012 Datorren azaroaren 9an Eskoziak erreferenduma egingo du erabakitzeko independente izango den edo Erresuma Batuan jarraituko duen. Euskal Herritik oso gertutik jarraitzen ari gara Eskozian gertatzen ari den guztia, baina ez dakigu askorik Eskoziari buruz, bere historia, ekonomia, kultura eta gizarteaz. Liburua elebiduna da –eduki bera erdia euskaraz (123 orrialde) eta beste erdia gaztelaniaz (126 orrialde)– eta nazio hura bizitzen ari den prozesua hobeto ulertzen lagunduko dio hedabideen informaziotik harago joan nahi duenari. 1706an egin zuten bat estatu berean Eskoziak eta Ingalaterrak eta orain banatu egingo dira eskoziarrek hala erabakitzen badute. Xavier Solano Scottish National Partyko aholkulariak eskaintzen digu egungo Eskozia ulertzeko oinarrizko informazioa: historia apur bat, XXI. mendeko gizarte eskoziarraren ezaugarri nagusien azalpena eta erreferendumaren arteko bidearen nondik norakoak. Eskoziaren oinarrizko ikuspegi orokor bat hartzeko oso baliagarria. Bigarren zatia Robin McAlpine, Isobel Lindsay-k eta Ben Wrayk idatzi dute eta prozesu honen iragana, oraina eta gero ulertzeko klabeetan sakontzen da. Eskoziako nazionalismoaren bilakaera, estatu britainiarren gainbehera, Eskoziako eskumenen berreskuratzea eta estatu britainiarra eta Eskoziaren arteko harreman ekonomikoen berri ematen da, petrolioak sortutako dirutzari arreta berezia jarriz. Azkenik, Txente Rekondo nazioarteko analistak autodeterminazioa eta erabaki eskubidearen inguruko legedia nola dagoen jorratzeaz gain, Eskoziako independentzia prozesua Europan nola txertatzen den aztertzen du eta XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran Europan eman diren independentzia olatuen berri ematen du.
"2019-01-22T10:56:26"
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2426/eskozia-eta-erreferenduma-hobeto-ulertzeko
[ -1 ]
 Apoline Hornhautfeile Keramik Blau von WEPA Apothekenbedarf GmbH & Co KG Victoria Apotheke Tostedt PZN:10055315
"2018-10-22T21:27:12"
https://www.victoria-apotheke-tostedt.de/produkt/10055315/
[ -1 ]
1865eko uztailaren 11 - 1868ko azaroaren 11 Hautetsia: 1865 United Kingdom general election Islington, 1806ko maiatzaren 20a Avignon, 1873ko maiatzaren 8a (66 urte) filosofoa, ekonomialaria, politikaria, autobiografialaria, idazlea, feminista, bulegaria, sufragista eta zientzialaria Ideia politikoakAldatu Esaldi nabarmenakAldatu Datuak: Q50020 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=John_Stuart_Mill&oldid=6691357"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 24 otsaila 2019(e)an, 09:54(e)tan
"2020-01-26T03:37:38"
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/John_Stuart_Mill
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Eusko Jaurlaritzak 156.000 euro bideratu ditu landa-eremuetan enplegua sortzera (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia) Eusko Jaurlaritzak 156.000 euro bideratu ditu … https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/15802 Eusko Jaurlaritzak 156.000 euro bideratu ditu landa-eremuetan enplegua sortzera (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak landa-eremuetan lanpostuak sortzeko 2013ko laguntzak deitu ditu. Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntza lerroak Erein programaren baitan, eta enplegua sortzea dute xede. Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketarako Zuzendaritzak kudeatutako programak zehazten duenez, laguntzok pertsona fisikoek, irabazi asmorik gabeko zein irabazi asmodun pertsona juridiko-pribatuek, erakunde lokalek, tokiko erakunde publikoek, eskubide publikoko korporazioek eta indarreko legedian jasotako beste edozein forma juridikotako erakundeek jaso ahal izango dituzte, betiere laguntza bakoitzari dagozkion baldintzak betetzen baldin badituzte. Eskaerak Arkautin aurkez daitezke Mendinet elkartearen bitartez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Juridikoaren Legeak aurreikusitako beste edozein bide erabilita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik hilabeteko epea izango da eskaera aurkezteko.
"2019-09-18T12:21:27"
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/15802-eusko-jaurlaritzak-156-000-euro-bideratu-ditu-landa-eremuetan-enplegua-sortzera-2013-kointseiluan-hartutako-erabakia?criterio_id=864799
[ -1 ]
ITZULTZAILE AUTOMATIKOATresna hau lagungarri izango zaizu testu laburrak eta webguneak gaztelaniatik euskarara itzultzekoItzulpenen datubasea, Gipuzkoako aldundia Hizkuntzaren gaineko zalantzak argitzekoa.Testu laburrak zuzentzekoa: azterketak, ariketak, eskola-idazkiak...Irakasleen ahozko jarduera labur bati dagokion testua edo grabazioa aztertzekoa.Euskaratutako testu laburrak zuzentzekoa: azterketak, ariketak, eskola-idazkiak...Euskarazko baliabideen berri ematekoa.Horrez gain, «Idazki ereduak» atalean, ikastetxeetan erabiltzen diren idazkien ereduak eskaintzen dizkizugu: bilera-deiak, oharrak, jarraibideak, ikasleen gurasoentzako gutunak…Kontsulta egiteko pausuakLabayruren hiztegi kontestuduna "on line". Ahozko erregistroari lekua egin diote eta adierak kontestuaren barruan ikusteko aukera ematen du. IVAPeko estilo liburua: 001_IVAPeko%20estilo-liburua.pdfDetailsDownload7 MBAzpidazki : webgunean EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei begira sortu duten orri hau duzue. Euskara zerbitzu-hizkuntza izanik, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu webgune honek, modu arin eta erabilgarrian jasota.
"2017-06-24T14:00:38"
http://b08normalkuntza.wikispaces.com/KONTSULTAK?responseToken=0fde7cfd5a50c0e3cf227187adfea4240
[ -1 ]
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 28/2014 Legea, azaroaren 27koa, hainbat lege aldatzen duena. Lege horren bidez aldatutako legeak: 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena; 20/1991 Legea, ekainaren 7koa, Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituena; 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziena; eta 16/2013 Legea, urriaren 29koa, Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste zerga- eta finantza-neurri batzuk hartzen dituena Argitalpena: EAO, 2015/03/13, 62. zk. bcl_834499783.htm Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 28/2014 Legea, azaroaren 27koa, hainbat lege aldatzen duena. Lege horren bidez aldatutako legeak: 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena; 20/1991 Legea, ekainaren 7koa, Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituena; 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziena; eta 16/2013 Legea, urriaren 29koa, Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste zergaeta finantza-neurri batzuk hartzen dituena. Hutsa atzeman da azaroaren 27ko 28/2014 Legean, zeinek honako lege hauek aldatzen dituen: 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena; 20/1991 Legea, ekainaren 7koa, Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituena; 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziena; eta 16/2013 Legea, urriaren 29koa, Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste zergaeta finantza-neurri batzuk hartzen dituena. Lege hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2014ko azaroaren 28ko alean (288. zenbakia) argitaratu zen, eta honen bidez, zuzenketa hau egiten da: 59.orrialdean, azken xedapenetako bosgarrenean, hau dioen lekuan: «c) Bigarren artikuluko hamaseigarren, hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hemeretzigarren paragrafoetan xedatutakoak...», honako hau esan behar du: «c) Bigarren artikuluko hamazazpigarren, hemezortzigarren, hemeretzigarren eta hogeigarren paragrafoetan xedatutakoak...».
"2019-07-16T11:29:17"
http://www.iusplaza.com/eu/arloak/finantza-zuzenbidea/legeria/hutsen-zuzenketa-honako-lege-honena-28-2014-legea-azaroaren-27koa-hainbat-lege-aldatzen-duena-lege-horren-bidez-aldatutako-legeak-37-1992-legea-abenduaren-28koa-balio-erantsiaren-gaineko-zergarena-20-1991-legea-ekainaren-7koa-kanariar-uharteetako-zerga-araubide-ekonomikoaren-zerga-alderdiak-aldatzen-dituena-38-1992-legea-abenduaren-28koa-zerga-bereziena-eta-16-2013-legea-urriaren-29koa-ingurumen-fiskalitateari-buruzko-zenbait-neurri-ezarri-eta-beste-zerga-eta-
[ -1 ]
Sustrai Erakuntzaren iritzia hondakinen makroplantarako lursaila erosteko Iruñerriko Mankomunitateak hartutako erabakiari buruz | Sustrai Erakuntza Fundazioa Baina prentsa oharra irakurtzen jarraitu baino lehen, hemen duzu Eguzki Irratiak egin diguten elkarrizketa (hemen entzun edo archive.org webgunean ere): Iruñerriko Mankomunitateak 2019ko aurrekontuak onartu berri ditu eta Sustrai Erakuntzak zein Imarkoaingo kontzejuak jarritako helegiteak atzera bota ditu. Aurrekontu hauekin, besteak beste, 9,7 miloi euroko diru-partida bat onartu da “Materia organikoa, ontziak eta frakzioa tratatzeko planta” (sic) bat egiteko. Izenburu soil hori ikusita, egunkarietako berriei erreparatuta, eta, Iruñerriko Mankomunitateak bidalitako hondakinen tratamendurako plantari buruzko dokumentazioa aztertuta, erator daiteke diru-partida hori Mankomunitateak hondakinen planta jartzeko lursaila erosteko dela. Bistan da horren lursail handia erostea (107.000 metro koadro) erabakigarria dela Mankomunitateak eraman nahi duen hondakinen kudeaketarako sistema ezaugarritzeko orduan. Ez da ahaztu behar Nafarroako mankomunitateetatik, Iruñekoa handiena dela, biztanle eta hondakinen kopuruari dagokionez. Beraz, bere erabakiak ezarriko du zein den hondakinen tratamendurako sistema nagusia Nafarroan. Iruñerriko Mankomunitateak bidalitako dokumentazio mardula aztertu eta gero, antzeman daiteke hartutako erabakia aldatu egin dela denbora aurrera joan ahala: 2016aren erdialdean, Iruñerriko Mankomunitateak, haren mandatuz, hondakinen kudeaketari buruzko 2 txosten jaso zituen. Biek arreta jartzen zuten hondakinen materia organikoaren tratamenduan (frakzio nagusia Iruñerriko Mankomunitatearen hondakinetan, 2017an hondakin guztien %37,2). Hala ere, 2017ko amaieran, Mankomunitateak beste bi txosten jaso zituen, baina honetan, errefusa frakzioan arreta jartzen zen (bereizi gabeko hondakin guztiak). Argi dago urte batetik bestera jasotako txostenen artean badela aldea Mankomunitateak egin nahi duen kudeaketa ereduan. 2016ko txostenetan, Mankomunitateak eskatzen zuen nola kudeatu egoki hiri-hondakinen frakzio organikoa. Eta horretan aritu ziren bi aholkularitza-enpresek proposatu zituzten bat, bi baita tamaina ezberdinetako konpostategi gehiago ere. Hala eta guztiz ere, 2017an, Mankomunitateak txosten berriak eskatu zizkien bi ingeniaritza-enpresa ezberdinei, ondoko baldintzekin: Hondakinen planta bakarra izan behar zela, materia organikoa, ontziak eta gainerako frakzioa tratatzeko. Ez lotzea hondakinen tratamendurako planta azken deuseztapenerako instalazio batekin. Gisa honetan, egungo planifikazioak 2017ko azterketei darraizkie, planta gehienezko 100.000 metro kuadroko lursail handi batean jartzeko proposatzen zutenak. Horretarako proposatzen dituzte Tratamendu Mekaniko-Biologikorako (TMB) planta bat ontzien eta gainerako frakzioaren kudeaketa egiteko, eta, beste bat frakzio organikoarekin konpost egiteko. Eta planta horiek eraikin berean egon behar dira, Mankomunitateak markatutako baldintzen arabera. Gogoratu beharra dago Tratamendu Mekaniko-Biologikorako planta hauen batazbesteko birziklatze-tasa %5ekoa dela. Nafarroan, Tuterako El Culebreten mota horretakoa da, eta ez da %2ra iristen. Beraz, eskuartean daukagun dokumentazioa aztertuta, ondoko bi ondorio kezkagarri aurkitzen ditugu: Errefusa frakzioan jarraitzen da arreta jartzen, eta ondo bereizten dituen beste eredu alternatiboak ahazten dira. Ez da aztertzen zer eginen duten plantak utziko duen trataturik gabeko hondakinen %95arekin. Hortaz, goiko premisak kontuan hartuta, ongi ulertzen dugu Mankomunitateak Sustrai Erakuntzak aurkeztutako helegiteak atzera bota izana, aurrekontuekin zer ikusi gutxi dutelakoan. Baina ez duguna bat ere ulertzen zer dela eta eman den holako aldaketa hondakinak tratatzeko moduan. Horrelaxeko aldaketak kudeaketa sostengarritik eta hondakin gehiago birziklatzeko aukeratik nabarmen urruntzen gaitu. Eta gainera, ikusten dugu Mankomunitatea egintza burutuen gainetik ari dela. Dagoeneko erabakita dauka hondakinak tratatzeko sistema zehatz bat eta berau ezartzeko urratsak ematen ari da. Esate baterako, hondakinen planta eraikitzeko lursaila erosteko erabakia. Eta jarduera hauen aurrean, herritarrok ezin izan dugu ez aztertu, ez eztabaidatu, ezta gure iritzia eman ere ingurumenerako eta Nafarroako herritarren erdien poltsikoetarako hain erabaki garrantzitsu honi buruz. Eta etorkizunean, ez da inongo parte-hartze prozesu arrastorik somatzen. Eta inoiz emanen bada, beranduegi izanen da. Aldi berean, bada beste gai bat orain arte oharkabean pasatu dena, baina etorkizunean munta handiko auzia izanen dena. Orain arte ez da analizatu, gutxienez modu publikoan, zer eginen den hondakinen tratamenduaren errefusarekin. Berriki egindako aurrekontuak onartzeko batzarrean, Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak ondokoa bota zuen: “Si se cae el proyecto veremos qué ocurre, porque no tenemos capacidad de tratamiento en Navarra, y a lo mejor tenemos que llevar los residuos a incineradoras más cercanas”… Bada, ohartarazpen hau ezin da erabili proiektua zalantzan jartzen dutenen aurrean (besteak beste, eztabaida, parte hartze, gardentasun eta sostenigarritasun faltagatik), hori esaten duenaren kontra buelta daitekeelako: Zer eginen du Iruñerriko Mankomunitateak onartu duen plantak erreziklatuko ez dituen hondakinekin? ← Mankomunitateak Iruñerriko hondakin-planta erabakitzeko modu ilunaren aurrean Sustrai Erakuntzak Iruñerriko Garraio Hiriko UGPS/PSISaren aldaketa errefusatu egiten du intermodalitatea eragozteagatik →
"2019-03-25T18:05:17"
https://sustraierakuntza.org/sustrai-erakuntzaren-iritzia-hondakinen-makroplantarako-lursaila-erosteko-irunerriko-mankomunitateak-hartutako-erabakiari-buruz/
[ -1 ]
Jahr: 2014 Autoren: Carmen García-Mateo Autoren: Gerhard Budin Autoren: Stelios Piperidis Autoren: Dan Tufiş Autoren: Marko Grobelnik Autoren: Josef van Genabith Autoren: Paul Thompson Alle Filter entfernen
"2020-04-05T01:01:13"
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/years%3A2014/f2/authors%3APaul+Thompson/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3ACarmen+Garc%C3%ADa-Mateo&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AGerhard+Budin&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3AStelios+Piperidis&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=authors%3ADan+Tufi%C5%9F&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3AMarko+Grobelnik
[ -1 ]
zendikar bustina in vendita | eBay Aggiungi parametri alla tua ricerca per zendikar bustina 3.017 risultati per zendikar bustina Salva zendikar bustina per ricevere notifiche tramite email e aggiornamenti sul tuo Feed di eBay. Non seguire zendikar bustina per non ricevere più aggiornamenti nel tuo Feed di eBay. zendikar bustina: Magic ENG foil 'Lande Desolate - Zendikar Expeditions' (Wasteland - Zendikar Ex Magic ENG foil 'Santuario Senza Dio - Zendikar Expeditions' (Godless Shrine - Z Magic ENG foil 'Cripta di Sangue - Zendikar Expeditions' (Blood Crypt - Zendika Magic ENG foil 'Bastione Arboreo - Zendikar Expeditions' (Wooded Bastion - Zend Magic ENG foil 'Conca Infossata - Zendikar Expeditions' (Sunken Hollow - Zendik Magic 'Oracolo di Mul Daya - Zendikar' (Oracle of Mul Daya - Zendikar) Magic ENG 'Foresta Pluviale Nebbiosa - Zendikar' (Misty Rainforest - Zendikar) Magic ENG foil 'Palude Rovente - Zendikar Expeditions' (Smoldering Marsh - Zend Magic ENG EXC 'Acquitrino - Zendikar' (Marsh Flats - Zendikar) Magic ITA PLD 'Foresta Pluviale Nebbiosa - Zendikar' (Misty Rainforest - Zendik Magic ENG foil 'Boschetto delle Fiamme - Zendikar Expeditions' (Fire-Lit Thicke Battle for Zendikar PRO-BINDER PREMIUM album-Ultra Pro Magic foil 'Granchio di Edro - Zendikar' (Hedron Crab - Zendikar) MTG BFZ 4x FOREST (271/274) Textless Full Art Basic Land NM Battle for Zendikar MTG • Mappa della Spedizione Expedition Map • ZEN ITA Zendikar japan Magic ENG foil 'Rifugio Kor - Zendikar Expeditions' (Kor Haven - Zendikar Exped Magic ITA foil 'Sovrano dei Felidar - Battaglia per Zendikar' (Felidar Sovereig Magic ITA foil 'Palude - Zendikar' (Swamp - Zendikar) Magic PLD 'Nissa Revane - Zendikar' (Nissa Revane - Zendikar) Magic ITA foil 'Montagna - Zendikar' (Mountain - Zendikar) Magic ITA foil 'Nissa, Voce di Zendikar - Giuramento dei Guardiani' (Nissa, Voi Magic ENG 'Guida Goblin - Zendikar' (Goblin Guide - Zendikar) MTG Magic the Gathering, 'Warren Instigator', Zendikar, Mint /NM Magic ITA foil 'Omnath, l'Iralocus - Battaglia per Zendikar' (Omnath, Locus of Magic ENG foil 'Dragoniere Reietto - Battaglia per Zendikar' (Dragonmaster Outc Magic ITA foil 'Ob Nixilis della Fiamma Rinnovata - Battaglia per Zendikar' (Ob Magic ITA EXC 'Drana, Liberatrice di Malakir - Battaglia per Zendikar' (Drana, Magic ITA foil 'Foresta - Zendikar' (Forest - Zendikar) Magic ITA foil 'Montagna (Version 1) - Battaglia per Zendikar' (Mountain (Versi Magic ITA foil 'Isola - Zendikar' (Island - Zendikar) Battle for Zendikar Playmat-ULTRA PRO-diversi motivi per la selezione ULTRA PRO Deck Box MTG Duel ponti Zendikar vs. Eldrazi Deckbox MTG BFZ 4x ISLAND (259/274) Textless Full Art Basic Land NM Battle for Zendikar MTG BFZ 4x MOUNTAIN (265/274) Textless Full Art Basic Land NM Battle Zendikar Articoli da collezione (3.017) Altri articoli di carte gioco collezionabili Magic: The Gathering (3.017) Usati (1.634)
"2017-11-19T11:38:30"
https://www.ebay.it/sch/i.html?_nkw=zendikar+bustina
[ -1 ]
Ulaiarko ermitan hitzordua - Guaixe.eus Ulaiarko ermitan hitzordua Guaixe Sakanako Astekaria 2017-07-14 13:55 Gizartea Altsasu Fededun altsasuarrak ermitarako bidean. | Ikusi handiago | Argazki originala Erkudengo amaren irudia etxera, bere ermitara, bueltatuko da domekan. Garilaren 2an atera zen handik eta, ordutik, elizan bederatziurrena eginda, egunero, 20:00etan. Aldi hori pasata domekan eta makina bat altsasuar lagun dituela ermitarako bidea eginen du. Irudia lauren artean bizkar gainean hartu eta domekan, 09:30 aldera, abiatuko dira erromesak. Larrezabal eta Murgilarteko bideak ibiliko dituzte ermitara iristeko. 3,5 km inguruko bidea da. Ermitaren kanpoko aldean meza izanen da 11:00etan. Elizkizuna despeditzeko altsasuarrek Ama Birjina Erkudengoa abestia kantatuko dute. Gosariaren garaia izanen da gerokoa. Nork berea eramanen du, baina jatekoa bulkatzeko udalak ardoa banatuko du. Gosariaren ondoren, txistularien doinura, zortzikoak, jotak eta porrusaldak dantzatuko dituzte. Herrira bueltan lagun taldeek bazkariak eginen dituzte. Ama Birjina Erkudengoa elurretako zuriya. Esku batian iguzkiya ta beste eskuan auriya. Hark guretako gorderik dauka komeni zaigun guziya. Igurai on bat daukagularik ermita txiki batian. Hodeiak eta tenpestadiak bialtzen ditu bertatik. Eta frutubak oso ta leiyal gordetzen ditu gugatik. pekatarien ama zu, pekatutikan libratutzeko arkitasun bat egidazu. Edo bestenaz galdu naiz ni desanparatzen banauzu. Lurreko plantak eukusi ezkero. Nezesidade haundian, Altsasuarrak dute kostunbre disponitzia herrian, Ekar dezagun Erkur indarra ia gandegu premian. Altsasuko auziaren kronologia, egunez egun Gizarte guztia pentsio duinen alde egitera deitu dute Oinez eta bizikletan Bizi Duatloiean Gaur epaiketari berrekinen diote Pentsiodunek kalean dagokiena eskatzen segituko dute Carreño: “II. Errepublikatik oso gutxi egin dugu aurrera” Beilatokiaren irekiera salatzeko kontzentrazioa egin dute
"2018-04-25T16:23:40"
https://guaixe.eus/altsasu/1499961381064-ulaiarko-ermitan-hitzordua
[ -1 ]
Berbetan eta Ongi Etorri programen ikasturte hasierako aurkezpena egin dute - etakitto.eus Berbetan eta Ongi Etorri programen ikasturte hasierako aurkezpena egin dute Gaur arratsaldean aurkeztu dituzte Berbetan eta Ongi Etorri programak Portalean …eta kitto! Euskara Elkarteko Ekaitz Olaizolak, Ainara Labadok eta Ane Bergarak, Patxi Lejardi udaleko Euskara zinegotziarekin batera. Euskera praktikatu nahi dutenei horretarako aukera emateko asmoz orain dela 18 urte abiatu ziren programek oso harrera ona izaten jarraitzen dutela azpimarratu dute antolatzaileek gaurko ekitaldian eta ikasturte berriari ilusioz eta gogotsu ekingo diote aurten ere. Programen berri jendeari emateko asmoz, bestalde, kalera irtengo dira datozen egunetan, jai giroan interesa duten guztiei informazioa emateko prest. Barixakuan arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaia, Eibarko Bizikleta Plazan. Ordu horretan jarriko dira martxan eskulan-tailerrak eta puzgarriak, 18:30ak arte, eta ordu horretatik aurrera dantza egin eta ondo pasatzeko aukera eskainiko du Arima Diskofestak. Eta datorren astean auzoetara joango dira Berbetan aurkeztera: martitzenean, irailaren 24an Urkin egongo dira, Cepa taberna parean; eguenean (irailak 25) Ipuruan, Ipur taberna kanpoan; eta 27an (barixakua), Urkizuko parkean. Hiru egunetan 17:30ean hasiko da jaia eta umeentzako jolasak eta txokolatada egongo dira. Gaurko aurkezpen ekitaldia agurtu baino lehen, Berbetan eta Ongi Etorri programetan parte hartzen dutenetako batzuei euren esperientzia azaltzeko eskatu diete eta ESAN DUTENA BIDEO HAUETAN JASO DUGU: #berbalagun#Berbetan#euskera#mintzapraktika#Ongietorrieuskaldunberrieuskaldunzahar « Arrate bezperako bertso-afariko saioa “bertsoak.eus” atarian jarri dute (bideoak) Kokapen berria izango du Eibarko Hizkuntza Eskolak »
"2019-12-06T16:09:49"
https://etakitto.eus/berbetan-orokorra/berbetan-eta-ongi-etorri-programen-ikasturte-hasierako-aurkezpena-egin-dute.html
[ -1 ]
Sen Warren: 'President Trump Broke America's Promise' to DREAMers | Breitbart Breitbart: Sen Warren: ‘President Trump Broke America’s Promise’ to DREAMers Breitbart TVImmigrationbarack obamaDonald TrumpSen. Elizabeth Warren (D-MA)
"2018-09-18T17:29:21"
https://www.breitbart.com/video/2018/01/10/sen-warren-president-trump-broke-americas-promise-dreamers/
[ -1 ]
Kalkula ezazu zure asegurua segundo gutxitan gure online tarifikatzaileekin - Ba da beste modu bat | Laboral Kutxa Blog Badakizu LABORAL Kutxa ez dela ohiko finantza-erakundea, gauzak egiteko beste modu bat badela uste dugula. Batez bestekoa baino apalagoa den soldata-eskalaren arabera banatzen ditugu mozkinak (hemen kontsulta ditzakezun beste ezaugarri batzuez gain), bulego-eredu propioa dugu, genero-berdintasunarekiko konpromiso sendoa, gestio-eredu elebiduna gure zerbitzuetan, eta gizarte-ekintza eta gure ingurunea hobetzea dira gure izateko arrazoi nagusiak. Baina, gainera, desberdinak gara mota guztietako aseguruak eskaintzeko orduan, izan ere, gainerako kreditu-erakundeek ez bezala, ez ditugu horiek merkaturatzen soilik, guk egiten ditugu, geure bezeroentzat bereziki. Kalkula ezazu hilean zenbat ordainduko duzun Autoa edo motorra, etxea, osasuna, bizitza, istripuak… aseguru-katalogo oso zabala dugu (bai partikularrentzako eta baita PRO bezeroentzako edo enpresentzako ere). Nahi dugu zuk, ahalik eta modurik errazenean, aukera zabal horren berri izatea eta hilean zenbat ordaindu beharko zenukeen jakitea. Tarifikatzaileak genituen bizitza, auto, etxe, istripu eta osasun arloetako aseguruetarako, eta orain ehorzketa-aseguruan ere eskuragarri jarri dugu. Oso erraza da, segundo gutxi batzuk besterik ez dituzu behar oinarrizko datuak bete (aseguru bakoitzaren araberakoak) eta ordaindu beharko zenukeen kuota jakiteko. Ehorzketa-asegurua kalkulatzeko tarifikatzailea are errazagoa da. Sartu zure jaioteguna eta posta-kodea, adierazi beste pertsonaren bat gehitu nahi ote duzun eta… prest, zure kuotaren zenbatekoa jakingo duzu. Erraza, ezta? Proba ezazu, eta zalantzaren bat baduzu gure webguneko aseguruen atala erabil dezakezu unean bertan dei diezazugun (“Deitu iezadazue orain” aukera hautatuta). Edo nahiago baduzu, 901 100 200 telefonora dei dezakezu eta, noski, galderak hemen bertan edo gure sare sozialetan egin ditzakezu. Eta ez ahaztu gure gainontzeko kalkulatzeko tresnak!Aipatu berri ditugun aseguruen tarifikatzaileez gain, LABORAL Kutxan mota guztietako tresnak ditugu, gure produktuak kontratatuz gero, hilean zenbat ordaindu beharko zenukeen erraz-erraz kalkulatzeko. Etxea erostekotan bazara hileko kuota kalkula dezakezu gure hipoteka-simulagailua erabiliz, edo ibilgailu bat erosi nahi baduzu gure tarifikatzailearekin zure autoaren asegurua kalkula dezakezu. Inbertsio on baten bila bazabiltza, berriz, begira ezazu gure inbertsio-fondoen errentagarritasun-taula. Tags: aseguruak aurrekontua kalkulatu auto-asegurua bizitza-asegurua ehorzketa-asegurua etxeko asegurua istripu-asegurua kotxe-asegurua osasun-asegurua
"2020-01-19T14:24:52"
https://bloga.laboralkutxa.com/kalkula-ezazu-zure-asegurua-segundo-gutxitan-gure-online-tarifikatzaileekin/
[ -1 ]
149,99 €69,99 € Damen Strass T-Shirt Blessed 169,99 €59,99 € Herren Jeans Salt Creek Beach 149,99 €112,49 € Herren Langarm Shirt 99,99 €44,99 € Damen Rock Capri 69,99 €59,99 € Herren Athens Big Pony Jacke 289,99 €189,99 € Damen Jeans Redondo Beach
"2017-04-28T08:16:55"
http://www.brandlots.de/index.php?JTLSHOP=t7eev0pmbd5geqm338nps5qsl4
[ -1 ]
Eber Finn - Wikipedia, entziklopedia askea. Irlandar mitologian Eber Finn (Heber edo Eibhear) Míl Espáine (Miled edo Milesius) eta Scota-ren semea zen eta Milesianotarren Irlandako konkistan parte hartu zuen. Eber-ren pertsonaia Inver Sceni-en ailegatu zen Irlandara, Bantryko Badian. Eber eta bere anaia zen Éremón, Tuatha Dé Danann-tarren aurka borrokatu ziren Taillte-n eta De Dannan-tarren hiru errege eta hiru erregina hil zituzten. Bizirautea lortu zutenek mendixketara ihe egin zuten, hau irlandar muino edo mendixketako jende miragarria eta maitagarrien kontakizunen sorreraren oinarri izan liteke. Behin Irlanda konkistatu eta gero, uhartea Eber eta Éremón-en artean banatu zuten, Eber-ek hegoaldea hartu zuen eta Éremón-ek iparraldea. Eber ez zegoen pozik banaketarekin, bere erdia gutxigotzat baitzuen, hortaz, anaiaren aurka guda egitera joan zen, baina Eber garaitua eta hila izan zen. Kontakizun honen bertsio batean, Eber-en emaztea zen pozik ez zegoena. Emazteak Tarako muinoa nahi zuen, Éremón-en lurraldeen erdi-erdian zegoen hau, baina Éremón-en emazteak ez zion eman nahi izan eta horrela izan zen gudaren hasiera. Eber hil zenean, Irlandako goi erregetzak bere anaiari men egin zion. Halere, hurrengo mendeaskotan zehar, Éremón-en ondorengoak ziren Eremoniatarrek eta Eber-en ondorengoak ziren Eberiartarrek borrokan jarraitu zuten euren artean. Munster-en nagusitza lortzeko asmoz, Eberiartarrek Ithiartarren aurka ere borrokatu ziren, azken hauek Miled-en osaba zen Ith-en ondorengiak. Eber-en semeak Conmhaoil ziren, Ér, Orba, Ferón eta Fergna. Irlandan parekide zen Hibernia (Julio Zesar-ek erabilia) izendapena Eber (edo Heber) izenatik eratorria izan liteke, hau irlanderaz Irlanda esateko izena omen zen. Bikingoak eta Saxoiek Ir-land edo Ir-landa izendatu zuten. Aipuak[aldatu | aldatu iturburu kodea] If You're a Wee Bit Irish. Ulliam O'Duirnin (Irish Family Names Society:La Mesa, CA.USA). 1978. Ulstergo zikloa "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eber_Finn&oldid=6643974"(e)tik eskuratuta
"2020-05-25T06:16:18"
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eber_Finn
[ -1 ]
Gobierno Vasco Irekia :: Espainiar sistema autonomikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da Bilbon Espainiar sistema autonomikoaren etorkizunari … http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/7706 berria Fuente: Irekia - Gobierno Vasco Espainiar sistema autonomikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da Bilbon "Federalismoaren bideak eta autonomietako estatuaren etorkizuna" nazioarteko biltzarra urriaren 19 eta 21 artean izango da Europako eta iparamerikako federalismoan adituek espainiar sistema autonomikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute Bilbon. Asteazkeneko inaugurazioan Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publiko sailburua, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, José Angel Biel Rivera, Aragoieko Gorteen presidentea eta Manuel Giménez Abad fundazioaren kopresidentea, eta Alberto López Basaguren Konstituzioa Zuzenbidan katedraduna eta biltzarraren zuzendaria, parte hartuko dute. Inaugurazio hitzaldia Michael Burguess-ek emango du, Kent-eko Unibertsitatean Ikasketa Federaletako irakaslea eta Erresuma Batuetako aditu nagusia. Europako eta Ipar Ameriketako 14 herrietatik datozen 147 federalismoan aditu elkartuko dira asteazken honetik aurrera eta ostiralera arte Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) paraninfoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo) euren sistema federalen eta espainiar autonomietako estatuaren erronkak aztertzeko. “Federalismoaren bideak eta autonomietako estatuaren etorkizuna” nazioarteko biltzarra aurkeztu da gaur prentsaurrekoan, unibertsitateko Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendu eta Mugimendu Politiko eta Sozialen Historia Sailak antolatua, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, besteak beste. Nazioarte mailan ospe handiko ponenteek hiru eguneetan zehar hiru gai aztertuko dituzte: eskumenen banaketa, gobernuen arteko harremana eta aniztasun politiko eta kulturala. Gai bakoitzekiko mahai inguru bat egongo da hainbat estatuen esperientziak aztertzeko eta beste bat Espainar estatuaren kasuan sakontzeko. Horrez gain, bloke tematiko bakoitzak eztabaidarako denbora bat eta partaideen komunikazioak aurkezteko beste bat izango du. Egitura honen helburua gaitasun handia erakutsi duten sistema federalen esperientziak Espainiar autonomien estatuaren garapenean laguntzeko baliogarriak diren debatitzea da. “Ezin dugu era isolatuan hausnartzen jarraitu, gure herria eta beste herrialdeen artean loturarik ez balego bezala”, azpimarratu du López Basauren-ek prentsaurrekoan. Estatutoak erreformatzeko azkenengo erreformen bertute eta akatsak aztertzera deitu du etorkizuneko proposamenen emaitzak hobetzeko. UPV-EHU biltzarra autonomia federalismoa Berri honen iruzkinen RSSa RT @wofederalism: Mañana arranca nuestro congreso, #WoF, y será retransmitido en directo por @Irekia http://t.co/WEGj0RI6” @coquegarcia duela urte bat gutxi gora behera Mañana arranca nuestro congreso, #WoF, y será retransmitido en directo por @Irekia http://t.co/WEGj0RI6” @wofederalism duela urte bat gutxi gora behera kortea_biltzar_garrantzitsu... jeitsi (646.2 KB) intervenciones_integras_fed... jeitsi (31.6 MB) Jeitsi audio bilduma (zip) totala_andoni_unzalu_biltza... recursos_rueda_prensa_feder... Ex-Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkari Nagusia
"2013-05-23T07:52:20"
http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/7706-espainiar-sistema-autonomikoaren-etorkizunari-buruz-eztabaidatuko-bilbon
[ -1 ]
Gasbi: Hezkuntza Txinan Hezkuntza Txinan Etorkizunean, Txinak lehenengo munduko potentzia izango dela esaten da. Potentzia ekonomiko guztiak hezkuntzan oinarrituta dagoenez, Txinako hezkuntza aztertzea erabaki dut. Txinako sistema hezkuntza beste herriko sistemaren antzekoa da. Lehen hezkuntza 6 urtetik 12 urtera egiten da. Bigarren hezkuntza, berriz, 12-18 urteekin egiten da, honek bi zatitan banatzen da. Lehenengo zikoa 12-15 urteekin non derrigorrezko hezkuntza bukatzen da eta bigarreen zikloa 15 urtetik 18 urtera. Bigarren zikloan sartzeko, azterketa bat gainditu behar da, ziklo honek unibertsitaterako sarreran dauka xede. Denok dakigunez, Txina munduko herri jendetsuena da 1.300 milioi pertsonekin, munduko laurdena. Honek lehiaketa itzela sortu du eta, noski, hau hezkuntzan islatzen da. Txinako umeek hezkuntza oso lehiakorra sufritu behar dute unibertsitatera joateko, kalifikazioak onak ez badira gizarteak umeari zapalduko du eta, bere gurasoek edo aiton-amonek bezala nekazaritzan lan egin beharko dute denbora askoz eta soldata oso txikiagatik, pobrezian. Umeak etorkizn hobea izateko egunero lan egin behar dute. Txinako eskolak zortziretan hasten dira eta arratsaldeko zortzirak arte. Horretaz gain, ikasleek beste aktibitate egin behar dute, kirolen bat edo ingelesa ikasi, honek asteburuko denbora osoa okupatzen du. Txinako ikasleek ez daukate inolako denbora librerik eta bere infantziako jolasak eta gauza politak galtzen ari dira. Txinako hezkuntza oso eraginkorra da, baina ez sozietate alai bat sortzeko, ikasteko makinak sortzeko baizik. Publicado por German Vazquez en 15:51 IF irakaslea 20 de noviembre de 2013, 5:30 Oso interesgarria gaia eta ikuspegia. Nik proposatzen dudanetik nahikoa aparte; baina ezin diot "baina"rik esan. Txinak lehenengo munduko potentzia izan behar duela diote, baina ikuspegi ekonomikotik baino ez bazaio begiratzen izango da hori, ederto nabarmentzen duzunez. Motibazio Falta Teknologia berriak hezkuntzan
"2018-06-23T19:32:56"
http://hezkuntz.blogspot.com/2013/11/hezkuntza-txinan.html
[ -1 ]
RETOS sarearentzat espazioa irekitzen izan ginen ekainaren 2an. Egun erdikoaren bukaera moduan, parte hartzaileei galdetu genien: gaurkoak zer ekin-nahi piztu du zugan? Hamar erantzun inguru batu genituen idatziz eta haien adierazgarri da hor goiko buru-mapa hori Uros bizi! Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter) Ikastaroa interesgarria (Cómo desarrollar la actitud innovadora y su puesta en acción). Rosana Agudok TTIko jende arretatsuaren laguntzaz argi asko eta galdera ugari piztu zaizkigu ikastaroan zehar. Proiektu bat landu behar genuen eta "powerpoint" bidez hura aurkezteko eskatua ziguten... Proiektuaren gaia ebazten kosta, beste zeregin batzuetan ibili eta lan honi asti nahikorik eman ez, ikastaroa on-line tartean garatu eta guk horrako joera eskasa,... azken eguna heldu da eta ikaskideak han ari dira euren proiektuak aurkezten, euren asmoei etailusioei buruzko kontuak ateratzen, eta horrek aberastu egiten du, jakina, ikastaroa.... Eta ni han lotsa-lotsa eginda, inongo powerpointik ez dudalako landu... buru-molde irekiak, mintzaldiak, Rosana Agudo, "pentsamendu bisuala", Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena @Eleder_BuM (Twitter) www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com (eng) OSLIST,
"2017-06-22T18:34:36"
http://burumapak.blogspot.com/2011/06/
[ -1 ]
Politeia: Ideia Nagusiak – Irakasle Ikasle Filosofia, filosofia klasikoa 1. Politeiako gaia: Zuzentasuna Zuzentasuna bi eratan ikus daiteke: Gizabanakoarena: Zuzentasuna lortzea, hiru arimen eta bakoitzari dagokion bertuteen proportzioan datza (beherago ikusi); beraz, gizakiak bere arima era zuzenean garatu beharra dauka ideia aldagaitzetara zuzenduz eguzkia ikusi arte (ongia – zuzentasuna ezagutu); argi dago gorputza alde batera utzi behar duela horretarako. Zuzentasuna ezagutu ezkero zuzena izango da. Bere maisua izan zen Sokratesengandik intelektualismo morala hartuko du Platonek: ezagutza eta etika elkar berdintzen dira, teoria eta praktika bateratuz. Mundu sentigarritik aldendu eta bere arima ideia aldaezinetatik Ongiaren ideiara zuzentzen duen horrek filosofoa izango da; orduan haitzulora agintari bezala bueltatzera derrigortua egongo da, herria bide zuzenetik gidatzeko gai den bakarra bera delako, honela hirikide guztiak zoriontasunera eramaten dituelarik. Gizartearena: Platonek polisean bizi diren hiritar guztien zoriontasuna bilatzen du, ez ostera gizatalde bakar batena. Horregatik, benetako errealitateranzko bide latza ibili eta mundu ulergarriko ideiak begiztatzean zoriontsu dagoen filosofo hori ezin ukatutzat hartuko du hiriko gobernua, gizon zuzena izanik gauza zuzenak agintzen baitizkiogu. Horrela, berak ezagututako zuzentasunaren ideia hiria bide zuzenetik gidatzeko gai izango da. Hirikideek dagozkien eginkizun eta bertuteak betetzeari gogoz ematen diotenean, Zuzentasuna gauzatuko da hiri barruan. Platonek hiru gizarte sail bereiziko ditu gizartean, bakoitza funtzio batekin eta bere arimaren zatirik indartsuenaren arabera bertute berezi bat dagozkielarik: Eskulangile eta nekazariak, irritsezko arimaren arabera neurritasuna dute bertute bezala. Zaintzaileak, suminezko arima dute nagusi eta sendotasuna da beren onbidea. Gobernari-filosofoak, arrazoizko arimaren zuhurtasuna da beren abilezia eta bertutea. Estatuaren eta arimaren arteko erlazioa nabaria da: estatuaren eginbidea eta gizabanakoarena ez doaz bide ezberdinetik. Bien artetik, gizartea garrantzitsuagoa da Platonentzat, hortaz etikak politikara eramaten gaituela. Eta ezagutzak etikara… Ondorioz: ezagutza, etika eta politika hiri ideialean elkartzen dira: teoria eta praktika batera doaz. 2. Dualismo epistemologikoa dualismo ontologikoari dagokio: benetako ezagutza ideia aldagaitzen ezagutza da. Filosofoak soilik lortzen du benetako ezagutza, ideia aldaezinen munduan arrazoiaren bidezko ezagutza (episteme). Gainerakoek, itzalen eta ilusioen munduan bizi dira, ereduaren perfektuaren kopia baino ez dena benetakoa balitz bezala hartuz: zentzuen bidezko ezagutza erlatiboa da (doxa), mundu sentikorrari eta gorputzari lotua, hain zuzen ere. Gauzakien aniztasuna, ez izatearen eta ideien artean dagoen erdiko zerbait da. Filosofoari episteme dagokio, “dena” ezagutzen baitu, beraz ezinezkoa du “ez dena” ezagutzea. Alderantziz, benetako ezagutzaren jabe dela uste duenari ezjakituria dagokio (doxa), “ez dena” ezagutzen baitu. Norberaren ezjakituria ikusten duenak soilik, doxatik epistemera doan bidea egiteko gai da. Ezagutza maila bi hauek beste bitan banatzen dira. Honela, maila baxuenetik hasita: Ilusioa edo imajinazioa (eikasia): objektu sentigarrien kopia edo itxurei dagokion ezagutza izanik, benetakoak balira hartzen ditugu. Atxilotuak bakarrik itzalak ikusten ditu, ez du irudiaren errealitatea eta irrealtasuna bereizten ez dakielako ikusten duena hesi atzean dauden objektuen itzalak direla. Ezin du susmatu “beste zerbait” errealagoa existitzen dela. Beraz, bere sineskeriak sortutako ilusio batean bizi da: engainaturik bizi gara, hizlari trebe baten argudioek benetan justuak ez diren zenbait lege edo ekintzen zuzentasunaz konbentzituak (ilunpean engainaturik gezurrak egiatzat hartuz: zuzentasunaren itzalak baino ez direnak zuzenak balira sinesten). Gogoratu “Matrix”. Suposizioa edo sineskeria (pistis): zentzumenez atzematen ditugun materiazko objektuei lotzen zaion ezagutza mota. Besteek esaten digutena egiatzat jotzea. “Besteak”, titiriteroak, sofistak dira: gauza edo objektu fabrikatuak eramaten dituzte (harrizkoak, zurezkoak…). Platonentzat gauza fisikoak “fabrikatuak” dira ideien kopiak direlako. Titiriteroak atxilotuak engainatzea dute helburu, baina haiek ere engainatuak bizi dira (ez dakite kanpoan zerbait absolutua dagoela) eta bere eran atxilotuak dira ere (ezin dute alde egin). Beraz, titiriteroak, sofistak bezala, bere iritzia gizartean zabaltzen dute lengoaiaren artearen bidez (erretorika): atzerritarrak eta nobleen semeen irakasle ordainduak, arrazoiaren bidez nola besteak konbentzitu irakasten zuten. “Gizakia da gauza guztien neurria” Protagorasen esaldiak ondo azaltzen du egiaren eta baloreen erlatibotasuna. Platonen ustez erlatibistak dira gure engainuaren arduradunak (sofistak eta haien heziketa jaso dutenak), eta aldi berean ez ahaztu manipulatzaile engainatuak direla, ezjakintsuak. Argudiaketa edo dianoia: objektu matematiko eta logikotaz aritzen dena, baina objektu hipotetikoak diren horiek eta konklusioak nahasten ditu: irudiak erabiltzen ditu irudi horien kausa diren ideia perfektuak atzeman gabe. Zientzia matematikoek ikertzen dituzte. Intuizioa edo noesis: ideia aldagaitzak printzipio hipotetikoak bezala hartuz printzipio ez hipotetiko batetara (Ongira) abiatzen dena, hauxe izatearen eta ezagutzaren zergatia delako. Ideien arrazonamendu abstraktuena da. Justiziaren ideia unibertsal eta aldaezinaren argipean gauzak justuak diren edo ez argitu dezake orduan. Dialektika da ideietatik Ongiranzko bidea egiten aritzen den zientzia. Eikasia eta pistis, mundu sentigarria ikertzen dute: gauza anitzen mundua, aldakorra eta ustelkorra, zentzuei lotua dagoena, doxa edo iritziari dagokiona (iritziaren arabera gauza justuak eta justizia ez dira desberdintzen: ezagutza erlatiboa da). Bakarrik gure ezjakintasun eta zentzugabekeriaz konturatzen bagara haitzulotik ateratzeko aukera izango dugu, ilunpetako itxurazko mundua alde batera utziz eguzkiak argitzen duen mundu ulergarriko benetako errealitateak -ideiak- ezagutzeko. Dianoia eta noesis aldiz, mundu ulergarriari lotuak daude: benetako mundua, ideia aldagaitzena ; ideiak bakarrak, absolutuak eta betierekoak dira eta arrazoiaren ezagutzarekin soilik hauteman ditzakegu benetako zientzia (episteme) lortzeko. Baina kontuz!: ez dugu pentsatu behar ideia hauek kontzeptu inmanenteak direla (Sokratesek proposatzen dituen definizioen antzera). Ideiak transzendenteak dira: gure pentsamenduaz independenteak eta mundu fisikoaz haraindi existitzen dira mundu sentigarria baino lehenagokoa den mundu ideialean. Mundu materiala mundu ideialaren kopia inperfektua da horregatik ideiek mundu sentigarriaren ezagutza posiblea izatea bideratzen dute. Ideiak gauzen izatearen eta ezagutzaren kausa dira, Ongiaren ideia Ideia aldaezinen izatearen eta ezagutzaren zergatia den bezala. Nola benetako ezagutza lortu? Platonek 4 bide ezberdin proposatzen ditu betiereko ezagutzarantz: Gogoratzea da ezagutza (anamnesia): Pitagorikoengandik dualismo antropologikoa (gorputza eta arima) eta arimaren hilezkortasuna jasotzen ditu. Arrazoizko arimak gorputzarekin batu aurretik ideiak ezagutu zituen mundu ulergarrian, baina gorputzarekin elkartzean ahaztu egin zituen. Halere, zentzumenezko mundua ideien antzeko kopia moduan eginda dagoenez, hura ikusitakoan ideiak gogora datozkigu. Baina kontuz: gogora ezazu mundu bien artean salto bat dagoela. Beraz, ezagutza ariman betidanik egon den jakintzaz oroitzea da. Garbipena (purifikazioa): gizon bertutetsuak bere arima pasio eta desioetatik aldenduz, bere gorputzetik banandu behar du mundu ulergarrira heltzeko. Honek, dakizuenez, kristautasunean izugarrizko eragina izango du. Heziketa (dialektika): heziketa, arima behar den lekurantz birzuzentzeko era da, benetako errealitatera, ideia aldagaitzetara, hain zuzen. Txikitatik hasiko da heziketarekin, ohitura txarrek arima ez kutsatzeko. Dialektika da filosofiaren metodo berezia: gauza anitzetatik ideietara eta ideietatik Ongiaren ideiara igotzeko bidea erakusten digu. Ongiaren ideia azalduko duen zientzia dialektikora ailegatzeko, lehendabizi zientzia pre-dialektikoak ikasi beharko ditu filosofoak: aritmetika, geometria, estereometria, astronomia eta harmonia. Maitasuna (Eros): maitasunaren objektua izango den edertasunera iriztea ideietara doan beste bide bat da. Edertasuna lortzeko igoera honetan, maila ezberdineko urrats batzuk igaro behar dira: lehenengo gorputz baten edertasuna, gero birena, hirurena, gorputz guztienera ailegatu arte, eta handik arimaren edertasunera, lege eta erakundeena, zientziarena eta azkenean edertasuna bere baitan (hutsa, purua) lortu arte, orduan gizakiaren bizitza benetako balorea lortzen duelarik. Erosen eraginik gabe ez ginateke argudiaketatik intuiziora iritsiko: azkenik, benetako ezagutza lortzeko Erosen eragina beharrezkoa dugularik (gure arimaren aurre-existentzian “ikusi” genuena faltan botatzen dugulako). Dualismoaren bidez, Platonek bere garaiko filosofiak agertzen zituen zatiketa bateragaitzak konpondu ditu : Sofisten erlatibismoa mundu sentikorra aztertzen duen iritziari dagokio. Sokratesen egi absolutu eta unibertsala, aldiz; mundu ulergarria ezagutzen duen zientzia arrazionalari (episteme). Demokritoren materialismoa gauza sentikorretan ematen da, Pitagorasen espiritualtasuna, berriz, ideia ulergarrietan. Parmenidesen izate aldagaitza ideien munduan gertatzen da, Heraklitoren “panta rei”, aldaketa etengabea mundu sentikorrean ematen delarik. 3.- Dualismo antropologikoa eta arimaren hilezkortasuna Izatearen eta ezagutzaren dualismoaren parean, gizakiaren izaera ere dualista da: arima eta gorputza gizakiaren bi zatiak, guztiz desberdinak dira eta bata bestearekiko independenteak. Gorputza, zati materiala da, ustelkorra, aldakorra, inperfektua, zikina eta hilkorra; arimaren kartzela da, bere desio eta pasioengatik mundu ulergarria begiztatzea oztopatzen diolarik. Arima, gizakiaren zati espirituala, jainkotiarra, betierekoa eta hilezkorra; Platonen bi munduen arteko zubia da ezagutzaren printzipioa delako. Dena den, ezaugarri hauek ez dira lotzen arimari orokorrean, baizik eta arimaren zatirik gorenenari, hau da, arrazoizko arimari. Arestian ikusi dugunez, estatua eta arima erlazionaturik daude: Platonek, gizabanakoa eta gizartea konparatzen ditu. Beraz, gizartean ematen diren hiru sailen antzera, ariman ere hiru zati proposatzen ditu: Irritsezko arima: soinean edo sabelean kokaturik, bizirik irauteko sena, otorduen plazerra, mina eta bestelako nahierak. Gorputzarengandik banaezina den ezkero, hilkorra da. Suminezko arima: bihotzean kokaturik, gaitzespen, mendeku, ausardia edo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den oldarkortasuna bideratzea da bere zeregina. Hilkorra da. Arrazoizko arima, buruan kokatua, gogamenaren funtzioak betetzen ditu: pentsamendua eta nahimena. Hilezkorra da. Gizakiaren irudia bezala, arimarena ere dualista dela esan daiteke: gorputzari lotua dagoen zati bat dago, hilkorra; eta arrazoizko arima, hilezkorra. Filosofoak polisa agintzen duen bezala, arima arrazionalak ere zati hilkorrak bide zuzenera gidatu behar ditu ongiaren ideiaren argipean eta, zuhurtasunez josia, suminezko zatia ausarta eta sendoa izaten lagundu; eta bion artean, irritsezko zatia gobernatu neurritasunez jokatu dezan. Arimaren zati bakoitzak bere betebeharra gauzatzen ba du, orduan oreka eta harmonia sortuko da gizakiaren baitan eta zuzena izango da. Beraz, bertutea lau ezaugarri hauek definitzen dute: neurritasuna, sendotasuna, zuhurtasuna eta aurrekoen batuketa orekatua den zuzentasuna. Arimaren hilezkortasunak, alde batetik, gogoramenaren bidez ideia aldaezinen ezagutza ahalbideratzen du; eta bestetik, zuzena den gizakiari etorkizunean lortuko duen saria segurtatuz, gorputzaren nahikeriak ezabatzeko beharra gauzatzen du. Arimaren betebeharra birjaiotzeko prestatzea da: purifikazioa edo garbipena: gorputzaren esklabotzaz askatzea, heriotza ostean mila urtetan zehar zeruko zoriontasunean bizitzeko (mila urtetan lurrazpiko zigorretan jausi beharrean). 4. Gizartearekiko grina Platonen filosofian Ikusi dugunez, ideien teoriak helburu praktiko bat du: intelektualismo etikoa dela medio, mundu ulergarriaren ezagutzak zuzentasunez jokatzeko balio du; filosofoa gobernari izatera behartzen duen neurrian, gizabanakoaren jokaera, gizarte osoaren menpean agertzen da. Praktikotasunarekiko ardura Platonek bizi izan zuen garaiko gertakariekin bat dator. K. a. V. Mendeko gobernariek, oligarkiatik demokraziara, Atenaseko gainbeheraren oinarri izan ziren herri borrokak sortarazi zituzten. Alde batetik, gobernari horien ustelkeria eta ondasun edo botere nahia ikusi zituen Platonek , eta bestalde, asanbladan oinarritua zegoen demokraziak bide zuzenera irizteko gaitasuna galtzen zuela, herrikide bakoitzaren gogoak asetze nahiaren ondorioz. Garai hartako demokrata eta oligarkak izan ziran Sokrates epaitu eta kondenatu zutenak, eta gertaera hau asko arduratu zuen Platon. Egoera horretan “Politeia” liburua idatzi zuen, bertan Sokrates bezalako gizon zintzorik erailko ez duen gizarte ideialaren eredua eraikiz. Horretarako, hiri ideiala filosofoek agindu beharko zuten, zuzentasuna eta ongiaren jakitun izanik, hiri osoaren ongia ziurtatzeko gai baitziren, bide zuzenetik gidatuz, hirikide guztiak harmonia eta zoriontasunera eramanez. Platonek proposatzen duen gobernu era aristokrazia da, hots, adituen edo onenen gobernua (”aristos”, hoberena esan nahi du). Baina Platonek hiriaren hondamendira daramaten lau gobernu era okerrak azaltzen ditu ere: Timokrazia: gizaki sutsuenak gobernatzen dute, bakea baino hobeto gerra egiten dutenak. Botere, handinahia eta ohore nahia ditu oinarri. Borrokaren berotasunak arrazoia menperatuz amaitzen du, eta orduan ondasunen lagunak bihurtzen dira, eta horrezkero aberatsak boterera daramatzate. Oligarkia: aginteak ondasunen jabetza du oinarri. Aberatsek boterea eskuratzen dute ondasun gehiago egiteko nahian. Ondasun nahi asegaitz horrek gobernua suntsitu egiten du demokraziarako bidea prestatuz. Demokrazia: hiritar guztien gobernua, eta Platonen ustetan adierazpen askatasunaren eta bakoitzak nahi duena egitearen gobernua. Askatasun nahi asegaitzak gogo ezberdinen arteko arazoak sortarazten ditu. Aberatsek, ondasunak galduz, herriaren kontra borrokatzen dute, eta hauek buruzagi tirano bat boterean jartzen du etsaien aurka egin dezan: ez da ba hauxe Platonen garaian gertatu zena? Tirania: hasieran tiranoak zorrak barkatu eta pobreei lurrak emateen dizkie, baina geroago etsai batzuen laguna eginez gerrak sortarazten eta zergak igotzen ditu, hiritarren pobreziak konspirazioa baztertuko duelakoan. Tirania gobernurik ankerrena da. Ziurki, Platonen ustetan, zentzugabekerian oinarritutako gizarteetan emango diren estatu egiturak dira aurreko hauek. Ezjakintasunaren ondorioz, guztion zoriontasuna erabat ezinezkoa da. Beraz, ez zaie ezjakinei hiriaren gobernua eman behar. Filosofoa da hiritar guztiak zoriontasunera gidatzeko prestatua dagoen bakarra, heziketa prozesu osoa buruturik zuzentasuna zer den badaki, zientzia dialektikoa menperatzen baitu. Baina ez pentsa bere eginkizuna hiritarrak zentzugabekeriatik ateratzea dela: hiritar guztiok ezinezkoa dutenez benetako ezagutza atzematea, beharrezkoa dute gobernari jakintsu baten gidaritza. 2015-09-27 2016-06-13 amaiafilobatxilergoa, Platon, Sofistak, Sokrates Anterior Entrada anterior: Platon: Bizitza eta filosofia proiektua Siguiente Entrada siguiente: Heroi Eponimoak ala #demoKrazy?
"2017-12-16T05:31:16"
https://irakasleikasle.wordpress.com/2015/09/27/platonen-politeia-ideia-nagusiak/
[ -1 ]
Arabar Errioxako Ardoaren ibilbidea - Restaurante La Muralla Hasiera > Antolatu zure bidaia > Jatetxeak eta tabernak > Restaurante La Muralla Helbidea: Páganos, 42 Telefonoa: 945 600 198 Faxa: 945 600 198 Webgunea: www.cuevalamuralla.es Posta elektronikoa: reservas@cuevalamuralla.es Bisitaren ordutegia: astelehenetik ostiralera: 13:00etatik 15:30etara / larunbatetan eta igandetan: aurrez erretserba eginda Jatetxe apain hori Laguardia / Biasterin Erdi Aroko hiriaren erdi-erdian dago. Taberna, bi jangela eta sukalde bereizia dauzka. Beheko solairuan antzinako sotoa dago, ondo zainduta eta enkarguzko bazkariak eta afariak emateko prestatua. Menu berezi ugari eskaintzen ditu. Landa-estiloko dekorazio dotoreari esker, jatetxea erosoa eta egokia da eskualdeko jaki tipikoak dastatzeko, hala nola, arkume-txuletak, piperrak eta patatak errioxar erara. Wifi zerbitzua eskaintzen du. Eguneko Menua (Zubiak) Hitzartutako Menuak taldeak hartzea (40)
"2019-08-25T07:35:34"
http://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/eu/organiza-tu-viaje-restaurantes-bares.php?id=13
[ -1 ]
CHANEL Chanel 2.55 Marasse Poltsa luzea tolestuta Larruzko Ladies Black [Erabilitako] ー The best place to buy Brand Bags Watches Jewelry, Bramo! Salmenta prezioa: USD 647.80(Zerga barne) Produktuen kudeaketa zenbakia (produktuaren URLa):2658-ki-06331-az [Sure] ・ Zimurrak ・ Zikinkeria meheak azalean ikus daitezke. Koloretako peelinga izkinako hariaren arabera. Metalezko zatietan marratu txikiak ikus daitezke. Gainbehera eta presio marka daude flap-aren barruan. Txartel poltsan, orbanak eta orban txikiak txartelaren poltsikoan eta orban irekiak poltsiko zabalean. Kanpoan: Azalera: zikina, haria, zimurrak Idatzi 2.55 Model malasse Line clamshell Produktuaren deskribapena Chanel-en sarrera tolestuta. Harribitxi dotorea eta dotorea, aurrealdeko 2.55 hardwarearekin. Poltsiko asko daude, eta biltegiratze ahalmena bikaina eta erabiltzeko erraza da. Vintage prozesamendua aplikatzen denez, eroso erabil daiteke marratu nabarmenik gabe. Adina edo moda edozein dela ere erabil daitekeen altxor bat da. Bi diru zorroak, kremaileradun moneta poltsa, hamabi txartel poltsikoak, bi poltsik irekiak Biltegiratze kutxa, bermea, zigilu serieko boutique zigilua
"2020-08-11T21:39:21"
http://eu.bramo.jp/products/detail.php?product_id=871354
[ -1 ]
Paul de la Cuesta, munduko eskiatzaile onenekin lehian • ZUZEU Paul de la Cuesta, munduko eskiatzaile onenekin lehian 2010-11-12 16:40 Munduko Kopan ari diren eskiatzaile gazteenetakoa da Paul De la Cuesta. Joan den urtean Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Eskia alde batera utzita, poliki-poliki bada ere, odontologia ikasten ari dela kontatu dio GAZTEZULOri. Baita surfean aritzea eta futbolean jokatzea gustuko duela ere. Hona hemen elkarrizketaren pasarte batzuk: Eski probek minutu eta bi minutu artean irauten dute. Horren denbora tarte laburrean, hanka sartuz gero zureak egin du. Bai, baina hori ere entrenatzen da. Hainbeste urte eta gero ohitu egiten zara. Eskiatzaileok jakin badakigu akats ñimiñoena larrutik ordaintzen dugula, ez ditugula 90 minutu gaizki hasitakoari buelta emateko. Tentsioa badago, baina harekin bizitzea ikasi beste erremediorik ez dago. Nola oroitzen dituzu joan den urteko Olinpar Jokoak? Oso oroitzapen polita dut. Lehen Olinpiar Jokoak ziren niretzat, txikitatik horrelako proba batean egoteko ametsa nuen. Inguruko guztia ikusita sumatzen da txapelketa berezia dela. Hala ere, lehen proba iritsi zenean, jaitsiera, lasai antzean nengoen; ez nintzen finegi ibili denboraldi osoan lasterketa horretan eta, beraz, ez nuen presio handirik. Ferran Terra kataluniarra eta biok gazteenetakoak ginen Kanadan; jaitsieran, denak gu baino zaharragoak ziren, eta erraldoian, beharbada gure adineko baten bat egongo zen, baina bazegoen 35 eta 38 urteko eskiatzailerik ere. Zeintzuk dituzu pista kuttunak? Austriako Interstoder eta Italiako Alta Badia; Italiako pista horretan erraldoia oso polita da, nahiz eta nik oraindik ez dudan bertan lehiatzerik izan. Baqueirakoa ere aipatu behar dut, gozatu ederrak hartu baititut bertan. Elkarrizketa osoa, gaztezulo.com webgunean. Irudia | Paul de la Cuesta eskiatzailea | Ezezaguna | Creative Commons By SA eskia, Paul de la Cuesta Papereko ZuZeu: Benetako azala
"2018-10-18T07:34:09"
https://zuzeu.eus/euskal-herria/paul-de-la-cuesta/
[ -1 ]
Berriketan.info Viewing item 1 to 5 (of 5 items) Asier Perez-Karkamo wrote a new post, Trafiko eragozpenak larunbatean Txingudi Korrika proba dela-eta, on the site Oarsobidasoko Hitza 4 minutes ago Txingudi Korrika herri lasterketa egingo dute larunbatean Hendaia eta Hondarribia artean eta horrek trafikoan eragin izango du. 16:30ean hasiko da lasterketa, eta Hondarribian, Hondartzako atletismo pistan Urola Kostako Hitza wrote a new post, Zestoan kiroldegiko masaje zerbitzua lehiaketara atera dute, on the site Urola Kostako Hitza 5 minutes ago Zestoako Udal Kiroldegiko masaje zerbitzua lehiaketa publikora atera dute. Zerbitzua urtebetez emateko da, eta ondoren bost urte arte berritzeko aukera egongo da. Lehiaketara aurkezteko honako dokumentazioa Pasaiako Hitza wrote a new post, Gazte ekintzetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute , on the site Oarsobidasoko Hitza 24 minutes ago Pasaiako gazte talde eta elkarteei 2014ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidaltzen die udalak. Eskaerak, “behar bezala beteta eta beharrezko dokumentazioa erantsita”, Gazteria eta Kirol Departamentuan aurkeztu berria wrote a new post, Zergen murrizketak iragarri ditu Cameronek hauteskundeak irabazten baditu, on the site Berria albisteak 25 minutes ago Erresuma Batuko lehen ministroak "gogor" lan egiten dutenei laguntzeko konpromisoa agertu du. Urola Kostako Hitza wrote a new post, Kilometrotara mendi irteera antolatu dute Zestoatik, on the site Urola Kostako Hitza 29 minutes ago Igandean Kilometroak 2014 jaia da Orion. Zestoako agiro Mendi Taldeak Oriora mendi irteera antolatu du. 08:00etan Gurutzetik irtenda. Egunpasa da, eta trenez edo autobusez itzuliko dira arratsaldean Zestoara. Azken EztabaidakEtxean da Jon Perez antxotarra, behin-behinean | Oarsobidasoko Hitza(e)k Epaileak kartzelara bidali du Jon Iñaki Perez Aranburu bidalketanAlex Wood(e)k Antxoko krosa, igandean bidalketanMelba Benton(e)k Antxoko anbulatorioaren aparkalekua egunez ere zabalduko dute bidalketanJon Perez aske utzi dute Parisen | Oarsobidasoko Hitza(e)k Epaileak kartzelara bidali du Jon Iñaki Perez Aranburu bidalketanKaiko Herrera ingurua berregituratzeko ardatza izatea eskatu dute La Herrera, Herrirak eta Harripek | Pasaiako Hitza(e)k Mobilizazioa egingo dute etzi, topora iristeko eragozpenak salatzeko bidalketan
"2014-10-01T14:14:41"
http://pasaia.hitza.info/2012/05/03/san-pedro-bigarrena-izan-da-oriok-irabazitako-trainerilla-estropadan/?afilter=events
[ -1 ]
‘Diario Vasco’k zaborra maite du | Xehe Hasiera » Iritzia » ‘Diario Vasco’k zaborra maite du Atzo, 2014ko otsailak 19, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren ardura daukaten agintariek aurkeztu zutenean Zarautzko Urtetako zabortegian alor honetarako prestatu plan berria, honako tituluak azaldu ziren prentsa idatziaren edizio digitaletan: Diario Vascok “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos del territorio“; Berriak “Urteta, Lapatx eta Sasietako zabortegiak 2015eko amaierarako itxiko dituzte”; Noticias de Gipuzkoak “Gipuzkoa plantea tratar la basura en cuatro plantas y cerrar los vertederos“. Diario Vascoren 2014-02-20ko azala Ikusi gaur Diario Vascoren edizio paperezkoak azalean daramana: “La Diputación retrasa a 2015 el cierre de los vertederos de Azpeitia y Beasain“. Gero bai, Fernando Segurak letra txikian azaltzen dizkizu Iñaki Errazkinek aurkeztu planaren zertzeladak, titularretan azpimarratu direnak baino munta gutxiagokoak nonbait: errausketaren beharrik gabe kudeatzen ahal direla Gipuzkoako hondakinak, horretarako eraiki beharrezko azpiegiturek izango dutela errauskailuarekin aurreikusitako dirutzaren herena (1/3… sic!), eta abar. Ez dut irratietako goizeko tertuliak soportatu beharrik jakiteko seguru horretaz aritu direla, eta ariko. Diario Vascok markatzen du agenda eta kito. Diario Vascok esaten badu kristoren saltsa dagoela Astigarragan Atez Atekoa jarri behar dutelako, kristoren saltsa gertatzen da. Diario Vascok ez badio ezer Astigarragan sistema berriak lortu dituen emaitzez, eske Astigarragan ez dute ezer berezirik lortu Atez Atekoarekin. Diario Vascok 2012ko maiatzaren 24an publikatu zuenean “El Parlamento de Gipuzkoa insta a la Diputación a construir la incineradora, el puerto exterior y a definir el proyecto de Tabakalera“, zuk seguru egin zenezakeen apustu biharamunetik eztabaida zentratuko dela gaiaren arduren inguruko eskumenetan: inork sekula ezertarako deitu zien “Parlamento de Gipuzkoa” Biltzar nagusiei? Orain Errazkinen planaren eduki osotik hautatu baldin badute itxi beharreko hiru zabortegietatik bat puntuan itxiko dutela, bigarrena lau hilabeteko atzerapenez eta hirugarrena 12 hilabeteko retrasoz, horra zertan zentratuko duen aste batzuetan bere agenda Gipuzkoako oligarkiak. Desengainatu gaitezen, hemen ez dago ez Ibarretxe planik, ez autogobernu prozesurik eta ez Gure Esku Dagorik ezer funtsezkorik lortuko duenik Diario Vascori eta Correori Gipuzkoan eta Bizkaian daukaten nagusitasun erabatekoa ahuldu gabe. Alderdi politikoak horiek zer esango dutenari begira bizi dira egunaren 24 orduetan. Gainerako hedabideok gauza gutxi lortzen dugu hemengo agintari faktiko espainolisten tankeek markatutako agenda gure koloretxoz margotzea baino. Oligarkek atzo arratsaldean planifikatu zuten gaur goizean guk denok zein titularrekin gosaldu behar genuen. Gaur bazkalondoan planifikatzen ariko dira biharko gosaria zerekin gozatuko diguten.
"2019-07-21T09:06:38"
https://www.argia.eus/blogak/pello-zubiria/2014/02/20/diario-vascok-zaborra-maite-du/
[ -1 ]
IVANCE - Hitz egin dezagun kirurgiaz - Cirugía Plástica MenuHasieraNor gara?José Mª del Amo DoktoreaOlatz Alcelay Doktorea CloseKirurgiarekinBular InguruneaBularren HandiagotzeaBularren altxaketaBularren murriztapenaGinekomastia“Mommy Makeover” – Amatasunaren ondorengo KirurgiaLipofilling-aGorputz Ingurunea“Mommy Makeover” – Amatasunaren ondorengo KirurgiaLiposukzioa edo LipoeskulturaAbdominoplastiaLipofilling-aIzterretako Lifting-aBesoetako Lifting-aKirurgia Post-BariatrikoaAurpegiko InguruneaOtoplastiaRinoplastiaBlefaroplastiaLipofilling-aAurpegiko eta Lepoko Lifting-aBekokiko Lifting-aKirurgia GenitalaLabioplastiaRemodelación Labios MayoresRemodelado PubisKirurgia plastikoaLarruazaleko LesioakUltzera eta Zaurien UnitateaAurpegiko TraumatismoakJaiotzatiko Malformazioak CloseKirurgiarik GabekoToxina BotulinikoaInfiltrazioak eta Betegarri dermikoakPeeling KimikoaEskuen GazteagotzeaEzpainen ItxuraMesoterapiaKarboxiterapiaPlaketetan Aberatsa den Plasma (PRP)Azalaren zainketa eta mantentzeaMicroneedling-a (Dermapen-a) CloseBerriak+InfoGure AbantailakFinantzaketaUrrutitik al zatoz?Zure lehen kontsultaEbakuntzaren aurretik eta ondorenOHIKO GALDERAKLege oharra CloseKontaktuaEska ezazu hitzordua Close IVANCE – Hitz egin dezagun kirurgiaz Dra. Olatz Alcelay 2017-03-22T10:32:35+00:00 Kirurgiarik Gabeko Otoplastia Earfoldek metodo erraz bat aurkezten du, irtendako belarriei era erraz batean konponbidea ematea ahalbidetzen duena. Gehiago irakurri Ezagutu gure espezialistak IVANCEren arrakastaren giltzarria da zirujau taldearen indarra. Ezagutu itzazu sakonago beraien orrialde pertsonalak bisitatuaz. Ezagutu gaitzazu Puntako klinika Euskal Herrian Gure lanak gure pazienteen konfiantza lortzera eraman gaitu, Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan Zerbitzuaren bikaintasunean oinarritutako ospea 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, IVANCEk ospea eta arrakasta lortu du, Euskal Herriko zentro kirurgiko onenetarikoa bihurtuz Ezagutu gaitzazu Berraurkitu zaitez zure buruarekin Mommy Makeoverrekin Ama garen aldetik, badaukagu amatasunak dakartzan zailtasunen berri. Hala ere, itxurak ez du zertan izan arazo hauetako bat. Ezagutu gaitzazu Bi zirujau: Helburu bakar bat IVANCEn taldeko kide bakoitzak dauka bere lan egiteko modua; baina biek dute helburu bakar bat: zure asebetetzea. Ezagutu gaitzazu Kirurgia estetikoko gure tratamenduak Bularrak handitzeaAgur konplexueiBular polit batzukBULARRAK HANDITZEABularrak altxatzeaGaztetu zure itxuraDesiotako tinkotasunaBULARRAK ALTXATZEABularrak murrizteaAgur eragozpeneiOndo senti zaitezBULARRAK TXIKITZEAGinekomastiaIrabazi segurtasunaIzan konfiantza zuganGINEKOMASTIAAurpegiko gazteagotzeaBerreskuratu armoniaSenti zaitez gazteAURPEGIKO GAZTEAGOTZEAGorputz inguruaAsebeteta sentituSegurtasuna irabaziGORPUTZ INGURUAOtoplastiaAgur soplillo belarrieiSeguru senti zaitezOTOPLASTIAErrinoplastiaZure sudurra armonianHobetu zure itxuraRINOPLASTIABlefaroplastiaLortu begirada gazte batBegirada irmo eta pausatua BLEFAROPLASTIAMommy MakeoverGozatu amatasunazBerreskuratu eta hobetu zure itxuraMOMMY MAKEOVERKirurgia Estetikoko erreferentziazko klinika Euskal Herrian Olatz Alcelay doktoreaoalcelay@ivance.netZirujau estetikoaHITZ EGINGO DUGU?Jose Maria del Amo doktoreajmdelamo@ivance.netZirujau estetikoaHITZ EGINGO DUGU?
"2017-07-25T22:41:30"
https://ivance.net/eu/
[ -1 ]
https://www.iperceramica.it/deu/at/catalogo/zen-1-schiebetuer-120-110-transparent-matt-schwarz if(typeof(shoppingListJS) == "undefined" || shoppingListJS == null || !shoppingListJS) { shoppingListJS = new ShoppingListJS({storeId: '11151',catalogId: '11051',langId: '-3'}, {id: '236658', name: 'ZEN 1 SCHIEBETÜR 120-110 TRANSPARENT MATT SCHWARZ', image: '//cdn.iperceramica.it/wcsstore/catalog/catalogo/zen-porta-scorrevole-nero.jpg', type: 'ItemBean', components: {}, skus: []}, {}, "shoppingListJS"); }
"2020-08-09T02:40:17"
https://www.iperceramica.it/deu/at/catalogo/zen-1-schiebetuer-120-110-transparent-matt-schwarz
[ -1 ]
Iparragirre (pastorala) - Wikipedia, entziklopedia askea. Iparragirre (pastorala) Pastoralak Iparragirreren zenbait pasarteetan oinarrituta dago. Kartela argazki honetan oinarritu zen. Iparragirre 1980eko uztailaren 27an, Urdiñarbe herriak taularatu zuen pastorala izan zen; bigarren aldia abuztuaren 10ean izan zen. Egilea, Pierre Bordazarre "Etxahun-Iruri", 1979an hil zen eta, zoritxarrez, antzezpena ezin izan zuen ikusi. Iparragirre izan zen hark idatzi zuen azken pastorala. 1999ko irailaren 26an eta urriaren bian, bestetik, Urdiñarbe herriak, Bordazarraren heriotzaren hogeigarren urtemugan eta haren omenez, berriro ere taularatu zuen. Pastoral honek 28 jelkaldi ditu. Bordazarre hil eta gero, 1980an, Jean Mixel Bedaxagarrek hartu zuen pastoralaren zuzendaritza. Bitxikeria bezala hemeretzi urte geroago egin zen antzezpenean aktore askok berriro ere lan egin zutela aipa daiteke. Bigarren antzezpen horren antolatzailea Urdiñarneko Bil Xokoa elkartea izan zen eta errejenta Battitta Ürruti. Bietan Bedaxagarrek bete zuen Iparragirreren papera. Pastoral honek berrikuntza bat ekarri zuen: antzeztu zen garaia zela eta, udazkenean, lehen aldiz oihal aterpe batean antzeztu zen. Horretarako 60 metro luzera eta 35 metro zabalera zituen aterpea prestatu zuten. Barnean 2.500 lagunentzako espazioa egokitu zen.[1] Pierre Laffitek beste datu garrantzitsua azpimarratu zuen: pastoral horretan, haren ustez ordura arte egindako onenetarikoa, lehen aldiz emakumezko pertsonaien paperak ez zituzten gizonek bete, emakumeek baizik.[2] Iparragirreren, Urretxuko kantari eta olerkari ezagunaren, bizitzako joan-etorriak dira ardatz pastoralean. Gipuzkoarraren abestiak bere horretan mantentzeaz gain Pierre Bordazarreren zenbait kantu ere tartekatu zen. 1999an, gainera, Mixel Etxekoparrek moldatutako kantu batzuk sartu ziren: «Gernikako Arbola», «Ume eder bat» eta «Hara non diren» abestiak, alegia. Pierre Bordazarre: Iparragirre pastorala. Etxahun Iruriren omenez, Ideki, 1999ko irailan. Hitz aurre moduan Etxaun-Iruriri Jean Louis Davant idazleak eskainitako zenbait poema jaso ziren.[3] ↑ http://www.otamotz.eus/iparragirre-pastorala-urdinarben-050-alea/ ↑ https://iparragirre.urretxu.eus/items/show/612 ↑ "Omenaldi", "Jokülaria", "Koblakaria", "Poeta", "Pastoralkaria", "Gizona", "Beti bizi", "Agur Etxahun Iruri" eta "Bi etxahuner gorazarre". Pierre Bordazarren heriotzaren hogeigarren urtemugan eginiko antzezpenaren berria. (Frantsesez):"La Pastorale d'Iparragirre. Impressions d'un spectateur", Pierre Laffiteren artikulua, Bulletin du Musée Basque, 90.zk., 1980ko 4. hiruhilekoa. Datuak: Q85966708 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Iparragirre_(pastorala)&oldid=7755500"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 5 martxoa 2020(e)an, 17:50(e)tan Orriaren azken aldaketa: 5 martxoa 2020, 17:50.
"2020-08-07T22:25:12"
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Iparragirre_(pastorala)
[ -1 ]
Neguan marmelada: erabili, sukaldaritza errezetak argazkiekin - Mugurdi - 2019 Nola egin mugurdi marmelada etxean Mugurdi marmelada - haurrentzako eta helduentzako gogokoena. Jateko gozogintza dira, edari beroarekin azukre pixka bat jaten dute, ogi gainean banatuta. Tratamendu termikoarekin eta hori gabe egiten da. Pertsona orok jaki hauen propietate erabilgarria ezagutzen du. Mugitu marmelada egiteko errezeta goxo eta sinple batzuk zurekin partekatu nahi ditugu. Mugurdi prestaketa Mugurdi marmelatu lodia Sukaldaritza metodoa Bost minutuko marmelada Marmelada egosten gabe Taula zer aplikatu Gustu goxoak dituen onurak Mugurdi-marmelada ospea irabazi du bere gustuagatik, itxura sutsua, sukaldaritza ahalegina, biltegiratze denbora eta erabilgarritasuna direla eta Badakizu? Antzinako greziarrek mugurdi erabili zituzten helburu sendagarriak soilik: eskorpioien eta sugeak zuritzeko erremedio egin zituzten bere loreetatik. Osaeraren onurak bere konposizioagatik. Bitaminak ditu (A, E, C, B1, B2, B9, PP), mineralak (potasioa, kaltzioa, magnesioa, sodioa, fosforoa, burdina). Ia ez dago gantzarik, proteina kopuru txiki bat, karbohidrato asko eta zuntz dietetikoa. Mugurdi postrearen propietate erabilgarriak zerrenda bakarrean konbinatzen badituzu, itxura hau izango du: diuretikoa bat; mina botikak; Mikrobioen; antioxidatzailea. Mugurdi propietate antipiretikoak dituelako, salmenta zilarkara da, barberry, Rhodiola rosea, larreak, masusta, viburnum, cornel, txilea, sloes. Mahatsen tratamenduan hamar tratamendurako ospetsuenak, herrikoiak eta garrantzitsuenak eraginkorrak diren amona marmelada tea da. Forma epelean izerdia handitzen laguntzen du. Gaixotasuna eragiten duten gaixotasunak sortzen dituzten fluidoak, birusak eta bestelako organismo kaltegarriak kentzen dira. Horren ondorioz, pertsona baten tenperatura jaisten da, eta azkarrago berreskuratzen du. Horrela, arnasketa-birusen infekzioak, gripea, beroa eta buruko mina, gaixoaren egoera hobetzeko modurik onenetakoa tea nahasten da marmelada marmelada bat postre handi bat 300 ml ur beroa diluitu egin da. Wez daukazu edari hau erabili beharrik egunean 1,5 litro baino gehiago ez da ona. Linden, hirusta, sahatsak, belarrak, iltzea, tipulak Indian lagunduko dizute buruko minak kentzeko. Mugurdiko postrari ere dagozkion gaitasunak: odol mehe; peristaltisa hobetu; eragin onuragarria izan behar du traktu gastrointestinalean; arintzeko buruko minak; moteldu zelulen zahartze prozesua, azala. Garrantzitsua da! Ez da beharrezkoa gozotasun hori hiru urtetik gorako umeei ematea, azken hiruhilekoan haurdun dauden emakumeentzat eta edoskitzerakoan emakumeak erabiltzeko. Mugurdi alergenoik indartsuena da eta, beraz, mota guztietako erreakzio alergikoak garatzea eragin dezake. Osasungarria den jaki bat prestatzeko, lehengaiak prestatu behar dituzu. Baia helduak izan behar dute, baina ez oso larrian. Zure webgunetik bildu badituzu, ezin duzu garbitu. Fruituak erosten badira, orduan banatu behar dira - kendu hondatuta, heldugabeak, urratu zurtoinak eta sepala, garbitu eta lehortu. Paleta batean garbitu behar duzu, urarekin ontzi batean murgilduz. Bat-batean, baia zurixka larbazko larbak baldin badira, produktua 10 minutuz beratzen da ur litro batean 10 g gatzez. Tratamendu horien ondoren eta uraren azaletik larbak kentzen direnean, mugurdinak ur garbiarekin colander batean garbitu behar dira. Exekutatzen ari da, ez da merezi egiten, jet txarrak kalte dezakeelako. Iragazkia uretan murgilduta edukiontzi handi batean murgiltzen da eta fruitu guztiak murgilduta egon behar dute. Gomendatzen dizugu mandarina, beltza, muztioa, elorri, gozoki, kalabaza, madari, gerezi zuria, irasagarra, manchuria, currant errezeta errezeta ezagutzea. Sukaldaritzarako potarik onena altzairu herdoilgaitzezko ontzia izango da. Paloia esanguratsurik ez badago. Kobrezko eta aluminiozko ontziak ezin dira erabili. Beraz, marmelada prestatzen has zaitezke. Hasteko, ezagutu errezeta klasiko marmelada lodia. Arratsaldean arratsaldeko sukaldaritza hasi behar da, gauean postrea sartuta egoteko, berry azukrearekin bustitzen da eta zuku asko ematen du. Tratamendua bi urte arte gorde daiteke. Prestatzeko behar duzu: mugurdi freskoak - 1 kg; azukrea - 1 kg. Errezeta klasikoaren arabera postrea honela prestatzen da: Jarri prestatutako baia ontzi batean. Gehitu azukrea. Osagaiak nahastu. Utzi 12 orduz - hau da prozedura horrek jam loditzeko. Goizean jarri edukiontzi bat mugurdiak sute txiki batean. Mugitu noizean behin, ekarri irakiten. Irakiten egosi ondoren 7-10 minutu. Sukaldean, aparra kendu behar duzu. Itzali beroa eta utzi gozokiak cool. Garbitu poteak eta tapak sosa batekin eta esterilizatu sukalde motela, labean edo lurrun gainetik. Hoztu ondoren, jarri marmelada sutan eta irakiten. Hoztu gabe, zabaldu ezazu ertzetan. Kargatu estalkiak. Kutxek goitik beherakoak eta freskoak dira. Bideoa: nola mugitu lodi marmelada. Mugurdi-bost minutuko postrea egosten denean, baia gutxieneko tratamendu termikoa jasaten dute, hau da, bitamina-mineral konplexuko elementu gehienak gordetzen dituzte. Badakizu? Errusian, ez zen edari bat "cracker", mugurdi eta cranberry baia egin zen. Marmelada hau, hezetasun baxua duen gela ilun eta fresko batean gorde behar da. Urte bat erabil dezakezu. "Bost minutu "entzako osagai kopurua aurreko errezeta berean beharko da: azukre granulatua - 1 kg. Ikasi halaber, marrubi eta currant beltzez bost minutuko marmelada egitea Mugurdi bost minutu nola egin jakiteko urratseko jarraibide hau honakoa da: Estali mamia irakiten duen edukiontzi handi batean. Bihurritu lehor nahastu edo xehatu irabiagailuan. Azukre estalitako fruteroak. Egurrezko koilara batekin nahastu. Jarri bero ertain eta irakiten. Irakiten bost minutu. Sukaldatzerakoan, kendu aparra. Kendu 15 minutuz beroa. Ontziak esterilizatu eta irakin ezazu. Zabaldu produktua bankuetan. Bideoa: Bost minutuko mugurrak Tratamendu termikorik gabeko marmelada, edo "sukaldaritza hotzaren" metodoaren arabera, gero eta ospeagoa lortzen da azafetek sukaldaritzaren sinpletasunagatik, substantzia baliotsuen gordetzea eta, jakina, zapore bikaina eta usain goxoa. Ardoaren eta mugurdi likoreak egiteko errezeta ezagutzea gomendatzen dizugu. Irakiten gabe prestatutako marmelada hotzetan erremedio eraginkorrena da. - Baia freskoak azukrea edo fruktosa ditu lurrean. Plater honetan elementu baliotsuen kopurua dauka. Bero tratamenduaren ondoren, horietako ehuneko handiagoak hegazkortzen dira. Amaitutako produktua hozkailuan edo izozkailuan gorde behar da. Postrearen iraupena hurrengo urteko udaberrira arte da. Errezeta hau behar da: azukre granulatua - 1-1,5 kg. Azukre gutxiago hartu ahal izango duzu, baina kasu honetan, marmelada izozkailuan gorde behar da. Irakurri nola prestatu neguan gerezi-compota egiteko, zukua mahatsa, marmelada currants gorria, currants, babarrunak tomate saltsan, horseradish beets batera, tomate, squash, menda eta sandia. Mugurdiak prestatzeko, azukrearekin lurra, hau da: Prestatutako fruta azukrea bota eta nahastu. Ondoren, utzi plastikozko edo silikona. Utzi lau edo bost ordu igaro azukrea guztiz desegin dadin. Intsektuak edo hondakinak produktuan sartzea ekiditeko, estali platerak gaza batekin. Aldian-aldian mugurdiak nahastu behar dira. Lehor zaitez esterilizatutako bankuetan. Estali tapa lehorrekin. Bideoa: nola egosten mugurrak marmelatu gabe Mugurdi-marmelada krepe, gazta pastelak, krepe, izozkiarekin. Ogi xerra batean zabaltzen da. Relleno, pastelak, pastelak apaintzen dituzte. Gainera, edari beroekin zerbitzatzen da. Garrantzitsua da! Marmelada jaten hasi baino lehen, egiaztatu ez duzula hartzidura eta onddo-plaka ez dituela. Hartzitutako eta moldeatutako postrea debekatuta dago erabiltzea. Falta den produktua ardogintzarako bakarrik erabil daiteke. Espero dugu, gure gomendioen artean, errezeta egokia jaso eta postrea gozo eta osasuntsua prestatu ahal izango duzu, hotz gaixotasunak guztiz armatuak denboraldiari erantzuteko. Sareko erabiltzaileen iritzia: Interneten aurkitu dut, horrela nire amak egosi zitzaion, oso zaporetsua izan zen beti! 1 kg mugurdi 1,2-1,5 kg azukrea 1 edalontzi ur Azukrearekin mugurdi gainean isuri, marmelada den azukre erdia erabiliz eta 6-8 ordu hotzetan kokatu. Ondoren, baia askatu zuku askatu, gehitu gainerako azukrea bigarrenak eta bero irakiten, beraz, erabat desegin. Antzemandako almibarretan pixka bat, jarri baia bertan eta 15 minutuz egosten. Aparra asko egosten denean nabarmentzen da. Beharrezkoa da koilara bat edo koilara batekin kentzea, pelbisa erdian arretaz biltzea mugimendu zirkular batean. Sukaldatu ondoren, komeni da marmelada ahalik eta azkarren fresko egitea, bere kolorea mantentzeko. Horretarako, ur hotzetan ur hotzetan edo izotzarekin estal daiteke. Prestatutako ontzietan marmelada erabat ontziratu ondoren. //nasmnogo.net/index.php/topic/8318-podelites-retceptami-varene-iz-maliny-smorod/?p=149066 Amonak marmelada prestatzen irakatsi zien. Ezberdinak azukreetan marmeladak daude. Ez zait pisuaz baina bolumenarekin azukre baia jarri. Mugurdi 1 / 1,2 azukrea. h. currant 1x1, gooseberry batera ez da arduratzen, ez zait gustatzen marmelada hau, baina proportzioa baia barietate arabera flotatzen - baia gozoa edo garratza. Orain sukaldaritzako denbora eta jarrera probatzeko. Funtsean, "bost minutu" esaten dudan bezala egosten naiz. Irakiten hasten den unetik, marmelada 5 minutu inguru egosten da. Baina "antzinako legamia" gustatzen zait eta "jaregin tanta" egiaztatzeko jarrera gustatzen zait. Zopa zeramika lauetan isurtzen duen gainerako almibarretan nahastuta. Jaitsiera ez da zabaldu behar. 10 segundo inguruko epean, apurka okertu eta tanta ez badago flotatzen, marmelada prest dago. Hala ere, epe luzeko hozkailutik kanpo biltegiratzeko, jam luzeago irakiten dut, azukrea kargatzen den arte. Kasu honetan, jaitsiera ez da berehala apur bat inklinatu batetik ihes egiteko. Jaitsiera forma bat hartu, ez ezabatu. Bota imitatzen berehala, berotu ondoren. Garbitu bola ontzian, barrutik garbitzea, marmeladaren lehen zatiarekin eta zati osoa botatzen duen ontzi berotu batean bota. "Bost minutu" gainean gainean pour 1 - 2 koilarakada azukre. azalak izorratu ohi dira, baina kutxako ontzian 4 aldiz elikagaien polietileno poltsa bat tolesten da. Estankotasuna hobetzen du eta estalkiak ez esterilizatzea eta behin eta berriz erabiltzea ahalbidetzen du. Egosia marmelada harea On ezin bota. Azukre karamelatua kontserbatzaile bikaina da. //nasmnogo.net/index.php/topic/8318-podelites-retceptami-varene-iz-maliny-smorod/?p=149091 Laster fruitu lehorren heltzea hasiko da, eta gelatina marmelada egiteko ezohiko modurako errezeta bat eskaini nahi dut. Gelatina bera bakarrik sortzen da, gelatina gehitu gabe. 11 baia betaurreko, 12 azukre pikortsua eta ur edalontzia hartzen ditugu. Neurriak izan daitezke, beharrezko proportzioak adierazi ditut. Zartaginak izan arren. Beraz, HALF, 6 edalontzi eta ur edalontzia sutara eramaten ditugu, almibarretan egosi, eta gero bota itzazu berak, edozein dela ere, aranak egiten ditut, ondo funtzionatzen du). Luze egosten, 10-15 minutu inguru. Ondoren, su-ontzia kendu marmeladarekin, lotan bertan azukre bigarren zatian eta irabiatu arte desegin arte. Arreta, ez dugu sua! Beraz, desegin! Azukre guztia desegin denean, pre-prestatutako ontziak hartzen ditugu, ahal izanez gero, 350-650 ml-ko ahalmena, marmelada isurtzen dugu eta tratatutako estalkietara jaurti. Estalkiaren gainean biharamunean jarri dugu, eta, ondoren, buelta emango dugu goian behean, ikusi nola margotzen den guztiz harresietatik. Eta gelatina koherentzia izango da. //forum.moya-semya.ru/index.php?app=forums&module=forums&controller=topic&id=6670 Neguko neguan Tomateak uzteko urrats urratseko errezeta gozoak eta azkarra Hostoa gloxinia hazteko metodo sinple eta eraginkorra da. Landaketa eta zainketa Apio stalked-aren laborantza ezaugarriak: landaketa eta zainketa arauak Copyright 2019 \ Online larre nekazaria \ Nola egin mugurdi marmelada etxean
"2019-11-12T11:38:19"
https://eu.pastureone.com/5711-how-to-make-raspberry-jam-at-home.html
[ -1 ]
Albin lanean hasi nintzen unean bertan bitxia eta ez ohikoa iruditu zitzaidan M. Briatexteren, hau da, museoko kontu-hartzailearen piura eta jokamoldea. Nik lan egiten nuen mahaitxoaren aurrez aurre zegoen, eta bere mahaia beti zegoen paperez beteta. Cahuzac andrearen mahaia bere ezkerrean, hots, nire eskuinean gelditzen zen, nolabaiteko epaimahaiaren lehendakariarena bailitzan. Monsieur Briatexte etengabe mintzatzen zen telefonoz, ozen, gu biok entzun genezan nahiko bailuen. Entzun eta ulertzen nuenaren arabera, kontu txikiak berdintzen zituen: zuzendari-andreak berriki eginiko bidaiaren dietak noren kontura joango ziren, museoko dendatxoa hornitzen zutenekiko harreman ondoriozkoak kudeatzen zituen, eta abar. Bestalde, telefonoa eskegitzen zuenean, bere paperen artean lanean jarduten zuenean berdin segitzen zuen ozenki mintzatzen, eta biraoak, oihuak —oh, merde!— zein esaldi osoak ahoskatzen zituen gutxien espero zenean. Dokumentalistak ez zion jaramonik egiten, eta nik ez nekien nire arreta bereganatzeko deiadarrak ote ziren edo bere lan egiteko era ohikoa. Jakin nuen Toulousen bizi zela, eta egunero egiten zuela hiri hartatik Albirako bidea, joan-etorrian. Margot Toulousen baitzegoen, niri otu zitzaidan Briatexte jaunari jarrai ziezaion eskatzea. Horrekin zer onura aterako nuen, ez nuen ideiarik ere. Batzuetan gauzak intuizio hutsez egiten dira. Albiko egonaldia gehiegi luzatzeko arrazoirik ez zegoen jada. Franko noraezean ikusten nuen nire burua. Nire baitan banuen ziria sakatzen ari zitzaidalako inpresio lauso eta desatsegina. Jada ez nekien Yvesen eta besteen benetako asmo ezkutua lapurreta egitea ote zen, ezta Lautrec bat lapurtzea gazta bat faltsifikatzea baino hobeki ote zen ere. Ez nekien, faltsifikatzen hasiz gero, zergatik faltsifikatu behar zen gazta hura, eta ez Lautrecen beste obra bat; ez nekien zer esan nahi zuten Nestor sonbrerudunaren gaztigu ilunek. Pazientzia, esaten nion neure buruari, pazientzia... Iritsi haizen tokira iritsita, hobe duk lasai esertzea; argituko dik eguna, hodei beltzak desagertu egingo dituk; orain, susmo txarrak eta nerbioak direla-eta, dena zapuzteak ez likek zentzurik. Halako batean deitu dit Margotek Toulousetik, joan eta afal dezakegula elkarrekin. Afaria? Zergatia jakin nahi izan nuen. Briatexte jaunaren berriak baditut, eta Pariskoak ere bai. Afaria nire kontu, atera zitzaidan. Ez dakit zergatik atera zitzaidan, baina atzera egin nahi izan nuenerako berandu zen. Ez dakit, agian itsututa nengoen nire ustez nahikoa idealizatuta daukagun Belle Époque hari buruzko material gehiegi irakurri eta esku artean ibili izanagatik, eta argi, kolore, luxu eta parranda etengabekoarekin amesten nuen. Autoa hartu eta Toulousera abiatu nintzen, ordu erdiko bidaian zehar nire jokabidearen nondik norakoa aztertzeko prest.. Toulouse ez da Paris, noski, baina Frantziako hirugarren edo laugarren hiria bada. Kontuan hartu nuen datua poltsikoan zenbat libera sartzen nituen erabakitzeko orduan. Inon irakurririko zerbait etorri zitzaidan kasko barrukora. «Mila bider aldarrikatu izan da tonu guztietan: espektakuloak garestiegiak dira Parisen, eta plazerrak aberatsentzat baizik ez dira» [40]. Kronistaren hitzak, ehun urte beranduago, argigarriak dira. «Maila ertaineko fortuna bat har dezagun: andreak ez du antzokira joan nahi izango ileapaindegitik pasatu gabe, azken modako kapelurik gabe, n botoi dituen eskularru parerik gabe; jaunak, sakrifiziorako biktima aukeratuak, jantzi beltza eta gorbata zuria jantzirik, txartelen prezioa, berez nahiko garestia, bi autoren dirua —bata joateko, bestea itzultzeko— gehitu beharko dio; ondoren zerbitzuaren eskupekoa, eserlekua eta egitaraua. Berriz etxean, jaunak harriturik ikusten du bere kartera: berrogei edo berrogeita hamar libera joan dira paseatzera, bera paseatzera joan den aldi berean; horiek ez dira sekula etxera itzuliko, baina; ez esateagatik antzerkia, kazetarien komentario laburrek besterik esaten bazuten ere, ezin hutsalagoa zela, asperdurak gainez egiten zuela bere hiru edo lau ekitaldietako eszena guztietan». Orain ehun urte Parisen; berdin liteke herenegun Donostian edo Iruñean. Edo egun hartan Toulousen. Jendeak bestelako gauzak nahi zituen, eta batez ere, merkeagoak, baita zabarkeria gehiago edo gutxiagoren trukean bazen ere. Konparazioa egiteagatik, La Revue Illustrée, artikulu hau argitaratu zuen aldizkariak, libera bat eta erdi balio zuen 1896 urtean. Egun aldizkari batek balio duena neurri harturik, atera daitekeen ondorioa da 15.000-20.000 pezeta gastatu beharra zegoela gau bateko ateraldian. Badaezpada, mila libera gehitu nizkion poltsikoan neraman diru apurrari. «Gustu honi plazer egiteko sortu da Montmartreko kabaret artistikoa: bertara zakar jantzirik joan ohi da, nahi den gisan, erre ohi da, edan ohi da, izpirituaz gozatzen da, ikusgarria berandu hasi eta goiz bukatzen da, eta merkea baino gehiago bada. Montmartrera joateak, munduko jendearentzat, behialako auzo latinorako edo Bulliereko bisita ordezkatu du. Montmartre Parisko zilborra bilakatu da, edo, Rodolphe Salisek dioen bezala, hiriburuko titi intelektuala. Abeslari-poeta artista da, eta ez sasi-komikoa». Aita Poltsikoak eta Ama Aurrezkiak sasi-komiko egin zuten artista, dekretuz. Ez naiz zikoitza, baina esan beharko diot Margoti toki egokia aukera dezan. «Ikusgarri gorena: abeslaria ikusleekin nahasten da, bostekoa zuri emateko konforme dago, bere lanen berri emateko erreparorik ez du, bere azken abestia dedikatzen dizu autografoa eta guzti; eta, atsegin izaten jakin baduzu, afaltzera gonbida dezazula onartuko du». Kabaretak zizak bezala ageri ziren: Le Chat Noir, Les Quat'Z'Arts, Le Cabaret des Assassins, Le Mirliton, Le Carillon... Lekukotasun idatzi ugari bada garai hartako Montmartreri buruz. Jendeak La Butte —muinoa— izen familiarrarekin izendatzen zuen; Montmartre Sena gainean dagoen muinoa da, XIX. mende bukaeran oraindik erabat urbanizatu gabea; baratzeak-eta badira, oraindik, eta hiru errota zahar gelditzen dira, iragan zaharreko hondarrak. Auzo merkea denez, langileak bizi dira, batez ere. Langileei artistak gehitzen zaizkio poliki-poliki. Azken hauek auzoa merkea izateak erakartzen ditu, baina laster batean aldatuko dute bertako giroaren ezaugarriek. L'Elysée-Montmartrek dantzaldiak antolatzen ditu. Le Moulin de la Galette errota zahar horietako bat da, dantzaldiak eta jaiak egiteko moldatua. Han, langileak libertitzen ziren; edan egiten zen, dantzan ere bai: le chahut izaten zen numerorik azpimarragarriena. Horixe zen dantzaren izena; hiru edo lau neska elkartzen zirenean quadrille bat antolatzen zen, guk gehienbat Can-can izenarekin ezagutu duguna dantzatzeko. Gero Moulin Rougen-eta jardun profesionala izango zena, hasieran era inprobisatuan antolatzen zen, eta gero txapela pasatzen zen, sos batzuk biltzeko. Hainbat neskatila prostituitzen omen zen, Poliziak zaintzen zituen moral publikoa eta aztura onak. Le Père la Pudeur izengoitiaz ezagutzen zen polizia batek zaintzen zuen, batez ere, moralitatea; le chahut dantzatzen zuen nesketako batek hanka altxaturik, gona azpian deus jartzerik «ahaztu» zitzaiola deskubritzen zenean bera sartzen zen demasakeriei alto paratzeko. Giroa ez omen zen beti baketsua. Bistan da lokal bakoitzak bere nortasuna bazuela, eta, normala den bezala, etapa ezberdinak pasatu zituela urteak aurrera ahala. Gauzik, bederen, aitortzen du haiek «ez zirela sekula Moulin de la Galettera joaten gaua abailtzen zenean». Zer gerta ere. Aristide Bruant izan zen Lautreci Montmartre erakutsi ziona. Bruant ezaguna da gure artean Lautrecek egin zizkion afixengatik, noski. Abeslari herrikoia zen aldetik lortu zuen ospea. Le Mirliton kabaret ospetsua ireki zuen. Kantatu ez ezik, bertan lan egiten zuen. Abegikorra eta lotsagabea omen zen, eta azken hori zen, nonbait, burges aspertua gehien erakartzen zuena. Jendea probokatu zalea, irainaren mugan zeuden zentzu bikoitzeko hitz-jokoak maite zituen. Bi bezero sartzen ziren kabaretean, hala diote bederen, eta Bruantek zerbitzariari «hi, ateraiek pare bat zerbeza izkinako zerri mutur zikin horiei», eta gisakoak oihukatzen omen zituen, bezeroak entzuteko moduan esanda, noski. Hortan zetzan asuntoaren gatza. Oscar Méténierrek [41] kontatzen duenaren arabera, Bruant trenbidean lan egin izandako langilea zen, herria, pobreen eta gizajoen kondizioaren oso kontzientea, eta idazle trebea. Kantuak konposatzen eta kantari hasi izandakoa idazteak ez ziolako irabazirik uzten. Méténierek bestearen idazle-talentuan sinesten zuen: «Boulevard Rochechouarteko kabaretariak gelditu egingo den liburua idatzi du: itxura friboloaren eta forma basatiaren azpian poz mingotsa eta filosofia beltza ezkutatzen duen liburua: Dans la rue. Méténierrek dio justiziagabekeriaren aurkako amorruzko oihua dela. Azkenik eskerrak ematen dizkio aldizkariaren zuzendariari «aukeratu nauzulako irakurleei aurkezteko bere egunsentia ezagutzen ari den artista handi bat, etorkizun hurbilak betiko ospetsu bihurtuko duena». Kabaretak irekitzeko horretan Rodolphe Salis izeneko bat izan omen zen aitzindaria, Le Chat Noir deitutakoa ireki zuena. Salis hau margolari frustratua zen, tabernari sartua beharrak eraginda. 1885ean lokala utzi zuen beste batean instalatzeko, eta Salisek utzitakoa Bruantek hartu zuen Le Mirliton irekitzeko. Salis gizajoari Louis XIII aulki bat ahaztu bide zitzaion aldaketa egitean, ziztuan kabaret berriaren ikur bihurtu zena, batez ere Salisek berreskuratzeko gogo bizia agertu zuenean. Bruantek sabaitik eskegi zuen, eta kanta hau asmatu: Ah! Mesdames, qu'on est à l'aise / Quand on est assis sur la chaise Louis Treize / Elle est à Rodolphe et cependant / Pour s'asseoir dessus faut aller chez Bruant / Au Cabaret du Mirli / Du Mirli-ton-taine-ton-ton / Du Mirliton! (A!, andreak, eroso egoten da / Louis Treize aulkiaren gainean eseririk / Rodolpherena da, eta hala ere / esertzeko Bruanten etxera joan behar da / Mirlitonera...). Pasadizoak eta honi dagokion kantak bi koadro egiteko gaia eman zioten Lautreci: Le Refrain de la chaise Louis XIII eta Le quadrille de la chaise Louis XIII à l'Elysée-Montmartre. Bruantek eskegi egiten zuen maiz Lautrecen obra bere kabaretean, uko egiten zion bere emankizuna hasteari Lautrecen afixa eszenatokiaren alboetan ez bazegoen. Lautrec bera baino hamar urte zaharragoa, bere aita pontekoa zen. A nous la gloire et fortune / Massacrons les bidards / Et faisons la Commune / Des letres et des arts! eta gisakoak kantatzen zituen [42]. Ramoncinen eredu honi, Bruanti alegia, horrelako jendeari gertatzen ahal zaion gauzarik okerrena gertatu zitzaion, ordea: burgesak irainduz arrakasta erdietsi zuen eta aberastu egin zen. Le Mirliton ireki eta hamaika urte geroago, kontuak zeharo aldatu dira, Schneiderrek azaltzen duenez: «Alde batera utzi dut, nahita, Bruanten kabareta, non Bruant ez baitago, non patroiaren izpiritua desagertu eta zakarkeria baizik ez baita gelditzen». Triunfadoreekin beti gauza bera gertatzen da. Bai, enura gabe, Bruant «oilasko frijituaren erregearen» aitzindaria da. «Langabetuen aldeko manifestazio batean agertuagatik, Bruant patronoen klasekoa da», idatzi zuen Marcel Schwobek 1892an [43]. Ausardia pittin batez, nire gisako soziologia eginez, esango nuke, finean, Montmartrek bere garaian jokatu zuen papera, gizartean, gure hirietan orain hogei-hogeita bost urte parte zaharrek jokatu zuten berbera dela. Hasieran langile, ikasle eta artisten atseden, jolas, eta askatasun-guneak ziren, parrandazale gutxi batzuek gozatzen zuten espazioa; halako giro berezia eta deigarria sorturik, burgesia ere zaletu zen. Egia da burgesei irainka egiten zitzaiela askotan, baina burgesek, trukean, beste inon aurkitzen ez zutena bazuten: langile, ustezko iraultzaile eta abarrekin topo egiteko gunea, «gauzak zertan diren», «tiroak nondik nora doazen» jakin ahal izateko toki aproposa. Hizkera berezi batez jabetzeko lekua. Hori bakarrik ez, noski; merke libertitzeko tokia ere bai. Gero eta gehiagoko masifikazioaren erdian bizitza ordenatua daramala itxura egiten duen hipokritak errealitatetik ihes egiteko modua bertan aurkitzen zuen. Bere funtzio, esan dezagun, katartiko hori bete ondoren, negozio bihurtu ziren, edo bestela, auzo bazterreko eta bizigaitz. Albitik Toulousera hirurogeita hamar bat kilometro dago; autopistaz joanez gero, ordu erdi bat. Pentsamendu hauek buruan, ordu bete baino lehenago Toulousen nintzen, Place du Capitoleko zitatokian; hiri bakoitzak kanpotarrentzat duen zitatoki horietako bat. Toulouse gorri da, eta gorri zegoen egun hartan ere, inoiz baino gorriago, agian, oraino erabat ezkutatu ez zen eguzkiaren azken printzen azpian. Margot eseririk da eta zerbeza bat edaten ari, nagi. Agurrak trukatu ditugu. Eseri egin naiz eta Ricard bat eskatu. Nora joan nahi duzu?, galdetu dit. Modan dagoen azkeneko fartsantearena ez den toki apal eta era berean txukun batera, asko eskatzea ez bada. Zuzenean nire begietan iltzatu ditu bereak. Oso tipo arraroa zara. Ongi da, nik, hasperen txikia eginez. Zuk zer pentsatu duzu? Zu nora, ni hara. Zer moduz zuzendari-andrearekin? Ezin hobe. Dena kontrolpean. Margotek ez du sinetsi, adar joka ari naizela uste du. Ez da izango!, esan du azkenik. Eta zer egin duzu basapiztia hura aplakatzeko? Puzkerka ari, horra zer egin dudan. Margotek irri. Berriz ere ez du sinesten. Albiko egonaldia bukatu da. Dei egin didate. Parisen egon behar dugu halako egunean, halako ordutan, halako tokian. Aperitiboak ordaindu egin ditut. Nork ordainduko ditu, bada? Neronek, jode!! Ni baino gehiago da, ezin dut erremediatu. Ez naiz Margotez ari, kontu orokorra da. Alde egin beharra dagoela eta hasten dira: niri jus de raisin bat. Hamar libera. Niri pression bat. Hamabi. Niri menthe à l'eau. Hamalau. Bere edari koloreaniztunak edan eta ez dira erronda bat ordaintzeko gauza. Ni Gauloises paketeko legeari, minbizia sorrarazten duenari begira gelditzen naiz, eta miseriari buruzko hausnarketan murgiltzen. Askotan nahiago izaten dut pagatzea. Oraindik ez didate tirano deitu. Ez dakit, prezio hauek zentzatuko ninduten, agian, eta haiek bezalakoa bilakatuko nintzen. Baina hau ez da txarrena. Txarrena da duinarena egiten dutela. Burura etorri zait Nestor-Beliakovek utzi zidan pelikula. Hustonek Le Mure izeneko batek Toulouse-Lautrecen bizitzari buruz eginiko nobela oinarritzat harturik egin zuen filma. Filma ikusi baino lehen ere banuen hala moduzko teoria bat, eta filmak tinkoagotu egin nau teoria horretan; Lautrecen biografoetan, bada halako joera bat Lautrec adiskideen adiskidea bazela esatekoa, eta adiskide asko eta handiak bazituela. Gizonezkoak, batez ere. Baina han eta hemen, nabarmen gelditzeko besteko maiztasunarekin, gutxienez, bere adiskidetasuna «tiranikoa» zelakoa azaltzen da. Hala Jean Sagnek: «Sukaldari tiraniko bihurturik, esklaboek, lagunek, kideek inguraturik...» [44]. Zer esanik ez Natansonek: «petit tyran» [45] deitzen dio. Are, behin baino gehiagotan azaltzen du liburuan zehar bere adiskide izateko modua «tiranikoa» zela. Vuillardek, bera bezala pintorea, laguna ere bai, antzera: «Gau osoan, kabaretetik kafeko dantzaldira, beti ibiltzen zen harat-honatean bere koadrila atzetik zuela, ez baitzen sekula bakarrik egoten (...). Bere adiskidetasuna tiranikoa zen» [46]. Askotan irakurtzen da, lagunek kontatua, ikusgarri batez txoratzen zelarik, hogei, hogeita hamar aldiz joaten zela ikustera, segidan, eta lagunak ere joanarazten zituela. Tiranikoki. Hala ere, Vuillardek berak aitortzen du: «Gizon gutxik ernarazi du hainbeste lotura egiazko». Nola jaten da hau guztia? Bada, banuen hau guztia jateko teoria, filma ikusi baino lehen. Zeren, Lautrec agian apur bat tiraniko izango zen, baina, zer ziren hainbeste eta hainbeste aldiz tiranoa zela gogorarazten digutenak? Hogei aldiz segidan ikusgarri bera ikustera joatea? Eta zergatik laguntzen zenion? Asko mintzatzeak gauza hauek ditu: azkenerako esaten dituzunak ez ezik, esaten ez dituzunak ere esaten dituzula. Horregatik diote, aho itxian, eulirik ez. Margoti jakinarazi nahi nion: kopak ordaintzen zituen, horra. Kopak, afariak, espektakuloetako sarrerak. Berak ordaintzen zituen, Lautrecek. Aurrez uste nuen bezala, Margoti txorakeria galanta iruditu zitzaion. Oso modu dotorean, oso hitz doietan —eta laburki, gainera— adierazi zidan zenbait gauza materialismoaren gainetik daudela. Jende honek ikaragarri ongi daki egoera guztiak, baita konprometituenak ere, hitz egokiez janzten. Ekin nion, ostera. Lekukotasunak badaude: «Cézanne Aixen zegoen, etengabe margotzen baina ezer erakutsi gabe Tanguyren, bere margo-saltzailearen denda ilunean ez bazen, Clauzel karrikan. Manet hilik zegoen ordurako, baina bere oroimenak bizirik zirauen bere obrek saloietan sortu zituzten eskandaluei esker. Monetek, bere eraginaz Maneten azkena uhertu zuenak, izen oso diskutitua baizik ez zuen. Pissarro, Renoir, Sisley, nekez bizi ziren beren obrengatik, zale gutxik maite baitzituen...» [47]. Lautrec gurasoen diruaren kontura bizi zen, gehiena. Ez zaie errurik bota behar. Gose hamikatuaz bizi ziren. Petiri Santzen lagun minak ziren. Baina ez ziren gaiztoak. Ezta zeharka baizik ez bada, bestea tiranoa zela eta haiek aldiz oso lagun leialak oso modu finean erorarazten uzten badute ere. Nahi al duzu datu gehiago? Izan zen afera ezen Arthur Huc izeneko morroi bat izendatu zutela La Dépêche de Toulouse egunkariko zuzendari, eta delakoak arrangura estetiko eta are hezitzaileak bazituela. Alegia, nahi zien hemen bertako, Toulouseko —probintzietako— burgesei azaldu abangoardiako artearen nondik norakoa. Horretarako erakusketa bat antolatu zuen 1894 urtean, La Dépêcheko bulegoetan, hamazazpi artistak parte hartzen zutela, Toulouse-Lautrec ere barne. Richard Thomsonen aburuz [48], Huc delakoak bestelako interes politikoak ere gordetzen zituen kultur-interes hauen atzean. Ez naiz berak aipatzen dituen interes horien nolakoa ezbaian jartzen hasiko; ez naiz gauza, ezin ninteke. Bere baieztapena guztiz logikoa iruditzen zaidala ez dut ukatuko, baina. Noiz ez da horrela izan, bestelako helburu zuzena duen nolabaiteko erakunde publiko batek —egunkari batek, gure kasu honetan— kultur gauzetan interesik hartzen duelarik? Dena dela, bistan da Hucek astindu bat eman nahi diola bere probintziako gizarteari, bere horretan asmo guztiz loriagarria: «Les audacieses recherches et les oeuvres si curieuses des peintres de la jeune école sont encore mal connues en province». Margolari gazteen obra ausartak ez direla probintzietan oso ezagunak. Orain ere igoaltsu. Lautrecek bi margo eta afixa batzuk bidali ditu. Bonnardek ere parte hartu du, orobat Vuillardek, litografia batzuk igorririk. Huc ez da inozoa, haatik, eta badaki gauzak ez direla berez etorriko. Artikulu sail bat prestatu du erakusketa eskegi orduko, Homodei izengoitiz izenpeturik, erakusketa egin baino lehenagoko giroa berotzeko. Artikuluetatik zehar saiatzen da Toulouseko burgesei azaltzen margolari gaztetxo horien xelebrekerien norabidea. Xelebrekeriak ez nolanahikoak; ehun urte geroagoko burgesek makina bat klixe eta hamar tona topiko behar izan dute Toulouse-Lautrec bezalakoen margoak bere egiteko, ez ahaztu. Gerora kritika munduan batere arrakastarik izan ez duen izen bat asmatzen du Toulouse-Lautrec bezalakoentzat, propio: néo-realiste. Etiketak etiketa, Hucen jukutria, azpijoko, trikimailuari, guztiz ulergarria eta sinpatia piztaile deritzot. Alferrekoa gertatu zen, baina. Ez dago datu jakinik Toulouse-Lautrecek erakusketa horretatik zer atera zuen, ezer atera bazuen. Vuillarden testigantza badugu, haatik, eta pentsatzekoa da Toulouse-Lautrecentzat gauzak ez zirela oso bestelakoak izango. Vuillardek: «Matinée passée a dormir. J'attends l'argent de Toulouse. Huc!» (Toulouseko dirurik iritsi ez. Ni lotan). Hamar egun beranduago: «Bonne journée avec Bonnard... Nous n'avons pas le sou, ni l'un ni l'autre. Huc!» (Bonnardekin gustura. Sosik bat ez, ez batak, ez besteak). Lau egun aurrerago: «Enfin reçu 250 de Huc. En attendant le reste» (250 libera jaso ditut. Gainerakoa itxoiten ari naiz). Hamabi egun geroago, erabatekoa: «Les projects vagues que je faisais d'aller un peu au dehors sont irréalisables, Huc en m'ayant envoyé que la moitié de la somme sur laquelle je comptais» (Egin gogo nituenei adio. Hucen dirua uste nuenaren erdia baino ez izaki). Vuillard hau, diru kontuan bederik, hileta-jole samarra ez oten zen egin zait susmoa. Bere arrazoiak bazituen, baina. «En supposant que tous les artistes, comme Vuillard, n'aient reçu que la moitié du versement promis contre leur concours à l'exposition et la contribution d'une lithographie au catalogue, il est probable que les résultats de l'exposition, en ce qui concerne les ventes d'oeuvres et de catalogues, aient été bien au-dessous des espérences de Huc», idazten digu Thomsonek. Hau da, Hucek ez zuela espero baino erdia ere saldu toulousetarren artean, eta artista abangoardista horiek, ia beti bezala, tripa bete arkakuso gelditu zirela. Lekukotasun gehiago, lehen esan dizudan Hustonen pelikulan bertan. Filma ez da txarra, film bat dela eta 1952an egina dela kontuan harturik. Lehen partean Lautrecen egiazko biografiaren jarraipen nahiko zintzoa dago. Bigarren partean, ordea, ipuinak nagusitzen dira. Hala ere, zinemak hain bere duen sintesirako gaitasuna eta giroak birsortzeko ahalmena miretsi behar ditu batek, ezinbestean. Girotzea oso zaindua da. Margolariaz ematen den irudia errukibera eta topiko samarra. Orobat bizi zuen garaiaz. Pelikulan bada bigarren mailako eszena oso esanguratsua. Lautrec kafetegi bateko kanpoko mahaietara doa, eta Anquetin eta Seurat —pintoreak biak, lagunak biak— aurkitu ditu eseririk. Solasgai hau darabilte: Seurat: Gosez hilik ere, ez diot inoiz gehiago koadro bat eramango. Esplotadore hutsa da. Anquetin: Zazpi libera eman ohi didate Ascension baten truke. Gaur bost eskaini dit. Elizkoitasuna jaisten ari dela dio. Edozeinek daki ez dela egia. Zoaz edozein igandetan eliza batera, protestantea bada ere, eta jendez mukuru dagoela ikusiko duzu. Orduantxe Lautrec eseri da eta koñaka eskatu du. Lautrec: Kaixo, Serac, zer moduz, Anquetin. Aizu, koñak bat! Seurat: Koñaka hirurontzat! Zuk gonbidatzen baduzu... Lautrec: Horregatik deitu nauzue? Ekarri botila bat. Ondoren margolaritzari buruzko eztabaida nahiko burugabea daukate. Filmaren egituraren aldetik, adierazi nahi dena da Lautrec pintura-gaietan inkonformista dela eta mingostasunez beteta dagoela. Liskar estetiko antzeko zerbait bada hiruren artean. Azkenean Lautrecek ordaintzen du (eskua ez da ikusten planoan, baino jestua eta sosaren txin-txina aditzen dira) eta alde egiten du beste biak bertan utzirik, nahikoa haserre. Azkeneko esaldiak, Lautrec jada ez dagoela, hauexek dira: Anquetin: Koñak hau behar izan ez banu, goitik behera botako nion. Seurat: Zer dela-eta dabil beti hain sumindurik? Filma baino ez da, noski. Haatik, halabeharrak hala agindurik, nire teoriaren azalpena eta filma elkarren ondoren etortzearekin, efektua erabatekoa izan da. Henrik ordaintzen zituen kopak. Bera gainera oso kontzientea zen pintorearen egoeraz: «Robert maitea, laguna naizen aldetik aholku bat ematen ahal badizut, hau da: egin ezazu kontu aldizkari horrek ez dizula ordainduko (...). Ez zintuzket desanimatu nahi, baina, buka itzazu zure ikasketak margolariaren ofizio zikinean sartu aitzin, ofizio hau ematen duena baino gehiago kostatzen delako» [49]. Robert Montcabrier urrutiko lehengusu gaztea omen zen. Leku itxuroso samarrean eseri gara, eta afaldu dugu. Margotek, afariak iraun duen denbora guztian, edozer esan nahi zezakeen begiradaz so egin dit, nik kontu hauekin aspertu dudan bitartean. Defendatu ere egin da. Ditxosozko bohemiaren irudi topikoa baino ez da, esan dit, garrantzi handirik gabea. Konforme, nik, baina ez dut justiziarik inondik ere ikusten. Zuk ikusi duzu sekula, Anquetinen bizitzaz eta obraz, demagun, ari den liburu batean, «Anquetin pintore ona zen, baina bizkarroi eta aprobetxategi samarra, hori bai, lagunen kontura koñakak edan zalea» tipoko esaldirik? Errematerako hitz hauek irakurri ditut: «Bere diruak ematen dion askatasuna (...) dirurik ez zuten bere lagunak pintore bezala daukaten talentua aitortua izan dadin saiatzen diren bitartean, horrek emango baitielakoan erosotasun ekonomikoa» [50]. Enfin, kopak ordaindu eta hala ere tirano deitzen zioten. Atera baino lehen, komunera joan naiz. Gero zeharkako argiez argituriko jatetxeko barra txikira hurbildu naiz, ordaintzera. Ordainduta dago, mademoisellek ordaindu du, jakinarazi dit zerbitzariak. Zerbitzariarekin bukatu orduko Margotek bilduak zituen bere gauzak eta atean itxoiten zidan. Begi burlatiez begiratu dit. Besotik heldu diot poliki, ateratzeko gonbita eginez. Tiranoa, xuxurlatu diot belarrira. Neska arraioa!, hau esan ez, hau pentsatu egin dut, oraintxe utzi nauzu barregarri, oraintxe utzi nauzu zapata-zolaren pare. Goazen —esan dit—. Zerbait erakutsi nahi dizut. [40] Louis Schneider: A Montmartre - Les cabarets artistiques, in La Revue illustrée, 256 zenbakia, 1896-VIII-1. [41] Ikus Oscar Méténier: Aristide Bruant, in La Plume, 43 zenbakia, 1891-II-1. [42] «Loria eta fortuna guretzat / txikitu ditzagun pribilejiatuak / Letren eta artearen Komuna / Egin dezagun». Roinard, 1887, Julio Ollero Editorrenean aipatua, Claire Frèches-Thoryren artikuluan. [43] Julio Ollero Editorrenean aipatua, Claire Frèches-Thoryren artikuluan. [44] Jean Sagne, aipatu liburua. «En cuisinier tyrannique, il s'entoure d'esclaves, amis, compagnons...». Sagnek askotan erabiltzen du «tirano» hitza. [45] Thadée Natanson: Un Henri de Toulouse-Lautrec. École Nationale Supérieure des Beaux-Arts, Paris, 1992. [46] Lautrec raconté par Vuillard, in L'Amour de l'Art, 4 zenbakia, 1931ko apirila. [47] Emile Bernard: Gazette des Beaux-Arts, 1934ko otsaila, Vol XI. [48] Toulouse-Lautrec, Arthur Huc, et le 'néo-réalisme, Richard Thomson, professeur à l'Université de Manchester, in Actes du colloque Toulouse-Lautrec. Albi, 1992ko maiatza. [49] Herbert Schimmel, aipatu liburua. 496 zenbakiko gutuna. [50] Danièle Devynck: Toulouse-Lautrec. Profils de l'art. «La liberté que lui procure sa fortune personnelle (...) alors que ses amis désargentés recherchent davantage une reconnaissance de leurs talents de peintre, qui doit leur garantir l'aisance financière».
"2019-11-22T03:46:32"
http://www.susa-literatura.eus/liburuak/best0634
[ -1 ]
OSASUN ALARMA DELA ETA PROMOZIOA MOMENTUZ ETEN EGIN DA | Keler - Donostia 1890 Kelerrekin, zoaz OSASUN ALARMA DELA ETA PROMOZIOA MOMENTUZ ETEN EGIN DA lortu sarrera 20€ bakarrik ordainduta OSASUN ALARMA DELA ETA PROMOZIOA MOMENTUZ ETEN EGIN DA Reala animatu nahi duzu Reale Arenan? Aukeratu zein partidatara joan nahi duzun eta lortu sarrera 20 € bakarrik ordainduta. Igo erosketa-txartel baten argazkia, gutxienez 6 €-ko gastua erakusten duena Keler produktuetan, data eta supermerkatua bistan direla. Txartela balioztatu ondoren, email bat bidaliko dizugu identifikazio-kode batekin. Partida baino lehen, kodea entregatu beharko duzu estadioko txarteldegian eta 20 euro ordainduta, une horretan bertan emango dizute sarrera. “ZATOZ KELER-EKIN REALE ARENARA" ESKAINTZAREN LEGE OINARRIAK S.A.DAMMek (hemendik aurrera “Antolatzailea”) IFK zk. hau dauka: A08000820; egoitza soziala: Rosselló, 515 - Bartzelona, eta “ZATOZ KELER-EKIN ANOETARA" eskaintza antolatzen du, KELER markapean komertzializatzen diren produktuak sustatzea xede. Lege oinarri hauetan xedatutako termino eta baldintza hauekin bat etorriz, “ZATOZ KELER-EKIN REALE ARENARA" eskaintza garatuko da oinarri hauetan xedatutakoaren arabera eskuratzen diren Keler markako produktuetatik abiatuta. Promozio hau 2020ko martxoaren 1ean hasiko da eta 2020ko maiatzaren 24ean amaituko da edo izakinak bukatzen direnean. Sustapenean parte hartu ahal izango dute Espainian bizi diren pertsona fisiko guztiek, baldin eta, parte hartzeko unean, adinez nagusiak badira. Une oro eskatu ahal izango zaie parte-hartzaileei euren datuak egiaztatzeko; horretarako, NAN edo AIZ aurkeztu beharko dituzte, egokiro emitituta eta indarrean. Parte hartzaileak 6 euroko erosketa egin beharko du gutxienez Keler produktuetan; ondoren, erosketa tiketa gorde, www.keler.eus webgunera jo eta eskaintzaren atalean sartu beharko du. Bertan, erregistratzeko inprimakia behar bezala bete beharko du bere datu pertsonalekin, azpian banatuta daudenak, eta erosketa tiketa igo. Herrialdea/probintzia/posta-kodea Pasahitza sartu erregistroa baliozkotzeko Keler produktuetan egindako 6 euroko erosketak tiket bakarrean jasota egon behar du. Erosketa tiketaren argazkian ondo ikusteko moduan agertuko da erosketa data; baita eskaintza honen xede den produktuaren prezioa eta xehetasuna ere. S.A. DAMMek eskubidea izango du erregistratzeko unean igo den argazkiaren jatorrizko erosketa tiketa eskatzeko. Tiketa manipulatu egin bada, fotokopia bat bada, galdu egin bada, edo S.A. DAMMek eskaintza honekin batera egin ditzakeen beste eskaintza batzuetan parte hartzeko erabilia izan bada, edo oinarri hauetan eskatzen den eskakizunen bat betetzen ez badu, parte hartzaileak ez du eskaintza honen xede diren sariak jasotzeko eskubiderik izango. Erabiltzaile bakoitzak Keler-ren webgunean parte hartu ahal izango du argitaratutako partida guztietan baina partidako behin bakarrik. Erosketa-tiketa behin egiaztatuta, parte-hartzaileak mezu elektroniko bat jasoko du. Bertan, bere izen-abizenekin egiaztagiri bat lortuko du, 20€-ren truke honakoa lortzeko aukerarekin: Real Sociedad taldearen partidurako sarrera. Egiaztagiria Real Sociedad-en leihatiletan aurkeztu behako da partidua hasi baino lehen, bertan, 20€ ordaindu ondoren, lehen aipatutako saria jasoko du-. Sarrera bat, Realak jokatuko dituen partidetako bat ikusteko –partidak behean daude zehaztuta– hogei euroko salmenta prezioan (20 €): J28. MAR 15. Real Sociedad – Osasuna J30. API 5. Real Sociedad – Real Madrid J31. API 12. Real Sociedad – Celta J33. API 22. Real Sociedad – Espanyol J35. MAI 10. Real Sociedad – Granada J37. MAI 17. Real Sociedad - Sevilla Eskaintza honen xede den sarrera kopurua hogeikoa izango da gehienez ere (20) partida bakoitzeko, Eskaintza hau tiketa erosi ondoren jokatuko den lehen partidarako izango da balioduna, eta partida bakoitzeko eskaintzen diren sarrerak (20) agortu arte iraungo du. Parte har daiteke partidua hasi baino bost egun lehenago arte. Hurrengo partidaren aurretik eskuratutako tiketak ezin izango dira erabili, inolaz ere, geroagoko partida baterako sarrerak eskuratzeko. Sariak ezin izango dira, inondik inora ere, beste opari bat eskuratzeko trukatu, ezta diruzko konpentsazio baliokidea eskuratzeko trukatu ere; eta ezin izango zaizkio beste pertsona bati transferitu. Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartzen parte hartzaileek emandako datuetan hutsegiteren bat baldin badago eta horrek oinarri hauetan jasotzen diren baldintzetan parte hartzea galarazten badie parte hartzaileei. Antolatzaileak ez du erantzukizunik hartzen Realeko arduradunen eskutik, edo partida jokatzen den barrutiaren ondorioz, parte hartzaileek sariez guztiz gozatzeko orduan jasan dezaketen edozein atzerapen, zailtasun edo oztoporengatik. 8. Datuak babestea. Eta hala jasota gera dadin, adostasun-froga gisa, honako agiri hau sinatzen da Bartzelonan, 2020ko otsailaren 10an.
"2020-07-15T08:57:33"
https://www.keler.eus/index.php/eu/eskaitzak/osasun-alarma-dela-eta-promozioa-momentuz-eten-egin-da
[ -1 ]